2017/11/29

17-11-29 EUSKARAREN EGUNA

Ikastolako Guraso Elkarteak antolatuta, abenduaren 3an (igandea), Euskararen Jaia ospatuko da 11:00etatik 13:00era Ikastolako jolastokian. Gurasoek lan honetan Ikastolaren eta DBHko zenbait ikasleren laguntza izango dute.

Era berean, hilaren 4an (astelehena) ikasleek, ohiko eskola-ordutegian, egun osoko ospakizuna izango dute, euskararen balio eta garrantziaz kontzientziatzeaz gain, guztiok elkarrekin gozatzeko!

2017/11/23

17-11-22 ESKERRAK (STA. ZEZILIA)

Lerro hauen bidez gure eskerrik zintzoenak adierazi eta helarazi nahi dizkiegu irakasleei eta bereziki ikasleei, Santa Zeziliako Kontzertuak aurrera eramateko erakutsitako ardura eta egindako lanagatik.
MILA ESKER!

Mediante estas líneas queremos mostrar nuestro más sincero agradecimiento al profesorado y sobre todo al alumnado que ha participado en la organización de los conciertos de Santa Cecilia. ¡Muchas gracias por vuestro trabajo!



2017/11/07

17-11-07 HOMELESS FILM FESTIVAL

Homeless Film Festival Manchesterren (Erresuna Batuan) 2011. urtean hasitako zinemaldia da eta munduan etxerik gabeko pertsonen sentsibilizazioan murgilduta dagoen zinemaldi bakarra delarik. Oraingo honetan, Bizitegi elkartearen bitartez, eta Bilboko Udalaren laguntzarekin, Europako lurralde batek etxerik gabeko pertsonen errealitatea islatzen duen zinemaldia antolatzen du bigarren aldiz. Bilboko udalaren laguntzarekin burutzen den jardunaldi honek gizarte inklusionaren inguruko gaiak jorratzea du helburu, zinemaren eta antzerkiaren bidez. 
Artxandape Ikastolako DBH 4. mailako ikasleak bertan parte hartu zuten azaroaren  3an  "Zinema eta antzerki ikastetxeekin" jardunaldian. Hona hemen ekitaldiaren argazki batzuk. 

The Homeless Film Festival fue fundado en 2011 y es el único festival en el mundo que utiliza la industria cinematográfica como una manera de destacar y abordar las cuestiones de los sin techo. HFF trabaja diariamente con personas sin hogar de todo Reino Unido, ofreciendo proyectos gratuitos de creación creativa a corto y largo plazo. El festival viaja por todo el Reino Unido proyectando películas de alto nivel de todo el mundo en cines independientes y lugares especiales. Por mediación de la asociación Bizitegi, llega a Bilbao la muestra cinematográfica con la colaboración del Ayuntamiento de Bilbao constituyendo una jornada de sensibilización sobre la inclusión social a través del cine y el teatro.
El alumnado de 4 de ESO de Artxandape Ikastola participó en las jornadas "Cine y teatro con centros escolares" realizadas el pasado 3 de noviembre. Aquí os dejamos unas fotos del evento.















2017/11/02

17-11-02 LHko IKASLEAK GO!AZENeko AKTOREEKIN



LHko ikasleak Go!azenen denboraldi berria iragartzen duen bideo grabazioan

Artxandape Ikastolako LH 3, 4, 5 eta 6. mailetako 125 neska-mutilek, gaztetxoen telesail arrakastatsuaren 4. denboraldia iragarriko duen bideoaren grabazioan parte hartzeko aukera izan dute. Go!azeneko aktoreekin batera gogotsu abestu eta dantzatu dute. Gainera, amaieran aktoreekin hitz egin, sinadurak eskatu eta argazkiak atera ahal izan dituzte.



Ekintza hau benetan da garrantzitsua; alde batetik, ikasleek Euskararekiko duten erreferente nabarmena dugulako telesaila, bestetik dantza eta kantuarekin adierazteko aukera izan dutelako eta azkenik, ikasleen interesekoa delako.



Hori dela-eta, lerro hauen bidez, era batera edo bestera, gaurko Go!azen-en bideoaren grabazioan ikasleek parte hartu ahal izateko egindako ahalegina eskertu nahi dizuegu familioi. Ekintzaren emaitzaren adierazlerik onena ikasleek oro har erakutsitako ilusioa izan dela uste dugu! Mila esker.



Bideoa argitaratu bezain pronto partekatuko dugu zuokin!  

Grabaziora bertaratu nahi izan ez duten neska-mutilek ekintza-ludiko bereziak burutu dituzte arratsaldean Ikastolan.