2021/12/23

KIKUKE GURE ALDIZKARIAREN 26. ALEA KALEAN DA JADA

2021eko abenduari dagokion KIKUKE gure aldizkariaren 26. alea ikusgai duzue jada.

Lauhileko honek zer esan ugari eman ditu eta gure argitalpenari esker albiste hauen inguruko nondik norako guztiak ezagutuko dituzu. Sar zaitez eta ez ezazu gal xehetasunik (esteka irudian):

EL EJEMPLAR Nº 26 de NUESTRA REVISTA KIKUKE ESTÁ YA EN LA CALLE

El ejemplar número 26 de nuestra revista KIKUKE correspondiente a diciembre de 2021 está ya disponible.

Este cuatrimestre ha dado mucho de qué hablar y gracias a nuestra publicación podrás conocer todos los pormenores a cerca de dichas noticias. Entra y no pierdas detalle (enlace en la imagen):



2021/12/22

GABONETAKO ZUZENEKO EMANALDIAK ARTXANDAPE TELEBISTAN IKUSGAI / EMISIONES NAVIDEÑAS EN DIRECTO EN ARTXANDAPE TELEBISTA

Familia, ikasle eta lankide agurgarriok,

Gogoan izan gabon-ospakizunak zuzenean jarrai ditzakezuela Artxandape Telebista gure youtubeko kanalean. 

Recordad que podéis seguir en directo las retransmisiones navideñas en nuestro canal de youtube  Artxandape Telebista .


abenduaren 22a, asteazkena / miércoles, 22 de diciembre

Olentzeroren bidaia miresgarriak antzezlana eta bisita

LH 1-2-3 Gabon-elizkizuna eta Jesusen jaiotza


abenduaren 23a, osteguna / jueves, 23 de diciembre

Gabon-kantaldiak (gutxi beherako ordutegiak / horarios aproximados):

10.00 HH

10.40 LH 3-4

11.10 LH 5-6

11.40 LH 1-2

12.10 LH osoa 

2021/12/10

ABENDUALDIAK GABONAK PRESTATZEKO ETA HAUSNARKETARAKO TARTEA ESKAINTZEN DIGU

Abendualdian bete-betean sartuta gauden garai honetan, ikasleekin Gabonak ospatzeko prestatzen gara. Kristauontzat hain sasoi garrantzitsua izanik, bakoitzaren barnera begirada bat egiteko denbora eskeintzen dugu, gure jokabideak nolakoak diren eta inguruan daukagun jendearen egoeraz hobeto jabetu gaitezen.

Entrados de lleno en el Adviento en este periodo nos preparamos con el alumnado para preparar la Navidad. Siendo una época tan importante para los cristianos dedicamos un tiempo para que cada uno mire en su interior reflexionando cómo son nuestras conductas y para percatarnos de la realidad de las personas que nos rodean.






Ikastolako jaiotza ere prest dugu aurreko astetik Gabonak ate joka ditugunaren seinale. Ohiko legez eskerrik asko Pili gure "belenista profesionalari".

Como indicador de que la Navidad está a la vuelta de la esquina, nuestro habitual nacmiento está expuesto desde la semana anterior. Como siempre gracias a Pili, nuestra "belenista profesional".



2021/12/01

SARREREN ZOZKETA: BIZKAIKO BERTSOLARI FINAL HANDIRAKO 2 SARRERA LOR DITZAKEZU!

Jakin dakizuenez, gure ardatzetako bat euskara eta euskal kultura dira. Hori dela-eta, LH 5 eta 6. ikasmailetan ikasleek BERTSOLARITZA tailerra lantzen dute;besteak beste, ahozkotasunean, hiztegian, errimetan, kantuan, edota sormenean trebatzeko.

Hau aitzakiatzat hartuta, gure giza-sareetan abenduaren 18an (17.00etan) Miribillako Bilbao Arena ospatuko den Bizkaiko Bertsolari Final handira joateko 2 sarrera zozketatuko ditugu. Beraz, adi egon, laster bertan izango dituzuelako parte harzeko jarraibideak!

Bitartean, hemen jarrai dezakezu bertsolaritzaren eguneroko informazio guztia.



EKINTZA-SORTA ANITZA DAKARKIGU 2021eko EUSKARAREN EGUNAK ERE

Urtero legez, abenduaren 3a aldarrikapenerako eguna dugu, baita ospakizunetarako ere. 

Euskarak, gure hizkuntzak, bere lekua eta aintzatespena merezi ditu; horregatik, altxor preziatu hau edukitzea ospa dezakegu, ezbairik gabe. 

Baina, aldarrikapenerako eguna ere badela ere diogu, euskararen lekua, garrantzia eta guztion konpromiso irmoa erakusteko beharra ere baduelako euskarak!

Har dezagun bada hitza eta egin diezaiogun keinu euskarari!





2021/11/30

IKASTURTEKO 2. IKASJAIA ATE JOKA DUGU JADA

Abenduaren 1ean, 2an eta 3an izango dugu! 

Aurreko ikasjaia, urrian, barnekoa izan zen; hau da, ikasleen artean eraman genuen aurrera modu arrakastatsuak gainera!

Oraingo honetan, orain arteko ohiko formatua berreskuratuz, hezkuntza komunitateko 3 "hanka" nagusiek bat egingo dugu bertan: ikasleek, familiek eta hezitzaileok. Azken asteetan egindako lana balioan jartzea eta ikasitakoaz gozatzea izango du helburu egitasmo honek. Hori bai, osasun-egoera kontuan izanda neurri hauek hartu behar izan ditugu, batik bat jende pilaketa handiak saihesteko:

- Ikasjaia 3 egun ezberdinetan burutzea (etapaka bananduta) eta ez egun bakarrean orain arte bezala.

- Ikastalde bakoitzeko aforoa heren batera murriztea (9-10 guraso taldeko). Oraingoan, itxaron-zerrendan geratu diren familiei lehentasuna eskainiko zaie hurrengo ikasjaietan (otsaila eta ekaina).

- FFP2 motako musukoa jantzita ekartzeko eskaera egitea.

Beste barik, goza ezazue IKASJAIAz! Zorionak guztioi egindako lanagatik!



2021/11/26

AZAROAK 25: EGUNEZ EGUN GUZTIOK GIZARTE HOBEA ERAIKIZ, EMAKUMEAREN KONTRAKO INDARKERIARI EZ!

🟣 Ohiko legez Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin bat egin dugu. Gure ikasleak, langileria eta irakasleak hainbat ekintzatan inplikatu dira, hausnarketarako tartea hartuz, emakumeen oinarrizko eskubideen aldeko konpromisoa adierazteko. Aske maite, aske bizi!

🟣 Artxandape Ikastola se adhiere a las reivindicaciones del Día Internacional de la Eliminación de la Violencia Contra la Mujer. Nuestro alumnado, personal docente y no docente se ha implicado en diferentes actividades para la reflexión y mostrar su compromiso por los derechos fundamentales de las mujeres. Aske maite, aske bizi!  






2021/11/22

IKASLEEN XV. KONTZERTUEK MUSIKAZ JANTZI DUTE IKASTOLA




Musikarien eguna, Santa Zezilia, ospatzeko asmoz, hiru kontzerturen inguruan elkartu dira Ikastolako ikasleak. Goiza musikaz alaiturik hasi dute HHko ikasleek, jarraian; nagusienen txanda heldu delarik, DBHkoena, alegia. Azkenik, eguerdi alderantz LHko sei ikasmailak elkartu dira jolastokian. Ekitaldiotan, pianoa izan da nagusi, baina beste hainbat musika-tresna ere entzuteko parada izan dugu; hala nola, ahotsa, bateria, gitarra, eskusoinua, trikitixa, tuba, tronboia, zehar-txirula, oboea edota saxofoia.

Lerro hauen bidez, zorionak eta gure eskerrik zintzoenak helarazi nahi dizkiegu hau guztia posible egin duten pertsonei, bereziki gure musikari gazte eta ez hain gazteei!
ZORIONAK ETA MILA ESKER!

Aurten, covid neurriak bermatu ahal izateko kontzertuek gune berria izan dute: eliza eta Ikastolako atondoa alde batera utzi eta goiko jolastoki edo kiroldegian bildu gara; espazio handian burbuila-taldeak hobeto bereiztu ahal izateko.

>>> ARGAZKI ETA BIDEO GEHIAGO HEMEN IKUSGAI.



2021/11/15

ARRATE AGUINAGAK 1. SARIA LORTU DU EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA PREBENITZEKO ARGAZKI LEHIAKETAN

[EUS] Arrate Aguinaga Etxeandia izan da irabazlea emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko lehen argazki lehiaketan. Emakunderen laguntzaz Bizitegik antolatutako “Kamera ekinean tratu onaren alde” izeneko ekimen honek “Vamos mujer” antzezlana eta ondorengo mahai-ingurua izan zituen abiapuntu.

Eskerrik asko Bizitegi eta zorionak parte hartzaile guztiei, bereziki Arrateri!

 

[CAS] Arrate Aguinaga Etxeandia ha sido la ganadora del primer concurso de fotografía para prevenir la violencia contra la mujer. Organizada por Bizitegi con la colaboración de Emakunde y bajo el título "Cámara en acción por el buen trato" esta iniciativa tuvo como punto de partida la visualización de la obra "Vamos mujer" y el posterior debate. 

¡Gracias a Bizitegi y zorionak a todas las personas participantes, en especial a Arrate!







2021/11/05

ARTXANDAPEKO 2 IKASLEK BERRIRO ERE BILBOKO UDALAREN EPALZA ALARGUNA BEKA ESKURATU DUTE

[EUS] Artxandapeko bi ikaslek aurten ere Bilboko Udalak ematen duen Casilda Iturrizar Andrea - Epaltza Alarguna beka eskuratu dute. Honen bidez eta urteetan egindako lan bikainari esker, pertsona hauek hurrengo ikasturteetan, batxilergoa zein prestakuntza-zikloak edota unibertsitate-graduak egiteko diru-laguntza jasoko dute. ZORIONAK, Xabier eta Aitana, egin duzuen lan itzelagatik eta zuen ahaleginagatik! Zorionak ere, familiei eta irakasleei!

[CAS] Nuevamente dos alumnos/as de Artxandape obtienen la beca Doña Casilda Iturrizar - Viuda de Epalza otorgada por el Ayto. de Bilbao. Mediante la misma y gracias al excepcional trabajo realizado durante años, estas personas recibirán ayuda económica durante los próximos cursos para realizar bachiller, ciclos formativos y/o estudios universitarios. ¡Enhorabuena, Xabier y Aitana, por el tremendo trabajo realizado y por vuestro esfuerzo! ¡Felicidades también, a las familias y al profesorado por vuestro granito de arena!