2013/03/18

AMERIKAKO ELKARTRUKEA

Uztailean DBH 4. mailako zenbait ikasle Michiganeko Muskegon eta Chicago hirietan izango ditugu. Aurretik, ekainean, neska-mutil amerikarrak Bilbon egongo dira. Proiektu hau aurrera eramateko, dirua biltzeko ekimen ugaritan lanean dabiltza. Hona hemen hauetako bat, lagundu nahi izanez gero:

2013/03/15

KULTUR ASTEA (zuzenketa)



Zuzenketa:
asteazkenean bidalitako oharrean gorriz nabarmendutako ekintza falta da!

URIBARRIKO KULTUR ASTEA

˜martxoak 15 (ostirala), 19:00etan inaugurazio jaia kanpan: pregoia, dantzak, abesbatza eta parrilada.

˜martxoak 16 (larunbata), Euskara eguna 12:00etan txapa tailerra, 13:30etan poteoa, 15:00etan herri bazkaria (txartelak ikastolan 8 €tan), bazkalostean kantuan, ginkana, iluntzean Flashmovaren estreinaldia eta kontzertuak.

˜martxoak 18 (astelehena), 19:00etan Bizitegin Gazta Zati bat dokumentalaren emanaldia.

˜martxoak 18-20 17:00etatik aurrera auzoko argazki erakusketa ikastolan, Moraza KEren eskutik.

˜martxoak 19 (asteartea), 18:00etan Kantaldia, Artxandape eta Aletuko gitarra taldeen eskutik, parrokiako aretoan.

˜martxoak 20 (asteazkena), 16:30etatik aurrera umeentzako tailerrak Bizitegin.

˜martxoak 21 (osteguna), Korrika Bilbon zehar! 18:00etan kanpan txokolatada, material salmenta, beroketak... 20:20 aldera Korrika Uribarrin.
Ibilbidea auzotik: ...Erkoreka Plaza, Zumalakarregi, Arno mendia, Trauko, Uribarri, Matiko, Tiboli, Campo Volantín, Alde Zaharra... Lekukoa auzoko ikastetxeetako ordezkariek eramango dute. Hori dela-eta, ikastolako zapia, kamiseta edota txandala jantzi eta hitzordua Trauko kaleko alde peatonalean izango dugu 20:00ak aldera.

Zuzendaritza Taldea
Batzorde Pegagikoa
Guraso Elkartea

Corrección:
En la nota enviada el miércoles falta la actividad destacada en rojo.

SEMANA CULTURAL DE URIBARRI

˜15 de marzo (viernes), 19:00 horas fiesta de inauguración en la campa: pregón, danzas, coro y parrillada.

˜16 de marzo (sábado), Euskara eguna 12:00 taller de chapas, 13:30 poteo, 15:00 comida popular (tickets en la ikastola, 8 €), en la sobremesa canciones, ginkana, al anochecer estreno del Flashmov y conciertos.

˜18 de marzo (lunes), a las 19:00 proyección del documental Gazta Zati bat en Bizitegi.

˜18-20 de marzo a partir de las 17:00 exposición de fotos del barrio en la ikastola, a cargo de SD Moraza.

˜19 de marzo (martes), a las 18:00 en el salón parroquial, Kantaldi de los grupos de guitarra de Artxandape y Aletu.

˜20 de marzo (miércoles), a partir de las 16:30 talleres infantiles en Bizitegi.

˜21 de marzo (jueves), ¡Korrika en Bilbao! A las 18:00 chocolatada en la campa, venta de material, calentamiento... Sobre las 20:20 Korrika en Uribarri.
Recorrido: ...Plaza Erkoreka, Zumalakarregi, Monte Arno, Trauko, Uribarri, Matiko, Tiboli, Campo Volantín, Casco Viejo...
Portarán el testigo representantes de los colegios del barrio. Por lo que la cita, con camiseta, chándal y/o pañuelo de la ikastola, será en torno a las 20:00 en la parte peatonal de Trauko.
+info/material en web y Facebook Artxandape.

El Equipo Directivo
Equipo Pedagógico
Asociación de Madres y Padres

2013/03/12

KORRIKA MATERIALA

Kaixo familia:

Korrika badator!
Eta petorik ez duzula? Abestia ikasi nahi duzula? Martxaren nondik norakoa jarraitu nahi duzula?...

Korrika 18ko materiala eskuratu nahi izanez gero, klikatu ezazu ondorengo esteka.
https://dl.dropbox.com/u/37693867/KORRIKA%2018%20%28ARTXANDAPEMATERIALA%29.rar

Aurkituko duzuna:
- Abestiaren karaoke-bideoa.
- Abestiaren letra.
- Ibilbidearen herri zerrenda (data eta ordutegiarekin).
- Ibilbidearen mapa.
- Petoak (2 eredu desberdin A3 eta A4 neurrietan).
- Bestelako irudiak.

KORRIKA 18k Bilbon, kalez kale, jarraituko duen ibilbidea eta gutxi gorabeherako ordutegia:
https://dl.dropbox.com/u/37693867/Korrika%2018%20Bilbo%20kalerik%20kale.pdf

2013/03/02

EHUN ETA BAT ESKER!

Lerro hauen bidez, atzo Funikular plazara hurbildu zineten ikasle, guraso, senitarteko eta lagun guztioi gure eskerrik zintzoenak adierazi nahi dizkizuegu!
Zuen ahalegin eta laguntzak, auzoko hainbat eragileren lanarekin batera, grabaketa berezi eta hunkigarria posible egin baitzuen. Uribarrin ere euskararen alde!

Bestalde, aste honetan, gure Facebookean 100. atsegitera iritsi gara, eskerrik asko, gurekin bat egiteagatik eta hor egoteagatik!

HORREGATIK, 100 eta 1 ESKER!


¡A través de estas líneas nos gustaría mostrar nuestro agradecimiento a los/-as alumnos/-as, padres, madres, demás familia y amigos/-as que os acercasteis ayer a la Plaza del Funi! Vuestro esfuerzo y ayuda, junto al trabajo de diferentes colectivos del barrio, hizo posible una grabación especial y emocionante.

Por otro lado, esta misma semana hemos alcanzado los 100 seguidores en nuestro Facebook, gracias por uniros y estar ahí.

¡POR TODO ELLO 101 GRACIAS!