2021/12/23

KIKUKE GURE ALDIZKARIAREN 26. ALEA KALEAN DA JADA

2021eko abenduari dagokion KIKUKE gure aldizkariaren 26. alea ikusgai duzue jada.

Lauhileko honek zer esan ugari eman ditu eta gure argitalpenari esker albiste hauen inguruko nondik norako guztiak ezagutuko dituzu. Sar zaitez eta ez ezazu gal xehetasunik (esteka irudian):

EL EJEMPLAR Nº 26 de NUESTRA REVISTA KIKUKE ESTÁ YA EN LA CALLE

El ejemplar número 26 de nuestra revista KIKUKE correspondiente a diciembre de 2021 está ya disponible.

Este cuatrimestre ha dado mucho de qué hablar y gracias a nuestra publicación podrás conocer todos los pormenores a cerca de dichas noticias. Entra y no pierdas detalle (enlace en la imagen):



2021/12/22

GABONETAKO ZUZENEKO EMANALDIAK ARTXANDAPE TELEBISTAN IKUSGAI / EMISIONES NAVIDEÑAS EN DIRECTO EN ARTXANDAPE TELEBISTA

Familia, ikasle eta lankide agurgarriok,

Gogoan izan gabon-ospakizunak zuzenean jarrai ditzakezuela Artxandape Telebista gure youtubeko kanalean. 

Recordad que podéis seguir en directo las retransmisiones navideñas en nuestro canal de youtube  Artxandape Telebista .


abenduaren 22a, asteazkena / miércoles, 22 de diciembre

Olentzeroren bidaia miresgarriak antzezlana eta bisita

LH 1-2-3 Gabon-elizkizuna eta Jesusen jaiotza


abenduaren 23a, osteguna / jueves, 23 de diciembre

Gabon-kantaldiak (gutxi beherako ordutegiak / horarios aproximados):

10.00 HH

10.40 LH 3-4

11.10 LH 5-6

11.40 LH 1-2

12.10 LH osoa 

2021/12/10

ABENDUALDIAK GABONAK PRESTATZEKO ETA HAUSNARKETARAKO TARTEA ESKAINTZEN DIGU

Abendualdian bete-betean sartuta gauden garai honetan, ikasleekin Gabonak ospatzeko prestatzen gara. Kristauontzat hain sasoi garrantzitsua izanik, bakoitzaren barnera begirada bat egiteko denbora eskeintzen dugu, gure jokabideak nolakoak diren eta inguruan daukagun jendearen egoeraz hobeto jabetu gaitezen.

Entrados de lleno en el Adviento en este periodo nos preparamos con el alumnado para preparar la Navidad. Siendo una época tan importante para los cristianos dedicamos un tiempo para que cada uno mire en su interior reflexionando cómo son nuestras conductas y para percatarnos de la realidad de las personas que nos rodean.






Ikastolako jaiotza ere prest dugu aurreko astetik Gabonak ate joka ditugunaren seinale. Ohiko legez eskerrik asko Pili gure "belenista profesionalari".

Como indicador de que la Navidad está a la vuelta de la esquina, nuestro habitual nacmiento está expuesto desde la semana anterior. Como siempre gracias a Pili, nuestra "belenista profesional".



2021/12/01

SARREREN ZOZKETA: BIZKAIKO BERTSOLARI FINAL HANDIRAKO 2 SARRERA LOR DITZAKEZU!

Jakin dakizuenez, gure ardatzetako bat euskara eta euskal kultura dira. Hori dela-eta, LH 5 eta 6. ikasmailetan ikasleek BERTSOLARITZA tailerra lantzen dute;besteak beste, ahozkotasunean, hiztegian, errimetan, kantuan, edota sormenean trebatzeko.

Hau aitzakiatzat hartuta, gure giza-sareetan abenduaren 18an (17.00etan) Miribillako Bilbao Arena ospatuko den Bizkaiko Bertsolari Final handira joateko 2 sarrera zozketatuko ditugu. Beraz, adi egon, laster bertan izango dituzuelako parte harzeko jarraibideak!

Bitartean, hemen jarrai dezakezu bertsolaritzaren eguneroko informazio guztia.



EKINTZA-SORTA ANITZA DAKARKIGU 2021eko EUSKARAREN EGUNAK ERE

Urtero legez, abenduaren 3a aldarrikapenerako eguna dugu, baita ospakizunetarako ere. 

Euskarak, gure hizkuntzak, bere lekua eta aintzatespena merezi ditu; horregatik, altxor preziatu hau edukitzea ospa dezakegu, ezbairik gabe. 

Baina, aldarrikapenerako eguna ere badela ere diogu, euskararen lekua, garrantzia eta guztion konpromiso irmoa erakusteko beharra ere baduelako euskarak!

Har dezagun bada hitza eta egin diezaiogun keinu euskarari!