2011/11/23

SANTA ZEZILIA 2011

5. ikasturtez jarraian Santa Zezilia ospatzeko asmoz kontzertutxo pare bat antolatu genituen. ikastolan. Hori dela-eta, astearte arratsaldean elizan bildu ginen.
Lehen saioan LH 4, 5 eta 6. mailako musikari txikiak entzun ahal izan genituen. Bigarrenean, aldiz, DBHko ikasle gazteen musika-zaletasunaz gozatu genuen; piano, gitarra, biolontxelo, biolin, trikitixa, eskusoinu, txirula, klarinete eta tronpetaren soinuekin alaitu gintuztelarik. Ausartenak kantuan aritzeko gai ere izan ziren!
Bestalde, ikusleen artean adin ezberdinetako ikasleak izan ziren, 5 urtetik hasita DBH 4. mailara arte.
Argazkiak ikusteko hemen klikatu!

EIB (EUSKO IKASTOLA BATZA) - 25. URTEURREN BIDEOA

2011/11/02

ZIENTZIA ASTEA AZAROAREN 9a ETA 13a BITARTEAN ALHONDIGAN

Gera zaitez gatibu zientziaren eta teknologiaren matazan: ukitu, galdetu, usaindu, begiratu, dastatu... eta ikasi korapiloak askatzen. ZIENTZIASTEA-Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Asteak, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuak, kalera aterako ditu zientzialari eta ikertzaileak, batak soinean eta euren traste eta tresna guztiak aldean.

Info +: