2010/10/26

AUTOKARABANA - Fermin Etxegoien

Ikastolako ikasle baten aita den Fermin Etxegoienek "Autokarabana" eleberriarekin Euskadi Saria Irabazi du. Zorionak, Fermin!

INFO+

Argitaletxearen laburpena:
Fermin Etxegoienen lehen eleberri honetan mundu garaikidea ageri da, errealismoz erakutsia. Protagonistak lan egiten du herri bateko kooperatiban, eta zenbait tramaren erdian aurkituko du bere burua. Esperientzian oinarrituriko literatura da, egungo familia zein laneko bizipenak jasotzen dituena. Elkarren artean gurutzatzen diren gertakizunek, erritmo bizian kontatuak, irakurlearen arreta hasieratik bereganatuko dute, eta espero ez duen amaierara eramango.
Aspaldion ugaldu diren autokarabana-aleak unibertsaltasunean helmugarik ez daukaten unitate moduan irudikatuak dira… Autokarabana modernitatearen metafora gisa.

2010/10/22

BILBOKO UMEEN VIII. POESIA LEHIAKETA

Bilboko Umeen Poesia Lehiaketaren zortzigarren edizioak hiriko 11 ikastetxetatik helduriko 453 poema jaso ditu guztira.Artxandape ikastolak euskaraz aurkeztutako lanen kopuruarengatik eta kalitatearengatik aipamen berezia jaso du.

Eskerrik asko eta zorionak parte hartu duzuen ikasle guztioi; bereziki DBH 1. mailako Javi Artetari bere modalidadean irabazle irabazle izan baita.

8 eta 16 urte arteko umeei zuzendutako lehiaketaren sariak banatzeko ekitaldia igandean ospatuko da, eguerdiko 12:00etan, Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan.

INFORMAZIO GEHIAGO >>

2010/10/20

ASTIRO, ASTIRO... BAINA EUSKARAZ

Zuen seme-alabak motibatzeko, laguntzeko...
Ondorengo estekan gurasoi aholku eta jarraibide mordoa eskaintzen zaizkizue.
Guztion ahalegin eta elkarlana beharrezko baita! Eskerrik asko eta aurrera ba!

En el siguiente link podréis encontrar un sinfín de consejos e instrucciones
para poder motivar, ayudar... a vuestros/-as hijos/-as.
¡El esfuerzo y la cooperación por parte de todos es indispensable! Eskerrik asko y ¡mucho ánimo!