2015/12/21

2015-12-21 GABON-ELIZKIZUNA

Jesusen jaiotza-ospatzeko batu gara gaur Familia-Santua parrokian Ikastolako ikasle guztiak, 2 urtekoetatik hasita nagusienetaraino. Ohiko legez, 3 txandatan banandu dugu elizkizuna: HH-LH 1-2 (txikiak), LH 3-4-5-6 (ertainak) eta DBH. Elizkizunak ikasleek eraman dituzte aurrera, hala ere hor izan dugu gure Juan Mari (apaiza) antolaketa lanetan laguntzen! Eskerrik asko! Mila esker, ere Blanca (Artxandape Pastoral Unitatea) eta Txemiri (Bilboko Elizbarrutia) ere, gurekin bat egiteagatik! Hemen argazkiak ikusgai:

Hoy todos/as los/as alumnos/as de la Ikastola nos hemos reunido en la Parroquia Sagrada Familia, empezando con los/as de 2 años hasta ESO. Como es habitual, hemos dividido la celebración en 3 tandas: EI-1º-2º EI, 3º-4º-5º-6º EP y ESO. A pesar de que las celebraciones las han llevado a cabo los/as alumnos/as, hemos tenido la gran ayuda de nuestro párroco Juan Mari. Eskerrik asko! Muchas gracias también a Blanca (Unidad Pastoral Artxandape) y a Txemi (Diócesis de Bilbao) por aceptar nuestra invitación y estar junto a nosotros/as. Fotos:

2015-12-21 SANTO TOMAS JANTOKIAN

Urtero bezala, Santo Tomas azoka Areatzatik Artxandaperaino iritsi da. Menu berezia egiteko, gure sukaldariek DBHko zenbait ikasleren laguntza izan dute!

Como viene siendo habitual, la tradicional feria de Sto. Tomás ha llegado del Arenal hasta Artxandape. Para la elaboración del típico menú, nuestros/as cocineros/as han tenido la ayuda de algunos/as alumnos/as de ESO.


2015/12/17

2015-12-17 WOP CHRISTMAS DAY

Walk on Project Fundaziotik Gabonetan antolatuko duten jaialdiaren berri eman nahi dizuegu.

Abenduaren 26an familia osoarentzat den jaialdia ospatuko dute; WOP Christmas Day hain zuzen ere. Hainbat ekimen izango dira gaztetxoentzat eta helduentzat ere bai, familientzat Gabon plan ezin hobea da.

Hona hemen zertan datzan WOP Jaialdia:
Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte puzgarriak, haurrentzako tailerrak, Zumba saioa, lehiaketak, Fagorrek antolatutako tailerra… egun osoan bertan jateko aukera ere izango da (foodtruck-ak).

Jaialdia Deustuko Salesianos eskolako jolastokian izango da eta sarrera 3€ da (doan 4 urte baino gutxiago duten umeentzat). Jaialdian lortutako etekina gaixotasun neurodegeneratiboen ikerkuntzara bideratuko da WOP Fundazioaren bidez.
Salesianos eskolako auditorioan ere izango dira hainbat ekintza bi emanaldi desberdinetan (3.5€ emanaldi bakoitzerako sarrera). Programazioa:

Goizeko ekitaldia:
11:30 2t On Paiju Peak
12:00 Magia ikuskizuna

Arratsaldeko ekitaldia:
17:00 Bakarrizketa
18:00 2t On Chamlang

La Fundación The Walk On Project (WOP) celebrará una fiesta familiar esábado 26 de diciembre. Es un plan pensado para las familias, con actividades para peques durante todo el día.

En qué consiste esta fiesta familiar WOP:
Desde las 11.00h y hasta las 20.00h tendremos hinchables, talleres infantiles, sesión de Zumba, competiciones, taller de cocina Fagor... y gastronomía todo el día para poder quedarse a comer.

La fiesta será en el patio del Colegio Salesianos de Deusto y la entrada cuesta 3€ (menores de 4 años gratis). Todo el beneficio de la fiesta se destina a investigar enfermedades neurodegenerativas a través de la Fundación WOP.

Además, habrá actividades en el Auditorio, en dos sesiones. La entrada a cada sesión es de 3,5€. Esta es la programación:

Sesión de Mañana:
11:30h Película 2t On Paiju Peak de WOP
12:00h Espectáculo de magia

Sesión de Tarde
17:00h Monólogo
18:00h Película 2t On Chamlang de WOP


2015/12/03

2015-12-03 MILIOI BAT ESKER!!!

Euskararen eguna dela eta DBH 2. eta 4. mailako ikasle batzuek euren antzerkiak antzeztu dizkiete LH 1 eta 2 eta HH 0, HH1, HH2 eta HH3 ikastaldeetako neska-mutilei.
Emanaldiak oso arrakastatsuak izan dira eta oso gustura ikusi, entzun eta parte hartu dute gure txikiek. 
Lan bikain hauek prestatzen egindako lanagatik, txikienei une gozagarri hauek eskaintzeko hartutako arduragatik eta zuen onena emateagatik Ikastolak eta Ikastola osatzen dugun langile zein ikasle-familiek gure eskerrik zintzoenak helarazi  nahi dizkizuegu: milioi bat esker, artista hutsak zarete-eta!
En el siguiente vídeo podéis disfrutar de las obras de teatro preparadas por algunos/as alumnos/as de 2º y 4º de ESO. ¡Cada año se superan!
Nuestros/as pequeños/as han disfrutado de lo lindo.
Tanto los empleados/as  como los alumnos/as y familias que formamos la Ikastola quisiéramos agradecerles su esfuerzo, trabajo y responsabilidad: un millón de gracias.

2015/12/02

2015-12-02 EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Bihar ikastolan euskararen eguna ospatuko dugu! Horretarako ikastolan hainbat ekintza egingo ditugu. Hona hemen egitaraua:

HHn
09:00-11:00 Gimnasioan musika eta abestiak. 10:00ak aldera Argitxoren bisita.
15:00 -17:00 DBHko ikasleek egindako antzerkiak : Txanogorritxo, Hansel eta Gretel, Hiru txerritxoak, Loti ederra.

LHn


DBHn
09:00 - 11:00 Esku pilota tailerra (DBH 1).
                       Herri kirolak (DBH 2-3)
                       Talo-tailerra (DBH 4)

11:00 - 12:00 Mihiluze jolasa.

12:30 - 13:30 Euskararen misterioa dokumentala eta kahoot jolasa.

15:00 - 17:00 Euskarazko filmeak:
                        Mozolopintoa
                        Bypass
                        Aupa Etxebeste
                        Bihotzeko sekretuak

2015/11/30

2015-11-29 ABENDUALDIA

Atzo hasi genuen Abendualdia! Hausnarketarako eta prestaketarako garaia.
Erlijioko-eskoletan lehen kandela piztu eta bai banaka bai taldeka hausnartu ostean, sasoi honetan agertu beharreko konpromisoak plazaratu ditugu!


¡Ayer comenzamos el Adviento! Tiempo de compromiso y preparación.
En clase de religión, encendimos la primera vela y tras reflexionar tanto de forma individual como en pequeños grupos, ¡mostramos nuestro compromiso!


2015/11/26

2015-11-26 ELIKAGAIEN BANKUA / BANCO DE ALIMENTOS

Zenbait ikaslek eta irakaslek bihar elikagai bankuen bilketan parte hartuko dute, auzoko supermerkatuetan lan eginez. Gogoan izan, “bilketa handia” bihar eta etzi izan arren, urte osoan lagun daitekela; baita etxetik atera gabe ere (online: www.bancali-biz.org). ¡Anima zaitezte!

Algunos/as alumnos/as y profesores/as participarán mañana en la recogida del banco de alimentos, con su trabajo en los supermercados del barrio. Recordad que a pesar de que “la gran recogida” tenga lugar mañana y pasado, podemos colaborar durante todo el año, incluso sin salir de casa (online: www.bancali-biz.org). ¡Animaos!


2015/11/23

2015-11-23 SANTA ZEZILIA

10. urtez jarraian ospatu dugu Santa Zezilia Ikastolan; musikak eskaintzen dizkigun onura guztiak goraipatzeko eta gure musikari txikiak omentzeko asmoz. Ostiralean DBHkoen txanda izan zen, gaur, ostera, LHkoena!
Web orriko familien atal pribatuan baduzue argazkiren bat ikusgai. Hemen bideoa (LH):

Con el fin de ensalzar los beneficios de la música y homenajear a nuestras/os pequeñas/os músicas/os, hemos celebrado Sta. Cecilia en la Ikastola por 10º año consecutivo.
El viernes fue turno para ESO, hoy en cambio, para EP.
Disponéis de fotos en el acceso a familias de la web. Aquí el vídeo (EP):



2015/10/18

2015-10-18 GAU-ESKOLAK

Badira urteak ekimen honetan gure ekarpentxoa egiten hasi ginetik. Guretzat aukera paregabea da, lehenengo eta behin auzotarrei laguntzeko eta bigarrenez, euskararen alde egiteko.
Beraz, badakizu, euskaraz ikasi nahi baduzu, ez duzu aitzakiarik!
Astelehen eta asteazkenetan 19:30etan Ikastolan duzu hitzordua... (doan)
Ya son años que comenzamos a poner nuestro granito de arena en esta actividad. Para nosotros es una gran oportunidad para ayudar tanto a vecinos/as como para impulsar el euskara.

Por lo tanto, ya sabes, si quieres aprender euskara, ¡no tienes excusa!
Los lunes y los miércoles a las 19:30 en la Ikastola (gratis)…

2015/10/15

2015-10-15 ESKU-PILOTA (LH 3-4-5-6, DBH 1-2)

Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntzak, 2016 urtean zehar Eskola Kirolaren barnean antolatuko diren Esku Pilota Hastapeneko topaketa batzuen berri eman nahi dizue. Topaketa hauek ez dira ohiko partiduak bezalakoak, hauetan Esku Pilotarekin lotura daukaten jolas ludikoak burutzen dira non pilotari hasiberriak ere ondo pasatzeko aukera daukaten.

Email honekin batera topaketa horien iragarkia bidaltzen zaizue. Hala ere, zalantzarik izatekotan edo informazio gehiago nahi baldi baduzue, Federakuntzarekin harremanetan jar zaitezkete email helbide honen bidez (hastapena@bepf.net) edo 600.211.036 telefonora deituz.

Parte hartzera animatuko zaretelakoan, jaso ezazue agur bero bat. INFO +

Desde la Federación Bizkaina de Pelota Vasca queremos informarles de unas concentraciones de Iniciación a la Pelota a Mano que se llevarán a cabo dentro del Deporte Escolar durante el año 2016. Estás concentraciones se desmarcan de los clásicos partidos. En ellas se llevan a cabo diferentes juegos lúdicos relacionados con el juego de la Pelota a Mano en los que hasta los menos expertos tendrán la posibilidad de divertirse.

Adjunto al email se os envía el anuncio de dichas concentraciones. Aún así, si os queda alguna duda o deseáis más información, podéis poneros en contacto con la Federación a través de este email (hastapena@bepf.net) o llamando al 600.211.036.

Gracias por vuestra atención. Esperando que os animéis a participar, recibid un cordial saludo. + INFO

  
Endika Basañez Ugarte
Sustapena eta Hastapena
600 211 036

2015/09/30

2015-09-30 IKASTURTE HASIERAKO ELIZKIZUNA


Eskerrak, eskaerak, irakurgaia, abestiak eta otoitzak izan ditugu gaur protagonista! Ikasturte hasierako elizkizuna ospatzeko Familia Santua Parrokian bildu gara, ohiko legez 3 txandatan (txiki, ertain eta nagusi); eleiza "txiki" geratzen baitzaigu. Eskerrik asko, Pastoral Sailari, irakasle zein ikasleei eta beti Parrokia erabiltzeko erraztasunak ematen dizkigun Juan Mari gure apaiz kuttunari.

Con las peticiones, ofrendas, lectura, rezos y canciones como protagonistas; hoy nos hemos reunido en la Parroquia Sagrada Familia para celebrar la eucaristía de inicio de curso. Como es habitual en tres turnos (pequeños, medianos y mayores); ya que la iglesia se nos queda "pequeña".
Nos gustaría agradecer al Dpto. de Pastoral, al alumnado, al profesorado y en especial a Juan Mari, quien siempre está dispuesto a ayudarnos y facilitarnos el uso del templo.



 

2015/09/06

2015-09-06 BATZARRAK / REUNIONES

IKASTURTE HASIERAKO FAMILIENTZAKO BATZARRAK
REUNIONES DE PRINCIPIO DE CURSO PARA FAMILIAS

irailak 7 (astelehena) LH 1-2 / 7 septiembre (lunes) 1º-2º EP 18:00

irailak 8 (asteartea) HH 2-3 urte / 8 septiembre (martes) EI 2-3 años 18:00

irailak 9 (asteazkena) HH 4-5 urte / 9 septiembre (miércoles) EI 4-5 años 18:00


2015/07/22

2015-07-22 UZTAILEKO GORABEHERAK

Udan ere atseden hartu gabe darraigu. Alde batetik hausnarketa garaia izan ohi da: ikasturteak emandakoa aztertu zein hurrengo kurtsoa planifikatu (ordutegiak zehaztu, irakasleen formazioa aurreikusi eta bestelako antolaketa lanak aurrera eraman). 

Bestetik, ohiko mantentze lanez gain, zaharberritze lanek ere beraien tartetxoa izan ohi dute. Oraingoan, besteak beste, ikasgeletako arbel digital interaktiboen hedapen planarekin jarraitu, HH 3 eta 4 urteko ikasgelak berritu eta bai argiztapen- bai WIFI-sistemak hobetzen dihardugu. 
Irailerako dena prest izango dugu, gure txiki zein gazteek euren egunerokoan disfruta dezaten! Bitartean uda atsegina izan ezazue... 

Incluso en verano seguimos sin parar. Por una parte es periodo de reflexión: analizar el curso que ha finalizado y planificar el próximo (definir horarios, concretar formación del profesorado y llevar a cabo diferentes tareas organizativas). 
 
Por otra parte, además de los habituales trabajos de mantenimiento, las obras de renovación también adquieren su protagonismo. Esta vez, entre otras, es turno para continuar con el plan de instalación de pizarras digitales interactivas en las aulas, la renovación de las aulas de EI de 3 y 4 años, así como para las mejoras tanto en el sistema WIFI como en el de iluminación. 

¡Estará todo listo para septiembre, para que nuestros/as pequeños/as y nuestros/as jóvenes puedan disfrutarlo! Mientras tanto pasad un buen verano…

2015/07/02

2015-07-03 UDALEKUAK IKASTOLAN

Ikastolako udalekuetan primeran dabilzkigu gure txikiak!
Eskulanak, jolasak, otorduak, kantu eta dantzak, igerilekua... 
Ez dute ezer falta Alicia eta Martaren arretapean!

¡Nuestros/as peques lo están pasando en grande en los udalekus de la Ikastola!
Manualidades, juegos, canciones y bailes, merendolas, piscina... 
¡Bajo la atención de Alicia y Marta, no les falta de nada!


2015-07-01 LIBURU-ZERRENDAK / LISTADOS DE LIBROS

Ondorengo estekan 15-16 liburu zerrendak / listados de libros 15-16 ikasmaila hauetako liburu-zerrendak aurkituko dituzue:

En este enlace 15-16 liburu zerrendak / listados de libros 15-16 encontrarán los listados de libros de los siguientes curso:

HH 1º-2º-3º EI

LH 1º EP
LH 2º EP
LH 3º EP
LH 4º EP
LH 5º EP
LH 6º EP

DBH 2º ESO
DBH 3ºESO
DBH 4º ESO


2015/06/19

2015-06-19 AGUR 1999ko PROMOZIOARI

Herenegun ikasle eta familiekin elkartu ginen, elizkizun eta otordu xume batzuen bidez, aurten Ikastolako ibilbidea amaitzen duten neska-mutilei agur esateko. Gaur Ikastolako gainontzeko ikasleez eta irakasleez agurtzeko aukera izan dute. Horrelakoetan esaten den legez, gaizki esanak barkatu eta ondo esanak kontuan hartu!  
Noranahi zoaztela ere, gogoan izan ezazue, PERTSONA gisa hazteko eta hezteko egin dugu ahalegina. :-)
Eskerrik asko urte hauengatik!
  
Anteayer nos reunimos con alumnas/os y familias, para despedirnos mediante una celebración eclesiástica y un pequeño ágape. Hoy han podido despedirse de profesores/as y demás alumnos/as. Tened presente lo que nos indica esta frase en euskara: "gaizki esanak barkatu eta ondo esanak kontuan hartu".
Donde quiera que vayáis recordad nuestro esfuerzo por ayudaros a crecer y educaros como PERSONAS. :-)
Eskerrik asko urte hauengatik!

2015-06-18 IKASTURTE AMAIERAKO JAIALDIA (LH)

Atzo ikastolako LH-ko ikasleek aurtengo ikasturteari bukaera eman zioten. Horretarako, izugarrizko ekitaldia antolatu zuten abesti, dantza eta baita umorezko esketxekin ere.
Hona hemen ekitaldiaren bideoa, disfrutatu uda eta opor onak pasa!!!

2015/06/18

2015-06-20 GAU ZURIA

“Bilboko lau ikastetxetako ikasleek Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiko fatxada “birdiseinatu” dute

Hilaren 15ean Bilbok bere 715. urteurrena bete zuen! Hori dela-eta, “Gau Zuria” ospakizuna izango dugu larunbatean. Urtemuga berezi honetan, Ikastolak bere ekarpentxoa egingo du: ekainaren 20an “Ametsak Marrazten” ekimena izango da ikusgai Foru Aldundiaren Eraikinean. Ikasleen irudimenari tiraka, irudi multzoa sortu dute eta Logela Multimediak irudi horiekin mappinga prestatu du Aldundiaren Jauregiko fatxadaren gainean proiektatzeko.
Beste zentro batzuen artean, gure 12 ikasleren marrazkiak biltzen dituen 15 minutuko proiekzioa etengabe izango duzue ikusgai, 22:30ak eta 02:00ak bitartean.

Eguna heldu bitartean, hemen dituzue gure artisten lanen aurrerapenak. Dena den, kontuan izan, eraikinean bertan eta argi bereziz osatuta erabat txundigarria izango dela!



El 15 de junio se celebró el 715. aniversario de nuestra villa. Por lo que este sábado tendrá lugar la "Noche Blanca". Artxandape Ikastola pondrá su granito de arena en este especial evento con las obras de arte de 12 de nuestros/as alumnos/as. Enmarcada en la actividad  llamada "Ametsak Marrazten" (dibujando los sueños), la proyección de estos dibujos podrá verse ininterrumpidamente entre las 22:30 y las 02:00, ya que servirá para iluminar de forma especial la fachada del Palacio de La Diputación Foral.



2015/06/15

2015-06-15 JAIALDI SOLIDARIOA (ESKERRAK)

Eskerrik asko, gaurko jaialdi solidariora hurbildu zareten ikasle eta familiei! Eta batez ere eskerrik asko hau posible egin duzuenoi: Saioa, Olaia, Unai, Urtsule, Nerea... 
Arratsalde borobila: txikiak eta familiak primeran, boluntarioak jo eta ke, eta benetan garrantzitsua den arrazoi baterako diru pixkatxo bat biltzeko aukera!

2015-06-15 IKASTURTE AMAIERAKO ELIZKIZUNA

Gaurkoan ikasturte amaiera gainean dugula aprobetxatuz, elizan elkartu gara, guztiok batera abestu eta otoitz egiteko. Honetaz gain, kurtso honi dagozkion eskerrak eta etorkizunerako eskaerak egiteko tartea eduki dugu. Bestalde, maiatzean joan zitzaigun Iker ere gogoan izan dugu, zerutik kikuka izango baitugu, gainera indarra helarazi nahi diegu bere familia eta lagunei.
Ohiko legez, 3 txandatan banandu dugu elizkizuna, DBH alde batetik, jarraian HH-LH 1-2 eta amaitzeko LH 3-4-5-6.
Azkenik, gure apaiza den Juan Mariri eskerrak eman nahi dizkiogu, eskaini ohi digun laguntza handiagatik!


Con motivo del fin de curso, hoy nos hemos reunido en la parroquia, para cantar y rezar todas/os juntas/os. Aparte de esto, hemos podido realizar las ofrendas de este curso y las peticiones para los próximos meses. Por otro lado, también hemos tenido presente a Iker, quien nos dejó en mayo y desde el cielo nos acompaña. Además, queremos hacer llegar nuestro calor a su familia y amigas/os.
Como es habitual, realizamos el acto en 3 turnos, el primero ESO, a continuación EI-1º-2º EP y para concluir 3º-4º-5º-6º EP.
¡Finalmente, queremos agradecer a nuestro párroco Juan Mari su habitual atención y ayuda!

2015-06-11 HAUR HEZKUNTZAKO EKITALDIA

Azkenean heldu da hainbatek eta hainbatek esperotako eguna. Ikasle, irakasle eta familiak elkartzeko unea. Atzo arratsaldean HAUR HEZKUNTZAKO EKITALDIA ospatu genuen .

Txikienak zein nagusienak pozarren ibili ziren kantuan eta dantzan. Eta espero dugu zuek guk beste disfrutatu zenutela!!

Argazkiak webguneko argazki galeriak dauzkazue ikusgai  HH EKITALDIA

2 Urte - Monika



2 Urte - Ane



2 Urte - Maite



3 Urte -  Susan



3 Urte - Gorane



4 Urte - Mari Kruz



4 Urte - Pepi



5 Urte -  Izaskun



5 Urte - Totxu



Izaskun eta Totxuren ikasleek euren lehen graduazioa ospatu zuten.
Hurrengo ikasturtean bide berri bati ekitera doaz....
AGUR HAUR HEZKUNTZA, KAIXO LEHEN HEZKUNTZA!
Bejondeizuela!!

2015/06/10

2015-06-10 SARI-BANAKETAK ETA AIPAMENAK

Gaur arratsaldean sari-banaketa eta aipamen-ekitaldia izan dugu jolastokiko oholtzan. Ikasleen ahalegina eskertzeko eta goratzeko unea izan dugu; bertan
Agenda 21eko birziklartek, matematika olinpiadak, xake txapelketak eta ipuin- zein komiki-lehiaketek beraien tartetxoa izan dute.
Beste alde batetik, bertso-txapelketako oroigarriak hilaren 18an bananduko dituzte, ikasturte amaierako bertso-saio berezietan.






Hauetaz gain, ikasturtean zehar bestelako erakundeen eskutik jasotako bestelako aipamenak ere gogora ekarri ditugu, besteak beste:
- BRITISH COUNCIL: Irati Cuesta.
- UNESCO: Yaiza Bilbao, Ainara Fernández, Maialen Garay, Garazi Lazkano, Ane Marquínez, Arrate Santisteban.
- MIKOLETA:  Ander Villacián, Ainhoa Garay.
- LEIZAOLA: Aintzane Alzola, Naroa Narro, Irati Orio.

2015/06/09

2015-06-09 JAIALDI SOLIDARIOA

Ikastolako ikasle ohien egitasmo ezinhobe honen berri eman eta parte hartzera animatu nahi zaituztegu:
Stop Sanfilippo Fundazioaren boluntarioak gara. Sindrome hau
50.000 umetatik batek baino ez du pairatzen. Haur hauek ikasitakoa 
apurka- apurka ahaztu egiten dute: hitz egin, ibili eta azkenik arnastu. Bilbon badira sindrome hau duten hiru anai-arreba, Araitz, Ixone eta Unai.
Laguntzeko helburuarekin, ekitaldi solidarioa antolatu dugu hilaren15ean, astelehena, 15:30etan Ikastolako jolastokian: txikienentzako antzerkia, abestiak eta dantzak; euskal musika zuzenean...
Sarrerak idazkaritzan (1€) salgai egongo dira eta batzen dugun diru guztia familiari laguntzeko erabiliko da.
Solidarioak izaten eta parte hartzen animatzen zaituztegu.
Mila esker zuen arretagatik.
Stop Sanfilippoko boluntarioak

Queremos hacernos eco de esta extraordinaria propuesta de unos/as exalumnos/as y animaros a participar: 
Nos dirigimos a vosotros/as como voluntarios/as de la Fundación Stop Sanfilippo. El síndrome que lleva este nombre sólo lo padece un niño/a de 50.000. Estos niños/as van olvidando poco a poco lo que han aprendido: a hablar, a caminar y por último a respirar. En Bilbao hay tres niños/as hermanos que lo padecen: Araitz, Ixone y Unai. Con el fin de ayudarles hemos organizado una tarde solidaria el próximo día 15, lunes, a las 15:30 en el patio de la Ikastola: teatro, canciones y bailes para los más pequeños/as, euskal música en directo…
Las entradas estarán a la venta en secretaría a 1€, y lo todo lo que se recaude irá directamente para ayudar a la familia.

Os animamos a participar y a ser solidarios/as.
Muchas gracias por vuestra atención.
Voluntarios/as de Stop Sanfilippo.


2015/06/02

2015-06-02 3. ESTROPATADA, LAGUNDU / COLABORA

Uztailaren 5ean hirugarren WOP estropatada antolatuko da.
Ikasleek erakunde eta ekimen honen inguruko informazioa jasotzeaz gain, euren ekarpentxoa egiteko aukera izan dute, ahatetxoak apainduz.
Beste alde batetik, lagundu nahi duzuenok Ikastolan Wopato txartela (5€) eros dezakezue.
Fundazio honek lortutako dirua neuronasistemari lotutako endekapenezko gaixotasunen ikerketarako bideratuko du.
Wopatori buruzko informazio gehiago: www.wopato.com.
Laguntzeko beste era batzuk hurrengo webgunean: www.walkonproject.org.

Este año se celebrará la 3ª estropatada WOP el día 5 de julio.
Los/as alumnos/as ya han comenzado aportando su granito de arena, conociendo más acerca de esta asociación y de este evento, así como decorando los patitos.
Los que deseéis colaborar podéis hacerlo adquiriendo los tickets Wopato (5€) en la Ikastola.
Tod
o lo recaudado se destinará a la investigación de enfermedades neurodegenerativas a través de esta Fundación.
Más información sobre la Estropatada en 
www.wopato.com.
Otras formas de colaboración en: www.walkonproject.org.


2015/05/22

2015-05-22 LH 6 ANTZEZLANAK

Hemen ikusgai! Deskargatzeko aukera ere baduzue!
Ikusteko arazoak badituzu, hemen klikatu: LH BLOG.
Si tienes problemas para visualizarlos clica aquí: LH BLOG.



FAR WEST (LH6A) deskargatzeko hemen klik egin.



KOROAREN LAPURKETA (LH6B) deskargatzeko hemen klik egin.

2015/05/12

2015-05-12 BILBOKO RAFAEL MIKOLETA LITERATURA-SARIAK

Urtero Bilboko Udalak antolatzen duen Rafael Mikoleta literatura-sarietan Ikastolako 2 ikasle sarituak izan dira. Alde batetik, LH 6ko ANDER VILLACIÁN CRESPO, NIRE BIZITZAKO ABENTURARIK HANDIENA idazlanarekin, eta bestetik, DBH 3ko AINHOA GARAY BENÍTEZ, BIZITZA ALDARRIKATZEKO KANTUA lanarekin. Gure aldetik, edizio honetan parte hartu duten ikasle guztiei eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiegu!
Sari-banaketa ekitaldia hilaren 27an izango da 18:30etatik aurrera, Udaletxeko Arabiar Aretoan.

2 alumnos de la Ikastola han sido reconocidos en los premios de literatura Rafael Mikoleta organizados por el Ayuntamiento de Bilbao. Por una parte, ANDER VILLACIÁN CRESPO de 6º de EP con la narración NIRE BIZITZAKO ABENDTURARIK HANDIENA, y por otro, AINHOA GARAY BENÍTEZ de 3º de ESO, con el trabajo BIZITZA ALDARRIKATZEKO KANTUA. Por nuestra parte, nos gustaría agradecer y felicitar a todos/as los/as alumnos/as que han participado en esta edición.
La entrega de premios tendrá lugar el 27 de este mes a partir de las 18:30 horas en el Salón Árabe del Ayuntamiento.



2015/05/07

2015-05-07 ELKARTRUKEA - INTERCAMBIO

Frantsesa pratikatzeko aukera paregabea dute gure DBHko ikasleek, urteetan EL LYCÉE NOTRE DAMEko neska-mutilekin egiten dugun ELKARTRUKEArekin. Hizkuntza ahozko-gaitasuna lantzeaz gain, esperientzia ezinhobea dute, kultura ezberdina ezagutu eta lagun berriak egiteko. Gainera, eguraldia lagun dugu, horrela aste  honetako tailer eta bisitekin gehiago disfrutatzen ari dira.
Igandean, Bretainia aldera joango zaizkigu, bai bertako ikasleak bai gureak. Bidaia ona eta egonaldi paregabea opa diegu.

Con el INTERCAMBIO que llevamos realizando en los últimos años con EL LYCÉE NOTRE DAME, nuestros/as alumnos/as de ESO tienen una oportunidad inmejorable para practicar francés. Aparte de mejorar la competencia comunicativa, es una experiencia inolvidable que permite a nuestros/as chicos/as conocer una nueva cultura y hacer nuevos amigos. Además, el tiempo nos está acompañando, lo cual nos hace disfrutar aún más de los talleres y de las visitas. El domingo, parten hacia Bretaña, tanto nuestros/as alumnos/as como los/as bretones/as. Les deseamos un buen viaje y una feliz estancia.

2015/05/05

2015-05-05 IKER

Atzokoa egun latza izan zen, azalpenik ezta arrazonamendurik ez duten egoerek eragiten diguten nahigabea tarteko. Lau urteko borroka kementsuaren ostean, Ikerren hutsunea izugarria izango baita. Bere ikaskideek oroitzen duten bezala, "balientea" (kementsua) zen bera.
Hitzak sobera dauden une hauetan gure doluminik zintzoenak eta besarkadarik beroena helarazi nahi diegu, Olatz arrebari, gurasoei, aitona-amonei eta gainerako senide zein lagunei.

El de ayer fue un día realmente duro, provocado por una situación que carece de sentido y sin razón de ser, difícil de explicar. Tras una batalla de cuatro años repleta de coraje, el vacío dejado por Iker será tremendo. Como recuerdan sus compañeros/as Iker era “balientea”.

En estos momentos en los que sobran las palabras, queremos trasladar nuestro más sincero pésame y nuestro abrazo más caluroso a su hermana Olatz, padre y madre, y demás familia y amigos.


2015/04/17

2015-04-17 ELIZBARRUTIKO KEINUA 2015

Bihar, apirilaren 17an Eleizbarrutiko Alkartasun Zeinua ospatuko da, aurton, BATU ETA BANATU. “TODO EN COMÚN” (Eginak 2) goiburupean. Gaztelaniazko esamoldeak hasierako kristinau alkarteetan egiten zan ondasunen banaketaren lekukotasuna jasoten dau, Apostoluen Eginak liburuko lehenengo kapituluetan irakurri daitekenaren arabera. Euskerazko esaldiak aurrekoa osatu egiten dau, ondasunen banaketa zuzena gehituz. Gaur egun, gizarte eta ekonomia arloan, desbardintasuna nagusitzen da ondasunen banaketan, gizarte bazterketa be badago, jaubetzaren kultura eta axolagabekeriaren indibidualismoa hedatuta dagoz. Egoera honen aurrean, Eleizbarrutiko Zeinuak gure bakarkako eta Eleizako konpromisoa eragin gura dau, “ondasunen unibersaltasunaren” kristinau oinarriaren inguruan. 
Proposamen bi dagoz: bata, ikastetxeentzat eta bestea, eleizbarrutiko alkarte osoarentzat. Eskola-umeentzako ekitaldian, goizeko 9:30etatik aurrera, tailerretan parte hartzeko aukerea izango da, “TODO EN COMÚN. BATU ETA BANATU” goiburuaren alderdi batzuk lantzek:
- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak: jolas kooperatiboak
- DBHko 1. eta 2. mailak: Bideo-foruma
- DBHko 3. eta 4. mailak: Jolasa urian
- Batxilergoko 1. eta 2. mailak: “Batu eta banatu” tailerra 
Jarraian, eskola-umeen ibiltaldia 11:45etan hasiko da Arriagan eta Moyua plazan amaituko da ‘flashmob’ bategaz. 
LH 5-6 eta DBH 1-2ko gure ikasle-irakasleak bertan izango dira.
Arratsaldeko jarduera, kristinau alkarte osoari zuzendutakoa, arratsaldeko 7:30etan hasiko da Indautxuko Karmengo Ama eleizan, otoitzaldi bategaz. Ondoren, ekitaldi publikoa ospatuko da.
Mañana, día 17 de abril tendrá lugar el Gesto Diocesano de Solidaridad, que este año tiene como lema BATU ETA BANATU. “TODO EN COMÚN” Hechos 2 La expresión en castellano recoge el testimonio de la comunidad de bienes en las primeras comunidades cristianas, tal como se refleja en los primeros capítulos de los Hechos de los Apóstoles. El texto en euskera complementa el anterior, añadiendo la referencia a un justo reparto de los bienes. El gesto quiere poner su mirada en la situación social y económica que estamos viviendo marcada por el desigual reparto de los bienes, la exclusión social, la cultura de la propiedad y el individualismo de la indiferencia. Ante esa situación el Gesto Diocesano trata de inspirar nuestro compromiso personal y eclesial sobre el principio cristiano del “destino universal de los bienes”.  
En la versión escolar, a partir de las 9.30 de la mañana, se ofrecerá la posibilidad de participar en talleres que abordarán algunos aspectos del lema “TODO EN COMÚN”.
- 5º y 6º de Primaria: Juegos cooperativos 
- 1º y 2º ESO: Video-forum 
- 3º y 4º ESO: Juego en la ciudad 
- 1º y 2º Bachiller: Taller “Todo en común”  
La marcha escolar comenzará a las 11:45 en el Arriaga y concluirá en la plaza Moyua con un flashmob. En la página web citada se ofrece un video para poder ensayar la sencilla coreografía. Os invitamos a enviar vuestros propios videos, para que puedan ser incorporados en la página.
Nuestras/os alumnas/os y profesoras/es de 5º-6º EP y 1º-2º ESO estarán allí.
La versión de la tarde, dirigida al conjunto de la comunidad cristiana, comenzará a las 7,30 de la tarde en la Iglesia del Carmen, Indautxu, con un acto oracional en la Iglesia del Carmen que seguirá seguida de un acto público. 

   

2015/04/16

2015-04-16 JANTOKIKO ATE IREKIAK

Ikasturte honetan jantokiko ate irekiak hasi dira antolatzen Artxandape Ikastolan.

Gurasoak jantokira etortzen dira beraien seme-alabek nola jaten duten ikustera. Nola sukaldatzen duten, instalazioak eta funtzionamendua ezagutzeko ere etortzen dira.

Jarduera hau hilabetero egun batean antolatzen da (ostegun bat). Jantokian egiten da, eta ordu bata eta erdietan jaten dute guraso hauek, LH 3-4 eta 5eko ikasleekin. Gutxi gora behera 8 guraso etortzen dira hilero.

Jakin dezagun beraien iritzia, horretarako ikus ezazu bideoa!


TESTUA: Olaia, Uxue, Ainhoa eta Maria (LH5).

OTRA JORNADA DE PUERTAS ABIERTAS EN EL COMEDOR

Este curso han comenzado a ofrecer jornadas de puertas abiertas en el comedor de Artxandape Ikastola.

La jornada de puertas abiertas es una actividad en la que los/as padres-madres vienen a visitar el comedor, para conocer cómo se cocina, el funcionamiento y las instalaciones.
Las jornadas son el anteúltimo jueves de cada mes. Se comenzó en noviembre de 2014. Las familias comen a las 13:30 con los alunnos de LH3, LH4 y LH5. Esto lo han organizado los responsables del proceso de comedor y cocina. Los turnos de visitas suelen ser de 8 padres y madres.

Conozcamos ahora algunas opiniones, ¡entra en el vídeo!

TEXTO: Alaia, Ane, Jon, Ibai eta Ander (5ºEP).



2015/03/26

2015-03-27 DENOK KORRIKARA

Igandean:
Traukoko peatonalean eta Eskoletako kanpan 10:00etatik aurrera: musika, txokolatada, material salmenta, beroketak... 11:45 inguruan KORRIKA auzoan!!!
Ibilbidea: ...Piedritas-Trauko-Uribarri-Matiko-Tiboli-C. Volantín-Udaletxea...

Bilbon egun osoan zehar izango diren ekitaldi eta ordutegiak:

Korrikak Bilbon egingo duen ibilbidea:

2015/03/17

2015-03-17 AZKEN EGUNAK

Kaixo familia!
Gogoan izan UDALEKUERATARAKO izen-emate epea martxoaren 23an (astelehenean) amaitzen dela.
Recordad que el plazo de inscripción para los UDALEKUS DE BARRIA finaliza el lunes 23 de marzo.

 LH 1-2-3 BARRIA ekainaren 22tik 25era Izena emateko / Para inscribirse:

BARRIA: http://goo.gl/forms/n97oXKe8nZ
edo  idazkaritzan / o en secretaría (08:30-17:30 / 94 413 24 20 / cristina@artxandape.net).


LH 4-5-6 ZUAZA ekainaren 20tik 25era Izena emateko / Para inscribirse:
ZUAZA: http://goo.gl/forms/cTyxVKt3ve
edo idazkaritzan
 / o en secretaría (08:30-17:30 / 94 413 24 20 / cristina@artxandape.net).

2015/03/13

2015-03-13 URIBARRI AUZOKO KORRIKA MOSAIKOA

Lerro hauen bidez mosaikoa posible egin duten familia eta ikasleei gure eskerrik zintzoenak adierazi nahi dizkiegu: mila esker zuon ekarpen eta laguntzagatik! Jarraian txertatutako argazki-sorta zuoi gure esker ona adierazteko modua duzue. 
Bide batez, antolatzaileek egindako lana ere goraipatu nahi dugu, itzezlezko ahalegina egin baitute!
Jada mosaikoa eginda, bideoa noiz plazaratu itxarotea baino ez zaigu geratzen... martxoaren 28an izango da hori.
Bitartean, Korrika Txikirako koreografia praktikatu, abestia ikasi, peto zein horma-irudiak atondu, kantaldian eta Kultura asteburuan parte hartu... badugu zer egina! Korrika hasteko gutxiagi falta da!

Mediante estas líneas deseamos agradecer la aportación y ayuda a las familias y a los/as alumnos/as que han hecho posible el mosaico. Queremos que el siguiente álbum de fotos sirva de reconocimiento y agradecimiento a ellos/as. Así como, queremos elogiar la labor realizada por los/as organizadores/as, ya que han hecho un gran esfuerzo.
Con la grabación del mosaico ya realizada, sólo nos queda esperar a la presentación del mismo... el 28 de marzo.
Mientras tanto, podemos ensayar la coreografía para la Korrika Txiki, aprendernos la canción, adornar nuestros petos y murales, participar en el Kantaldi y en el fin de semana cultural... ¡Ya queda menos para que la Korrika eche andar!

2015/03/06

2015-03-07 ZORIONAK, JOSE!

Bihar, gure sukaldaririk kuttunenaren urtebetzea dugu! Nahiz eta bere maisu-lanekin txarto ohituta egon, gaurkoan ere aho bete hortz utzi gaitu: nagusiok hostore betea izan dugu, txikienek, ordea, postre berezia (hostopil betea).
Ospakizun egun hau aprobetxatu nahi dugu, bai Jose bai gainerako sukaldeko zein jantokiko langileak zoriontzeko eta eskertzeko, egunero gu zaintzeko egiten duten lan bikainagatik. Hemen gure omenaldi eta aintzatespen xumeak:

Mañana es el cumpleaños de nuestro cocinero favorito. Y aunque nos tenga mal acostumbrados con sus sorpresas y mimos, ¡hoy se ha superado! ¡Ha elaborado un menú especial: los más mayores hojaldre relleno y para los más peques postre especial (hojaldre también, pero en este caso dulce)!
Aprovechamos la ocasión para felicitar y agradecer tanto a José como al resto del personal de cocina y comedor el trabajo que tan bien realizan a diario. Aquí nuestro pequeño homenaje y reconocimiento:

2015/03/04

2015-03-04 UDALEKUAK BARRIA & ZUAZA

Udaleku deialdia zabaldu dugu, Alexia komunikazio-moduluaren bidez eta e-mail bidez. Izena-emateko epea martxoaren 23ra artekoa da. Izen-emate fitxarekin arazorik izanez gero, jar zaitez gurekin kontaktuak: 94 413 24 20 / idazkaritza etorriz 08:30-17:30 / cristina@artxandape.net.

ekainaren 22tik 25era / del 22 al 25 de junio

ekainaren 20tik 25era / del 20 al 25 de junio

La convocatoria de Udalekus está ya en marcha, os la hemos hecho llegar mediante el módulo de comunicación de la plataforma Alexia y mediante e-mail. El plaza para inscribirse es hasta el 23 de marzo. En caso de tener problemas con la ficha de inscripción poneos en contacto con nosotros: 94 413 24 20 / acudiendo a secretaría 08:30-17:30 / cristina@artxandape.net.


2015/03/03

2015-03-03 ArtxanXAKE 2015 DBH (finala)

Azkenean DBHko Xake Txapelketaren finala ospatu da. Ibai Armendariz eta Asier Firvida bi txapeldun handiak izan dira aurrez aurre:


2015/02/25

2015-02-25 PRAKTIKA ONAK

Gaur Elizbarrutiko eta honen ikastxeetako zuzendari zein ordezkariak izan ditugu Ikastolan. Ohiko zuzendarien batzarra egiteaz gain, Artxandapeko zenbait praktika onen inguruko azalpen eta xehetasunak ezagutzeko parada izan dute; besteak beste, Jolly Phonics, Adimen emozionala, Ikasketa kooperatiboa, Proiektu interdiziplinarrak eta Tutoretza hobekuntzak (tutoretza partekatuak - portfolioa).

Hoy nos han visitado representates y directores del Obispado y de Centros Diocesanos. Aparte de realizar la reunión ordinaria de directores, han podido conocer algunas de las buenas práticas de Artxandape Ikastola, entre otras: Jolly Phonics, Educación emocional, Aprendizaje cooperativo, Proyectos interdisciplinares y Mejoras en la Tutoría (tutorías compartidas - portfolio).


2015/02/20

2015-02-20 ArtxanXake TXAPELKETA 2015 (LH-DBH)

DBHko Xake Txapelketa azken txanpan da jada, gaur ospatzear zegoen finala, azken orduko "kontutxuengatik" atzeratu behar izan da. Baina laster ezagutuko dugu txapeldun handia!
LHkoa, ordea, laster hastear dago!
Xake Batzordeko zenbait kidek arautegia eguneratu ostean, gaur egin dute zozketa!

El campeonato de ajedrez de ESO está en su recta final, de hecho, la gran final que debía disputarse hoy, ha quedado pospuesta por motivos de última hora. De todos modos, en pocos días conoceremos al gran campeón.
La competición de EP, en cambio, está a punto de arrancar. Algunos miembros del comite de ajedrez de primaria han revisado el reglamento y han procedido a realizar el sorteo.

2015/02/12

2015-02-12 INAUTERIAK / CARNAVALES

Bihar inauteri-jaia dugu eta horren berri LH 6ko Ainhize eta Nereak eman digute; beraiek ibili dira ikastolan kazetari lanetan. Mila esker biei, hartutako lanagatik!
Mañana celebramos la fiesta de carnaval, Ainhize y Nerea (6ºEP) han hecho de reporteras. 
¡Eskerrik asko a ambas, por la labor realizada!



HAUR HEZKUNTZAN
2 urteko gelak
Artxandape ikastolako 2 urteko gelakoek, aurten inauteriak ospatu nahi dituztenez,nahi duten mozorroak hartu eta HH-koekin batera DBH-ko antzerkia ikustera joango dira, eta gainera dantzatu eta abestu egingo dute.

3 urteko gelak
Aurten inauteriak ospatzeko, HH 1.mailak indioz mozorrotuko dira eta DBH-koek antzerki bat egin dutenez haiek ikustera joango dira. Gainera, abestu eta dantzatu egingo dute txikitxoek.

4 urteko gelak
HH 2.maila ez da asko aldatzen, sorginez eta aztiz mozorroturik aurkituko ditugu. DBH-koen antzerkia ikustera joango dira eta dantzatu eta abestu egingo dute.

5 urteko gelak
3.mailakoek gauza berbera egingo dute (antzerkia ikusi, dantzatu eta abestu) baina, hauek berriz, piratez joango dira mozorratuta.

LEHEN HEZKUNTZAN
LH-koak, eguraldi ona egiten badu... PLAZA BERRIRA JOANGO DIRA!! Hantxe txokolatada edango dute eta hainbat jolas egongo dira.
Txikienek (LH 1-2), txokolatada eta festa ikastolan bertan egingo dute, ez baitira kalejirara joaten.
Aurtengo mozorro gaiak hauek dira:

LH 1. mailakoak: Lehen gizakiak
LH 2. mailakoak: Arrantzaleak-itsasgizonak
LH 3. mailakoak: Txinatarrak
LH 4. mailakoak: Arabiarrak
LH 5. mailakoak: Euskal Inauteriak
LH 6. mailakoak: Erdi Aroa

BIGARREN HEZKUNTZAN
Aurten DBH-koek antzerki bat prestatu dute, eta HH-koei aurkeztuko diete. Gero, kalera irtengo dira txokolatea hartzera. Gainera, argazki lehiaketa bat  egin dute. Ez dakigu zerez mozorraturik etorriko diren: sopresaaaaa!, bakoitzak nahi duen mozorroa ekarriko duelako.