2017/07/17

17-07-17 HOBEKUNTZA-LANAK / TRABAJOS DE MEJORA


[eus] Ohi bezala, uda garaia Ikastolan hobekuntzak egiteko sasoi egokia dugu. Azken urteetan hasitako lanei jarraipena ematen ari gatzaizkio, behar handienak batik bat, jolastokian zentratuz. Iaz, patioko leihoak, hormak eta zorua zaharberritu genituen, horrekin gune atseginagoa, argitsuagoa zein zarata gutxiagokoa lortuz. Aurten ere, bai barruko bai kanpoko akustika hobetzeko asmoz teilatuaren hormak eta goiko aldea aldatzen dihardugu. Guzti honi esker, barruan ikasleek eta kanpoan bizilagunek hobekuntza-akustiko nabariez gozatu ahal izango dute.
Honetaz gain, bestelako konponketa eta hobekuntza txikiak ere egiten gabiltza gela eta bestelako guneetan, aspaldi diseinatutako instalazioen-mantentze eta -hobekuntza plana aurrera eramanez. Irailerako dena izango da prest, gure ikasleei ongi etorria emateko!

[cas] Como viene siendo habitual, el verano es época propicia para realizar mejoras en la Ikastola. Estamos dando continuidad al trabajo llevado a cabo en los últimos años, centrando nuestros mayores esfuerzos en el patio. El pasado año, renovamos los ventanales, las paredes y suelo de este espacio, transformándolo en más acogedor, proporcionando mayor luminosidad y disminuyendo el ruido. Este año, con el fin de seguir mejorando tanto la acústica interior como la exterior, estamos reformando las paredes y la parte superior del tejado. Esto permitirá disfrutar de mejoras acústicas al alumnado en el interior y al vecindario en el exterior.
Además de esto, siguiendo el plan de mejora y mantenimiento de instalaciones diseñado, estamos haciendo pequeños arreglos y mejoras en aulas y otros espacios. ¡De cara a septiembre estará todo preparado para dar la bienvenida a nuestro alumnado!

 


2017/07/03

17-07-03 GARBIÑE, GAIZKA eta JON, ESKER MILA!


 Ikasturte amaierak une bereziak ekarri ohi dizkigu beti.

Lehenengo eta behin, Gaizka eta maisu Jon zoriondu nahi ditugu, gure artean 25 urte bete dituztelako! Bata zein bestea kirolari eta kirolzale amorratuak, bata zein bestea "denetarako" mutilak! Artxandapetar gisa beste 25 urte ere aise beteko dituzuelakoan, jaso ezazue gure esker ona! 

Beste alde batetik, aurrejubilatu berri zaigun andereño Garbiñe ere omendu nahi dugu lerro hauen bidez; ikasgelako lanaz gain, pastoral-arloan eta arte-hezkuntzan egindako ekarpenak biziki eskertuz! Hemen maitasunez eskaini genion kantu-goxoa: