2021/11/30

IKASTURTEKO 2. IKASJAIA ATE JOKA DUGU JADA

Abenduaren 1ean, 2an eta 3an izango dugu! 

Aurreko ikasjaia, urrian, barnekoa izan zen; hau da, ikasleen artean eraman genuen aurrera modu arrakastatsuak gainera!

Oraingo honetan, orain arteko ohiko formatua berreskuratuz, hezkuntza komunitateko 3 "hanka" nagusiek bat egingo dugu bertan: ikasleek, familiek eta hezitzaileok. Azken asteetan egindako lana balioan jartzea eta ikasitakoaz gozatzea izango du helburu egitasmo honek. Hori bai, osasun-egoera kontuan izanda neurri hauek hartu behar izan ditugu, batik bat jende pilaketa handiak saihesteko:

- Ikasjaia 3 egun ezberdinetan burutzea (etapaka bananduta) eta ez egun bakarrean orain arte bezala.

- Ikastalde bakoitzeko aforoa heren batera murriztea (9-10 guraso taldeko). Oraingoan, itxaron-zerrendan geratu diren familiei lehentasuna eskainiko zaie hurrengo ikasjaietan (otsaila eta ekaina).

- FFP2 motako musukoa jantzita ekartzeko eskaera egitea.

Beste barik, goza ezazue IKASJAIAz! Zorionak guztioi egindako lanagatik!



iruzkinik ez: