2010/12/23

OPORRETARAKO PROPOSAMENA

Merezitako opor luze hauetan sareak eskaintzen dizkigun bi proposamen luzatu nahi dizkizuegu.

Lehena, eitb-k prestatutakoa, zinemazaleontzat.

Esteka honetan, adin ezberdinei zuzendutako euskarazko 30 film ikusteko aukera izango duzue.
Bigarrena, ordea, etxeko txikienei eskainia dago.


Anima zaitezte eta bisita itzazue!
Jai zoriontsuak eta urte berri on bat opa nahi dizkizuegu; ikasle, guraso, senide, lagun eta bisitatzen gaituzuen guztioi!

2010/12/15

ABESTIAK

ELUR MALUTAK abestia entzuteko irudian klikatu:

EGUBERRI ON abestia entzuteko irudian klikatu:

2010/12/13

JAIOTZA 2010


Ikusten duzuenez, aurten, Jesus Umeak gure Ikastolan jaiotzea erabaki du. Eta Jaiotzetan ikusi ohi ditugun artzain, aizkolari, baserritar eta gainerako pertsonaiak Artxandaperaino gerturatu dira. Errege Magoak ere, izarrari jarraituz, heldu dira azkenean, nahiz eta, hasieran, A8an apur bat galduta ibili.

Halaber, konturatuko zineten Jaiotzako pertsonaiek badutela Ikastolako andereño, maisu eta gainerako langileen itxura. Izan ere, Gabonen magia zoragarria da!

Jainko Umea inoiz baino gehiago gure artean dagoela kontuan harturik, ez dezagun aukerarik galdu, berarengana hurreratu eta:

—Eskerrak emateko, horrenbeste gauza dugulako, gure bizimodua den modukoa delako.

—Barkamena eskatzeko, batzuetan ondo baino hobeto dakigulako gure jokabidea zer-nolakoa izaten den...

—Laguntza eskatzen jarraitzeko, bizitzako ibilbide nekezean iparra galdu barik aurrera egin dezagun.

Ea aurten Jainko Umeak gure Ikastolan berri ona hedatzen duen! Ea, bada, gugana hurbiltzen direnek inoiz baino gehiago sentitzen dituzten elkartasuna, elkar ulertzea, harreman onetan oinarritutako laguntza eskuzabala, adiskidetasuna...

Labur esanda, espero dezagun guregana hurbiltzen diren guztiek sentitzea Ume honek irudikatutako gauza on guztiak!

Como habéis podido observar, este año el Niño Jesús ha querido nacer en nuestra Ikastola. Y todos los pastores, leñadores, campesinos y demás personajes que habitualmente vemos en el Belén se han acercado hasta Artxandape.

Incluso los Reyes Magos han conseguido llegar hasta aquí, siguiendo la estrella, aunque al principio se liaron un poco en la A8.

También os habréis dado cuenta de que los personajes del Belén tienen un gran parecido a las andereños, a los maisus y a los demás trabajadores de la Ikastola. ¡Y es que la magia de la Navidad es algo maravilloso!

Ahora que el Niño Dios está más que nunca entre nosotros no perdamos la oportunidad de acercarnos a Él para:

—Agradecer tantas y tantas cosas que hacen que nuestra vida sea como es.

—Pedirle perdón porque en ocasiones nos comportamos…

—Seguir pidiéndole su ayuda para continuar el difícil camino de la vida sin perder el rumbo.

¡Ojala, este año, el Niño Dios impregne con su presencia nuestra Ikastola, y todos los que hasta aquí se acerquen puedan sentir más que nunca la solidaridad, la comprensión, la ayuda desinteresada, el compañerismo…!

En resumen, ¡puedan sentir todo lo bueno que este Niño simboliza!

GABONAK-OLENTZERO

2010/12/03

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an Nazioarteko euskararen eguna ospatu dugu. Hau dela eta , zuengana zuzentzen gatzaizkizue, zuek ere, egun honen inguruan zuen ekarpentxoa egin dezazuen.
Jarraian datozen proposamenetatik ziur, bat edo beste egin dezakezuela. Ekintza hauek urte osoan egitera animatu nahi zaituztegu , baina batez ere, aurtengo Nazioarteko Euskararen aitzakian ikastola osoa inplikatu ahal izateko.
Hona hemen hainbat proposamen:

 Zuen seme-alabak euren artean eta beste kideen artean euskaraz egitera gonbidatu eta bultzatu, eta egiten dutenean positiboki baloratu.
 Umeen aurrean euskarari prestigioa eta baliagarritasuna eman, ikastolako toki mugatuei dagokien hizkuntza baino zerbait gehiago dela ikustaraziz.
 Euskal kulturara hurbildu. Euskarazko emanaldietara joanez, edo euskarazko ipuin, musika edo bideo-zintak oparituz.
 Etxean ditugun irratia, telebista eta ordenagailuan , ahal denean euskarazko programazioa, joko edo programak aukeratu.
 Euskaraz ez badakizue, animatu eta euskaraz zerbait ikasi, edota dakizuen apurra erabili (etorri hona! Lo-lo egitera..)
 Zuei bururatzen zaizuena...



El día 3 de diciembre hemos celebrado el Día Internacional del Euskara. Por este motivo nos dirigimos a vosotros, para que así podáis también hacer vuestra aportación.
A continuación tenéis unas sugerencias. Os animamos a cumplirlas no sólo con la excusa de la celebración de este día, sino a lo largo de todo el año para así poder implicar a toda la ikastola en este proceso.
Algunas propuestas:

 Animad a vuestro hijos a hablar en euskara entre ellos y con sus amigos y, cuando lo hagan, valoradlo de forma positiva.
 Dad prestigio y utilidad al euskara delante de vuestros hijos, para que vean que es algo más que una lengua a utilizar sólo en la ikastola.
 Acercadles a la cultura vasca yendo a actos culturales en euskara o regalándoles cuentos, música o cintas de vídeo en euskara.
 Elegid siempre que podáis en casa programas de radio, televisión y ordenador en euskara.
 Si no sabéis euskara, animaos y empezad a aprender algunas expresiones y utilizad lo que sepáis aunque sea poco (etorri hona! Jantzi berokia!...)
 Todo lo que se os ocurra…

2010/11/20

SANTA ZEZILIA

Azken urteotako ohiturari jarraituz, Santa Zezilia ospatzeko asmoz kontzertutxo pare bat antolatu genituen. Hori dela-eta, ostiral arratsaldean elizan bildu ginen.
Lehen saioan LH 4, 5 eta 6. mailako musikari txikiak entzun ahal izan genituen. Bigarrenean, aldiz, DBHko ikasle gazteen musika-zaletasunaz gozatu genuen; piano, gitarra, biolin, biolontxelo, eskusoinu, trikitixa, zehar-txirula, klarinete, saxofoi eta oboearen soinuekin alaitu gintuztelarik. Ausartenak kantuan aritzeko gai ere izan ziren!
Bestalde, ikusleen artean adin ezberdinetako ikasleak izan ziren, 5 urtetik hasita DBH 4. mailara arte. Hauek ere, bere jakinduria eta zaletasuna argi utzi zuten, benetako adituen gisa, kontzertuak isiltasunean entzunez eta ikaskideak biziki txalokatu eta animatuz.


ZORIONAK GURE MUSIKARI TXIKI ETA GAZTEEI ETA ESKER MILA; BERAIEN TALENTU ETA AHALEGIN GABE HAU GUZTIA EZ BAITLITZAKE POSIBLE IZANGO!
OHARRA: galerian argazkiak ikusgai. Irudian klikatu bertara zuzenean jotzeko!


2010/11/09

ASTE HONETAKO KIROL LEHIAKETAK

Zorte on gure kirolari txiki eta gaztetxoei!
http://www.artxandape.net/paginas_euskera/noticias_competiciones_e.htm

Eta ez ahaztu, garrantzitsuena parte hartzea eta ondo pasatzea dela, ez irabaztea!

2010/11/02

SASKIBALOIZALEAK

Bilbao Basketek gaur iluntzean zaleei eskainitako entrenamendua burutu duela aprobetxatuz, ehunka pertsona bildu dira Miribillako Bilbao Arena pabilioian; hauen artean ikastolako zenbait ikasle! Bertan, entrenamendua ikusiz gogoko duten kirol honen inguruan hainbat gauza ikasteaz gain, jokalari eta entrenatzaileekin egoteko parada izan dute saioaren amaieran.
Ikasleak oso pozik agertu dira, kirolari erraldoi hauen sinadura eta argazkiak eskuan zituztela!
+Argazki gehiago gure galerian: http://picasaweb.google.com/argazkiakartxandape

2010/10/26

AUTOKARABANA - Fermin Etxegoien

Ikastolako ikasle baten aita den Fermin Etxegoienek "Autokarabana" eleberriarekin Euskadi Saria Irabazi du. Zorionak, Fermin!

INFO+

Argitaletxearen laburpena:
Fermin Etxegoienen lehen eleberri honetan mundu garaikidea ageri da, errealismoz erakutsia. Protagonistak lan egiten du herri bateko kooperatiban, eta zenbait tramaren erdian aurkituko du bere burua. Esperientzian oinarrituriko literatura da, egungo familia zein laneko bizipenak jasotzen dituena. Elkarren artean gurutzatzen diren gertakizunek, erritmo bizian kontatuak, irakurlearen arreta hasieratik bereganatuko dute, eta espero ez duen amaierara eramango.
Aspaldion ugaldu diren autokarabana-aleak unibertsaltasunean helmugarik ez daukaten unitate moduan irudikatuak dira… Autokarabana modernitatearen metafora gisa.

2010/10/22

BILBOKO UMEEN VIII. POESIA LEHIAKETA

Bilboko Umeen Poesia Lehiaketaren zortzigarren edizioak hiriko 11 ikastetxetatik helduriko 453 poema jaso ditu guztira.Artxandape ikastolak euskaraz aurkeztutako lanen kopuruarengatik eta kalitatearengatik aipamen berezia jaso du.

Eskerrik asko eta zorionak parte hartu duzuen ikasle guztioi; bereziki DBH 1. mailako Javi Artetari bere modalidadean irabazle irabazle izan baita.

8 eta 16 urte arteko umeei zuzendutako lehiaketaren sariak banatzeko ekitaldia igandean ospatuko da, eguerdiko 12:00etan, Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan.

INFORMAZIO GEHIAGO >>

2010/10/20

ASTIRO, ASTIRO... BAINA EUSKARAZ

Zuen seme-alabak motibatzeko, laguntzeko...
Ondorengo estekan gurasoi aholku eta jarraibide mordoa eskaintzen zaizkizue.
Guztion ahalegin eta elkarlana beharrezko baita! Eskerrik asko eta aurrera ba!

En el siguiente link podréis encontrar un sinfín de consejos e instrucciones
para poder motivar, ayudar... a vuestros/-as hijos/-as.
¡El esfuerzo y la cooperación por parte de todos es indispensable! Eskerrik asko y ¡mucho ánimo!

2010/06/27

UDALEKUETAKO ARGAZKIAK - FOTOS "UDALEKUS"

Udalekuetatik bueltan jasotako zoritxarreko gertakari baten ondorioz, ezinezkoa izango zaigu argazkiak zuokin elkarbanatzea. Barkatu eragozpenak!


Debido a un desafortunado suceso ocurrido a la vuelta de "udalekus", nos será imposible compartir las fotos con todos vosotros. ¡Disculpad las molestias!

2010/06/09

www.artxandape.net

Azken astean izandako arazoak konpondu ostean, berriro ere martxan da jada gure weba. Gainera, hurrengo egunetan ikasturte amaierako txango eta jaialdietako argazkiak jarriko ditugu ikusgai.
Mila esker zuen arretagatik eta uda ona izan ezazue!


Después de solucionar los problemas sufridos durante la última semana, de nuevo nuestra web está activa. Además, en los próximos días iremos colgando fotos de las excursiones y los festivales de fin de curso.

¡Gracias por vuestra atención y feliz verano!


2010/06/03

ARAZOAK WEBarekin / PROBLEMAS WEB

Badirudi arazo teknikoak ditugula http://www.artxandape.net/ webgunearekin.
Barkatu eragozpenak!
Parece que tenemos problemas técnicos con nuestra web.
¡Disculpen las molestias!

Hala ere, gure argazki galeriak eta blog-ek ikusgai jarraitzen dute!
Eskerrik asko.
¡De todos modos, nuestra galería de fotos y blogs siguen activos!
Gracias.

http://picasaweb.google.com/argazkiakartxandape

http://artxandapebiblioteka.blogspot.com/

http://scienceartxandape.blogspot.com/

http://frantsesa2.blogspot.com/

http://frantsesa3.blogspot.com/

http://frantsesa4.blogspot.com/

2010/06/01

RAFAEL MIKOLETA IPUIN LEHIAKETAREN XXII. EDIZIOA


RAFAEL MIKOLETA IPUIN LEHIAKETAREN XXII. EDIZIOA

Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXII edizioan Ikastolako DBH 2. mailako bi ikasle sarituak izan dira: Alejandro Zabalak 1. saria eskuratu zuen eta Edorta Martínezek 3.a Zorionak biei!


XXII EDICIÓN DEL CONCURSO DE CUENTOS RAFAEL MIKOLETA
En la XXII edición del Concurso de Cuentos Rafael Mikoleta, dos alumnos de la Ikastola han sido premiados: Alejandro Zabala ha obtenido el primer premio y Edorta Martínez el tercero. ¡Enhorabuena a los dos!


2010/05/28

ARTXANDAPE TXAPELDUN!!!

Badira dagoeneko 6 denboraldi elkarrekin eta aurten ziuraski azkena. Horregatik, ahalegin bikoitzak egin ditugu garaikurra altxatzeko eta lortu dugu. Ez dago zertan esan behar zein onak zareten eta urteekin hobera jo duzuela, hori dela eta, postua eta saria mereziak dira!
Oso ume jatorrak zarete (badakizue) eta oso momentu onak izan ditugu elkarrekin. Beraz, bakarrik eskerrik asko eta 6 urte hauek etorkizunean oroigarri izatea espero dudala esan dezaket. Nik gutxienez, ez zaituztet inoiz ahaztuko!!

ZORIONAK DBH 4!!!



Ya son 6 años juntos y éste seguramente el último. Por eso, hemos puesto más ganas por levantar el trofeo y lo hemos conseguido. No hay que decir lo buenos que sois y que con los años habéis mejorado, por eso, el puesto y el premio son merecidos.
Sois unos chic@s muy majos y hemos pasado muy buenos momentos juntos.
Así que, solo queda deciros es que muchas gracias y que espero que estos 6 años los tengáis en la memoria en un futuro. ¡¡Yo por lo menos no os olvidaré!!

Oihane

2010/05/22

BLOGAK: FRANTSESA

Frantziako Guingampeko Notre Dame de Saint Dominique ikastetxeko ikasleekin hartu-emanak mantentzeko asmoz hiru blog ditugu ikastolan. Webgune hauek frantseseko irakasleak kudeatzen ditu, ikasleek egindako lanak (bideoak, aurkezpenak, mezuak...) erakusgai jarriz.
Ekimen honen helburu nagusia ikasleen frantses maila hobetzea da; hizkuntza honetan eskuratu beharreko konpetentzien lorpen maila hobetuz, adierazmen esparruan batik bat, bai ahozkoan zein idatzizkoan.
.
Tenemos tres blogs los cuales nos permiten comunicarnos con los estudiantes del colegio francés de Guingamp Notre Dame de Saint Dominique. Estos blogs los gestiona la profesora de francés y en ellos muestra trabajos de sus alumnos (vídeos, presentaciones, mensajes...).
El principal objetivo de este proyecto es mejorar en nivel de francés de nuestros alumnos; mejorando las competencias a lograr en dicho idioma, sobre todo en la expresión, tanto oral como escrita.


http://www.frantsesa2.blogspot.com/ (DBH 2. maila)

http://www.frantsesa3.blogspot.com/ (DBH 3. maila)

http://www.frantsesa4.blogspot.com/ (DBH 4. maila)

2010/05/19

IKASTURTE AMAIERAKO EKITALDIAK

Handitzeko klikatu taulan.

Haz click para ampliar.

ESKOLAZ-KANPOKO EKINTZAK / Actividades extraescolares

2010/04/21

APIRILA

Oporraldi luze honen ostean, argazki album berriak eskegi ditugu galerian!
Irteerak zein menuak ere eguneratuta daude jada.

Beste alde batetik, bihar (apirilak 22), orain bi hilabete gure artetik joan zitzaigun Asier Kamiruaga gure ikaslea gogoratzeko asmoz, otoitzez eta kantuz osatutako elizkizunak ospatuko ditugu.
Ostiralean (hilaren 23an), ostera, liburuaren eguna dela-eta, ekintza ezberdinak antolatu ditugu: gogokoen ditugun liburuen azalekin apaingarriak egin, gelan egun horretarako prestatutako irakurketa berezia, bibliotekara bisita eta irakurpuntuen banaketa.



Después de este largo parón, ¡hemos subido nuevos álbumes de fotos a la galería!
También hemos actualizado las salidas y los menús.

Por otro lado, manaña (22 de abril) celebraremos un acto religioso en memoria de nuestro alumno Asier Kamiruaga, fallecido hace dos meses.
El viernes (23) con motivo del día del libro, llevaremos a cabo diferentes actividades: adornaremos la ikastola con las portadas de nuestros libros preferidos, haremos la lectura de un texto preparado para la ocasión, completaremos una visita a la biblioteca y repartiremos un marcapáginas.

2010/03/25

MARTXOA

Martxoan ikastolan izandako ekintza ezberdinetan ateratako argazkiekin eguneratu dugu gure galeria.

Hilaren 11an ITXAROPENA EZ DAGO KRISIAN lelotzat duen kanpaina aurrera eramateko aukera izan genuen.

Honetan misiolariak izan genituen bisitan ikastolan, ikasleei beraien esperientzia aberasgarriak azalduz eta elkartasuna edota elkar-bizitza bezalako baloreak sustatuz.


Astebete beranduago, egun, telebista-gizon ospetsu bilakatu den FERNANDO ROMAY saskibaloi jokalari ohia izan genuen. Honek, bere ibilbidea azaltzeaz gain, saskibaloia bezalako kirolak pertsonaren garapenean eta giza-baloreen barneratzean duen paperaz mintzatu zitzaigun. Bere izaera xelebre eta umoretsuak ikusleon algarak sortarazi zituen etengabe. Amaieran, guztien nahia asetu guran, sinatu eta sinatu aritu zen.



Honetaz gain, DBHko ikasleek Gorputz Hezkuntza saioetan PATINATZEAren nondik norakoak ikasten eta sendotzen ibili izan dira. Honen erakusgai bildutako argazki sortak.


Azkenik, hona hemen azken egunotan egunkari batean argitaratutako gure ikastolako bi saskibaloi talderen argazkiak.

2010/02/17

ASIER

Gaurko eguna nekez ahaztuko dugu ikastolan, otsailaren 17ak Asier gure artetik eraman baitigu. Hainbeste borroka egin eta gero… zergatik galdetzen diogu behin eta berriz gure buruari!

Bera ezagutzeko zortea izan dugunok badakigu ikasle kirolzale, urduri eta arduratsu horren atzean, sekulako pertsona zintzoa eta baketsua zegoela. Dena eman dion familia eredugarri bat izan du une oro Asierrek bere ondoan. Horretaz harro egon behar dugu, berarekin bizitako une gozoak eta momentu on guztiak gogoratuz.



Difícilmente podremos olvidar el día de hoy, el 17 de febrero nos llevó a Asier de entre nosotros. Después de esta larga lucha… ¡nos preguntamos una y otra vez por qué!

Quienes tuvimos la suerte de conocerlo, sabemos que tras ese alumno deportista, inquieto y responsable, se encontraba una gran persona, honrada y pacífica. Junto a él, una familia ejemplar que lo dado todo en todo momento; y es de eso de lo que debemos enorgullecernos, recordando los buenos momentos vividos con él.






2010/02/12

INAUTERIAK

Ikusgai dituzue dagoeneko gaurko, Inauteri-ostiraleko argazkiak. Ohiko moduan, Haur Hezkuntzakoak gimnasioan elkartu dira beraien ikuskizunaz gozatzeko. Lehen Hezkuntzako 1. ziklokoek filma, musika eta txokolatada izan dute ikastolan bertan. 2. eta 3. zikloko ikasleak, ordea, Plaza Berriraino joan zaizkigu zuzenean txokolatada, kale animazio eta dantzaldira (aurten eguraldia dela-eta kalejira bertan behera geratu da). Azkenik, Bigarren Hezkuntzakoek hamaiketakoak, argazki rallya eta desfile-dantzaldia antolatu dituzte. Idazkaritza zein jantokian ere egun berezia izan da, honen erakusgai albistean erantsi dugun argazkia!

Ya están colgadas las fotos de hoy, viernes de carnaval! Como es habitual, los alumnos de Educación Infantil se han juntado en el gimnasio para disfrutar de su espectáculo. Los del 1er ciclo de Educación Primaria han tenido película, música y chocolatada en la propia ikastola. Los del 2º y 3er ciclo, en cambio, han ido directamente hasta la Plaza Nueva, allí han disfrutado con la chocolatada, la animación callejera y los bailes (el mal tiempo ha hecho que se suspendiera el pasacalles). Finalmente, los de Educación Secundaria han organizado diferentes "hamaiketakos", rally fotográfico, desfile y baile. Tanto en secretaría como en el comedor, también ha sido un día especial, ¡muestra de ello la fotografía que adjuntamos en la noticia!

AGATE DEUNA

Agate Deunari eskainitako koplak abestuz ohitura zaharrak berritzeaz gain, urtero legez, DBH -ko ikasleak diru eskean ibili ziren. Aurtengoan, ikastolan bertan zein inguruko kaleetan bildutako dirua (422, 93 €), Cáritasen bidez Haitira bideratuko da. Mila esker guztioi zuen laguntzagatik.



Además de renovar antiguas tradiciones cantando coplas dedicadas a Santa Águeda, como es habitual, los alumnos de la ESO también pidieron dinero. La cantidad recogida este año tanto en la ikastola como por sus alrededores (422,93 €) se destinará a Haiti, a través Cáritas. Gracias a todos por vuestra ayuda.

2010/02/08

GURE SURFLARIRIK TREBEENA

Otsailaren 4an, Euskal Herriko Surf Federazioaren (EHSF) urteko gala ospatu zen EiTBk Bilbon duen egoitzan. Honetan, 2009ko surflaririk onenak izan ziren sarituak eta hauen artean gure ikastolako ikaslea den ARIANE OCHOA (LH 6).
Ariane 12 urtez azpiko mailan izan zen txapeldun. Honetaz gain, Bizkaiko txapelketa ere lortu zuen eta Euskadin txapeldun-orde izan zen.

ZORIONAK ARIANE eta SEGI GOGOR LANEAN!

informazio gehiago: http://www.blogger.com/www.euskalsurf.com





El 4 de febrero se celebró la gala anual de EHSF (Federación Vasca de Surf), en la sede de EITB en Bilbao. En ella se premió a los mejores surfistas del 2009, entre ellos a nuestra alumna de 6º de EP ARIANE OCHOA.
Ariane se proclamó campeona del circuito sub-12. Además de estó, consiguió el campeonato de Bizkaia y fue subcampeona en Euskadi.

ZORIONAK ARIANE eta SEGI GOGOR LANEAN!

más info:
www.euskalsurf.com

2010/02/05

ARGAZKIAK


Gure argazki galeria egunaratzen jarraitzen dugu. Besteak beste, Bakearen egunean zein Santa Ageda bezperan ateratako argazkiak dituzue ikusgai. Hauetaz gain, DBH 1. mailakoek Briñasen egindako egonaldia, LH1.Bkoek Castañosko liburutegira egindako bisita eta aurtengo Kirol argazki gehiago ere igo ditugu (Esku pilota, Atletismoa, Kirol Hastapena, Saskibaloia).



Continuamos actualizando nuestra galería fotográfica. Muestra de ello, las fotos que están disponibles del Día de la Paz y de la Víspera de Santa Águeda. Por otra parte, también podréis ver instantáneas de la estancia en Briñas por parte de los alumnos de 1º de ESO, la visita a la Biblioteca de Castaños de los alumnos de 1ºB de EP y fotos de algunas actividades deportivas de este curso (Pelota, Atletismo, Iniciación Dep., Baloncesto).

INAUTERIAK





2010/01/22

ETA... TANTOOOOOO!!!

Ikasturte honetan ere, jo eta ke ari dira lanean ikastolako pelotazaleak. Honen erakusgai, jarraian duzuen argazkia. Astean bi egunetan entrenatzeko elkartzen dira, astearte eta ostegunetan hain zuzen ere. Entrenamenduetan landutakoa proban jartzeko unea, ordea, ostiralero iristen delarik: egun horretan jokatzen dituzte-eta binakako norgehiagokak.


Los pelotaris de la ikastola están trabajando duramente este curso. Se reunen dos veces por semana (martes y jueves) para preparar sus partidos y es el viernes cuando llega la hora de la verdad: en los partidos que disputan por parejas; es el momento para poner en práctica todo lo trabajado durante la semana.