Musikarien eguna, Santa Zezilia, ospatzeko asmoz, hiru kontzerturen inguruan elkartu dira Ikastolako ikasleak. Goiza musikaz alaiturik hasi dute HHko ikasleek, jarraian; nagusienen txanda heldu delarik, DBHkoena, alegia. Azkenik, eguerdi alderantz LHko sei ikasmailak elkartu dira jolastokian. Ekitaldiotan, pianoa izan da nagusi, baina beste hainbat musika-tresna ere entzuteko parada izan dugu; hala nola, ahotsa, bateria, gitarra, eskusoinua, trikitixa, tuba, tronboia, zehar-txirula, oboea edota saxofoia.
Lerro hauen bidez, zorionak eta gure eskerrik zintzoenak helarazi nahi dizkiegu hau guztia posible egin duten pertsonei, bereziki gure musikari gazte eta ez hain gazteei!
ZORIONAK ETA MILA ESKER!
Aurten, covid neurriak bermatu ahal izateko kontzertuek gune berria izan dute: eliza eta Ikastolako atondoa alde batera utzi eta goiko jolastoki edo kiroldegian bildu gara; espazio handian burbuila-taldeak hobeto bereiztu ahal izateko.
>>> ARGAZKI ETA BIDEO GEHIAGO HEMEN IKUSGAI.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina