2017/12/21

17-12-21 SANTO TOMAS JANTOKIAN

Bilboko Areatzan postuak jendez lepo ditugu! Artxandape Ikastolako jantokian ere, ohiko legez, gure "ekipoak" bere postua txukun-txukun izan du, goizeko lehen ordurako. 
Gainera, ikasleek menu berezia dastatzeko aukera ere izan dute: taloa, txoripan...

Gaurko egunaz gain, ikasturte osoan zehar, jantokian zein txangoetara goazenean, hain ondo zaintzegatik: ESKERRIK ASKO, JANTOKI eta SUKALDEKO GURE LANGILEEI!

2017/12/16

17-12-16 GABONAK

[eus] Gabonak gain-gainean ditugu jada! Abendualdia hasi genuenetik somatzen da Ikastolan. Ikasleak sasoi honek eskatzen digun hausnarketa egiten ari dira, Jesusen etorrerarako prestatzen ari gara! Horretarako, Artxandape Ikastolan egitarau mardula prestatu dugu:

abenduaren 3tik aurrera ABENDUALDIko hausnarketa eta prestaketa-lanak erlijio-saioetan, LH-DBH.
abenduaren 5ean "ITSAS JAIOTZA"ren muntaketa
abenduaren 18an HHkoei zuzendutako IKUSKIZUNA.
abenduaren 19an GABON-ELIZKIZUNAK eta LH 2koek eta LH 4koek prestatutako "JESUSEN JAIOTZA" ANTZEZLANAK La Aneja-Familia Santua Parrokian.
abenduaren 20an Antton Irusta idazlearen eskutik GABON-POSTALEN TAILERRA Goaz Museumen.
abenduaren 22an OLENTZEROREN BISITA (HH-LH 1-2) eta GABON-JAIA (HH-LH-DBH).

Bestalde, asko eta asko dira ere girotzeko egindako jarduerak, besteak beste, esku-lan eta apainketa lanak. LH 3-4ko ikasleek, esate baterako,Gabon-abestien kantutegia osatu dute gelan, ondoren, postaz etxeetara bidali dituzte familiekin partekatzeko. Ikasle zein irakasleek familiak zoriondu eta animatu nahi dituzte hilaren 22an auzotik egingo dituzten kalejiretan parte-hartzera. Beraz, badakizue, kantutegia eskuan eta ikasleekin abestera. Horretarako, neska-mutilak buru belarri dabiltza ere Gabon-abestien azken entseguak egiten.

ARGAZKIAK WEB-GALERIAN

[cas] ¡Que la Navidad está a la vuelta de la esquina, no es ningún secreto! Es palpable en la Ikastola desde que comenzamos el Adviento! El alumnado está realizando las reflexiones que este periodo nos invita a hacer, ¡nos estamos preparando para la llegada de Jesús! Para ello en Artxandape Ikastola hemos preparado un programa repleto de actividades:

desde el 3 de diciembre reflexión y preparación durante el ADVIENTO en las sesiones de Religión, EP-ESO.
el 5 de diciembre montaje del "NACIMIENTO MARINO"
el 18 de diciembre ESPECTÁCULO dirigido a EI.
el 19 de diciembre CELEBRACIONES DE LA PALABRA NAVIDEÑAS y REPRESENTACIONES TEATRALES "EL NACIMIENTO DE JESÚS" en la Parroquia La Aneja-Sagrada Familia, a cargo del alumnado de 2ºEP y 4ºEP.
el 20 de diciembre TALLER DE POSTALES NAVIDEÑAS a cargo del escritor Antton Irusta em Goaz Museum.
el 22 de diciembre VISITA DEL OLENTZERO (EI-1º-2º EP) y FIESTA NAVIDEÑA (EI-EP-ESO).

Por otro lado, son un sinfín las actividades que se llevan a cabo también para la ambientación, entre otras, las manualidades y los trabajos ornamentales. Por ejemplo, el alumnado de 3º-4º EP ha confeccionado un cancionero para posteriormente enviarlo por correo a sus familias. El fin tanto del alumnado como del profesorado es felicitar las fiestas y animar a las familias a que cancionero en mano participen en el pasacalles que realizarán por diferentes puntos de barrio el día 22. Para lo cual los chicos y chicas están realizando los últimos ensayos.

FOTOS EN LA GALERÍA WEB

2017/12/11

17-12-12 GABON-OPORRETARAKO IRAKUR-LIBURU PROPOSAMENA

Kaixo lagunok,

Jarraian Gabon-oporretarako egokiak izan daitezkeen irakur-liburu proposamena luzatzeko asmoz zuzentzen gatzaizkizue! Zerrenda, adinaren arabera saillkatuta duzue: HH (0-6 urte) LH 1-2 (6-8 urte) LH 3-4 (8-10 urte) LH 5-6 (10-12 urte) DBH 1-2 (12-14 urte) DBH 3-4 (14-16 urte).

Beste barik, zuen interesekoa izan daitekelakoan, jaso ezazue gure agurra!
Aprobetxa ezazue liburuetakoren bat Olentzerori eskatzeko! Oraindik sasoiz zabiltzate!

Bibliotekako arduraduna




2017/12/04

17-12-05 AURTENGO JAIOTZA: DENON ARTEAN ZAIN DEZAGUN ITSASOA!




[eus] Urtero bezala ia-ia konturatu barik, Gabonak heldu zaizkigu. Eta, urtero legez, jaiotza jartzeko garaia da.
Ikastolan urteak daramatzazuenok gogoratuko duzue Artxandapeko jaiotza ez dela beti ohikoa izaten, bere artzain, goroldio eta enbor azalekin.
Gogoratuko dituzue gure jaiotza afrikarra, euskalduna, edo patata eta makarroiekin egindakoa, edo eskolako materialekin egindakoa.
Baita ere urte batean Artxandapeko langileok jaiotza osatu genuela!
Eta, halakoetan, gure jaiotza hausnarketa desberdinei lotu genion:
  • Gosea munduan.
  • Baliabiderik eza eta eskolara joateko ezintasuna.
  • Taldearen garrantzia.
  • Norberaren kultura oinarri, gainerako kulturak maitatzea.

Ikusten duzuenez, aurten ere, hausnarketa egitera gonbidatzen zaituztegu.
Oraingoan, itsas jaiotza jarri dugu itsasoaren egoeraz gogoeta egiteko.
  • Itsasoa guk botatzen dugun zabor guztia jasotzeko zabortegia ote da?
  • Gure bizitzeko moduak zer eragin du gai horretan?
  • Zer egin ahal dugu itsasoa babesteko?

Ez dugu nahi inor aspertu informazioarekin, baina pare bat datu eman nahi ditugu:
  • 8 milioi samar tona heltzen dira urtean itsasora.
  • 1’5 milioi hegazti, arrain, bale eta dortoka hiltzen dira urtero plastikoen kutsadurarengatik.

Ingurumena eta, bereziki, itsasoa zaintzera gonbidatzen zaituztegu.
Eguberri on!

EL BELÉN DE ESTE AÑO: ¡CUIDEMOS EL MAR ENTRE TODOS/AS!

[cas] Como cada año, sin que nos demos cuenta, llega la Navidad. Y como cada año, es el momento de montar el Belén.
Los que lleváis algunos años formando parte de la Ikastola, recordaréis que el Belén en Artxandape no es siempre el tradicional con los pastores, las cortezas de árbol, el musgo…
Recordaréis el año en el que el Belén fue africano o euskaldun, o el realizado con patatas y macarrones, o con material escolar.
¡Incluso un año todos los que trabajamos en la Ikastola formamos parte del Belén!
Y en todas estas ocasiones unimos el Belén con diferentes mensajes para hacernos reflexionar:
  • El hambre en el mundo.
  • La carencia de recursos y la imposibilidad de acceder a la escuela de muchos niños.
  • La importancia de trabajar en equipo.
  • El respeto a todas las culturas desde el amor a la propia.

Como veis, este año también os animamos a reflexionar. En esta ocasión tenemos “Un Belén marino”. Para introducirnos en el tema recordamos la situación del mar:
  • ¿Es el mar un vertedero capaz de soportar todo lo que le echemos?
  • ¿Cómo influye nuestra forma de vida en la vida marina?
  • ¿Qué podemos hacer nosotros para colaborar en defensa del mar?

No queremos saturaros con información, solo mencionaremos un par de datos:
  • 8 millones de toneladas de basura al año llegan a los mares y océanos.
  • 1’5 millones de algas, peces, ballenas y tortugas mueren al año por efecto de la contaminación de residuos plásticos en el mar.

Os animamos a cuidar del medio ambiente, en general, y del mar, en particular, dada la amenaza constante a la que está sometido para que todos podamos disfrutar.

¡Feliz Navidad!

2017/12/03

17-12-03 ESKERRIK ASKO (EUSKARAREN EGUNA)

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, gaur jaialdi itzela izan dugu Ikastolan! (Argazkiak)
Lerro hauen bidez, gure eskerrik zintzoenak adierazi nahi dizkiegu,
alde batetik, antolaketa lanetan aritu diren DBHko ikasleei, beraien lan, ardura eta parte hartzeagatik;
bestetik, Guraso Elkartearen Euskara Batzordeko kideei, euren lan, gogo eta ekimenagatik!
ESKERRIK ASKO, BIHOTZEZ!



Era berean, gogoratu nahi dizuegu, Euskara Batzordearen parte izateko gonbita zabalik duzuela. Informazio gehiagorako idazkaritzan galdetu. Anima zaitezte!!!
 

2017/11/29

17-11-29 EUSKARAREN EGUNA

Ikastolako Guraso Elkarteak antolatuta, abenduaren 3an (igandea), Euskararen Jaia ospatuko da 11:00etatik 13:00era Ikastolako jolastokian. Gurasoek lan honetan Ikastolaren eta DBHko zenbait ikasleren laguntza izango dute.

Era berean, hilaren 4an (astelehena) ikasleek, ohiko eskola-ordutegian, egun osoko ospakizuna izango dute, euskararen balio eta garrantziaz kontzientziatzeaz gain, guztiok elkarrekin gozatzeko!

2017/11/23

17-11-22 ESKERRAK (STA. ZEZILIA)

Lerro hauen bidez gure eskerrik zintzoenak adierazi eta helarazi nahi dizkiegu irakasleei eta bereziki ikasleei, Santa Zeziliako Kontzertuak aurrera eramateko erakutsitako ardura eta egindako lanagatik.
MILA ESKER!

Mediante estas líneas queremos mostrar nuestro más sincero agradecimiento al profesorado y sobre todo al alumnado que ha participado en la organización de los conciertos de Santa Cecilia. ¡Muchas gracias por vuestro trabajo!



2017/11/07

17-11-07 HOMELESS FILM FESTIVAL

Homeless Film Festival Manchesterren (Erresuna Batuan) 2011. urtean hasitako zinemaldia da eta munduan etxerik gabeko pertsonen sentsibilizazioan murgilduta dagoen zinemaldi bakarra delarik. Oraingo honetan, Bizitegi elkartearen bitartez, eta Bilboko Udalaren laguntzarekin, Europako lurralde batek etxerik gabeko pertsonen errealitatea islatzen duen zinemaldia antolatzen du bigarren aldiz. Bilboko udalaren laguntzarekin burutzen den jardunaldi honek gizarte inklusionaren inguruko gaiak jorratzea du helburu, zinemaren eta antzerkiaren bidez. 
Artxandape Ikastolako DBH 4. mailako ikasleak bertan parte hartu zuten azaroaren  3an  "Zinema eta antzerki ikastetxeekin" jardunaldian. Hona hemen ekitaldiaren argazki batzuk. 

The Homeless Film Festival fue fundado en 2011 y es el único festival en el mundo que utiliza la industria cinematográfica como una manera de destacar y abordar las cuestiones de los sin techo. HFF trabaja diariamente con personas sin hogar de todo Reino Unido, ofreciendo proyectos gratuitos de creación creativa a corto y largo plazo. El festival viaja por todo el Reino Unido proyectando películas de alto nivel de todo el mundo en cines independientes y lugares especiales. Por mediación de la asociación Bizitegi, llega a Bilbao la muestra cinematográfica con la colaboración del Ayuntamiento de Bilbao constituyendo una jornada de sensibilización sobre la inclusión social a través del cine y el teatro.
El alumnado de 4 de ESO de Artxandape Ikastola participó en las jornadas "Cine y teatro con centros escolares" realizadas el pasado 3 de noviembre. Aquí os dejamos unas fotos del evento.















2017/11/02

17-11-02 LHko IKASLEAK GO!AZENeko AKTOREEKIN



LHko ikasleak Go!azenen denboraldi berria iragartzen duen bideo grabazioan

Artxandape Ikastolako LH 3, 4, 5 eta 6. mailetako 125 neska-mutilek, gaztetxoen telesail arrakastatsuaren 4. denboraldia iragarriko duen bideoaren grabazioan parte hartzeko aukera izan dute. Go!azeneko aktoreekin batera gogotsu abestu eta dantzatu dute. Gainera, amaieran aktoreekin hitz egin, sinadurak eskatu eta argazkiak atera ahal izan dituzte.



Ekintza hau benetan da garrantzitsua; alde batetik, ikasleek Euskararekiko duten erreferente nabarmena dugulako telesaila, bestetik dantza eta kantuarekin adierazteko aukera izan dutelako eta azkenik, ikasleen interesekoa delako.



Hori dela-eta, lerro hauen bidez, era batera edo bestera, gaurko Go!azen-en bideoaren grabazioan ikasleek parte hartu ahal izateko egindako ahalegina eskertu nahi dizuegu familioi. Ekintzaren emaitzaren adierazlerik onena ikasleek oro har erakutsitako ilusioa izan dela uste dugu! Mila esker.



Bideoa argitaratu bezain pronto partekatuko dugu zuokin!  

Grabaziora bertaratu nahi izan ez duten neska-mutilek ekintza-ludiko bereziak burutu dituzte arratsaldean Ikastolan.








2017/10/18

17-10-18 HITZALDIA: ROBERTO AGUADO

[eus] ROBERTO AGUADO, psikologo klinikoak emango duen hitzaldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.  
Emozioen unibertsora hurbilduko gaitu, gure emozioekin eta gure seme-alaben emozioekin erlazionatzeko dugun era ere antzematen lagunduko digu.
DATA: urriaren 24an
ORDUA: 19:00
LEKUA: Artxandape Ikastola

Anima zaitezte Guraso Eskola honetan parte hartzen! Parte-hartzeko interesa baduzue, galdetegi hau bete edo idazkaritzan izena eman (94 413 24 20).


[cas] Os invitamos a participar en la charla que impartirá el psicólogo clínico ROBERTO AGUADO.
Nos acercará al universo de las emociones, una toma de conciencia sobre la forma que tenemos de relacionarnos con nuestras emociones y con las de nuestras hijas e hijos.

FECHA: 24 de octubre (martes)
HORA: 19:00
LUGAR: Artxandape Ikastola

Os animamos a participar en esta escuela de Madres/Padres. Si estáis interesados/as en acudir, rellenad el siguiente formulario o apuntaros en secretaría (94 413 24 20).




2017/10/16

17-10-17 HAMAIKETAKO OSASUNTSUA

Elikadura osasuntsuaren garrantziaz jabetzeko asko eta asko dira ikasturtean zehar ikasgelan landutako jarduerak.

Aurten, ikasgelatik haratago joan nahi dugu, ekintza xume bat gehituz: OSTEGUNETAN (urriaren 19tik aurrera) FRUTAREN EGUNA OSPATUZ. Ostegunero, hamaiketako legez, fruta ekartzera animatu nahi ditugu ikasleak.


Durante el curso son muchas las actividades llevadas a cabo para concienciarnos de la importancia de una alimentación saludable.

Este año quisiéramos dar un paso más allá de las aulas, con una pequeña actividad: LA CELEBRACIÓN DEL DÍA DE LA FRUTA LOS JUEVES (a partir del 19 de octubre). Queremos animar a los alumnos/as para que los jueves traigan fruta como almuerzo. 


2017/10/13

17-10-13 JANTOKIKO ATEAK ZABAL-ZABALIK 4. IKASTURTEZ

[eus] Aurten, 4. Ikasturtez jarraian JANTOKIKO JARDUNALDI IREKIAK ditugu martxan. Aukera paregabea gure familientzat beraien seme-alabek gozatzen duten zerbitzua lehen eskutik ezagutzeko: sukalde-lana, jantokiaren antolaketa eta hainbat xehetasun gehiago.

Gazteleraz bada esaera bat “irudi bakar batek mila hitzek baino gehiago balio duela” dioena, eta kasu honetan, berori da gure bermerik onena. Jardunaldi hauei esker gurasoek Artxandapeko Jantoki Prozesuak zer suposatzen duen ulertzen eta ezagutzen dute. Bisiten ostean, familien asetasun-maila oso ona izan ohi da, gainera, urteroko asetasun-inkestetan zerbitzu honen emaitzak ere urtez urte hobetzen doazelarik.

Beraz, oraindik aukera paregabe hau bizitzerik izan ez baduzu, ez duzu aitzakiarik:

Ordua: 14:30etan
      HILA
  EGUNA  
  2017 Urria
     24
  2017 Azaroa
     21
  2017 Abendua
     19
  2018 Urtarrila
     23
  2018 Otsaila
     20
  2018 Martxoa
     20
  2018 Apirila
     24
  2018 Maiatza
     22


  •        Jarri idazkaritzarekin hartu-emanetan (94 413 24 20) “mahaia erreserbatzeko”.

Azkenik, garai hartan LH 5.. mailan zeuden zenbait ikaslek lehen bisitariei egindako elkarrizketa (14-15 ikasturtea) duzue ikusgai.


[cas] <<HASTA LA COCINA>>
LAS PUERTAS DEL COMEDOR ABIERTAS DE PAR EN PAR POR 4º CURSO
Este año se celebran por 4º curso consecutivo las JORNADAS DE PUERTAS ABIERTAS EN EL COMEDOR. Sin duda una ocasión inmejorable para que nuestras familias conozcan de primera mano del servicio que disfrutan sus hijos/as: la labor de cocina, la organización del comedor y muchos más detalles.

Como bien reza el refrán más vale una imagen que mil palabras y en este caso esta es nuestra mejor garantía. Gracias a estas jornadas las familias de Artxandape conocen y comprenden qué supone el Proceso de Comedor. Tras las visitas, el nivel satisfacción de las familias suele ser muy alto; además, los resultados correspondientes a este servicio en las encuestas de satisfacción anuales van mejorando año a año.

Por lo tanto, si todavía no has tenido oportunidad de vivir esta experiencia, no tienes escusa:

                   Hora: 14:30
           MES
  DÍA  
  Octubre 2017
  24
  Noviembre 2017
  21
  Diciembre 2017
  19
  Enero 2018
  23
  Febrero 2018
  20
  Marzo 2018
  20
  Abril 2018
  24
  Mayo 2018
  22


  •           Y “reserva tu mesa” contactando con secretaría (94 413 24 20).

Finalmente compartimos una entrevista realizada por el alumnado que por aquel entonces cursaba 5º EP a uno de los primeros grupos visitantes (curso 14-15).

2017/10/11

17-10-11 ELIZKIZUNA

Eskerrak, eskaerak, irakurgaia, abestiak eta otoitzak izan ditugu gaur protagonista! Ikasturte hasierako elizkizuna eta gure amatxu Begoñako Andra Mariren eguna ospatzeko Familia Santua Parrokian bildu gara. Ohiko legez 3 txandatan (txiki, ertain eta nagusi) elkartu gara; eleiza "txiki" geratzen baitzaigu. Eskerrik asko, Pastoral Sailari, irakasle zein ikasleei eta beti Parrokia erabiltzeko erraztasunak ematen dizkiguten Mireni eta gure apaiz kuttunari ere.

Argazkiak.

Con las peticiones, ofrendas, lectura, rezos y canciones como protagonistas; hoy nos hemos reunido en la Parroquia Sagrada Familia para celebrar la eucaristía de inicio de curso y el día de nuestra Amatxu de Begoña. Como es habitual en tres turnos (pequeños, medianos y mayores); ya que la iglesia se nos queda "pequeña".
Nos gustaría agradecer al Dpto. de Pastoral, al alumnado, al profesorado y en especial a Miren y a nuestro querido párroco, quienes siempre están dispuestos a ayudarnos y facilitarnos el uso del templo.

Fotos.

2017/10/06

17-10-06 IKT MAILA AURRERATUA

#Teknologia tresna ezinbestekoa gaur egungo #hezkuntza-n. #Artxandape Ikastolan, tekonologiaren erabilera barneratuta daukagu. Izan ere, #IKTnHeldutasunMailaAurreratua lortu dugu. Gorengo gradu teknologiko honek ikastolaren konpromisoa eta lana egiaztatzen ditu.

La #tecnología es una herramienta fundamental en la educación de hoy día. Y en Artxandape #ikastola lo tenemos muy interiorizado. Tanto que hemos conseguido el #NivelAvanzadodeMadurezTIC, el máximo grado tecnológico y que acredita el compromiso y el trabajo de la ikastola.

2017/10/02

17-10-02 DBH1ekoak BARNETEGIAN

Euskara-z bizi, hizkuntzan sakondu eta erabili, gainera, modu zuzenean. Artxandape Ikastolak gure hizkuntzarekin duen konpromisoa argia da. DBH1. mailako ikasleak Segura eta Barrian igaroko dituzten egunetan elkarbizitza eta euskara jorratuko dituzte.

Vivir en euskera, profundizar en el idioma y usarlo, además, con corrección. El compromiso de Artxandape Ikastola con nuestro idioma es claro. Los alumnos de 1º de ESO pasan unos días, conviven y trabajan en torno al euskera en barnetegis de Segura y Barria.

ARGAZKIAK / FOTOS

2017/09/30

17-09-29 IKASTETXE HOLANDARREN BISITA

Hilabete honetan Holandako zenbait ikastetxetako kideen bisitak izan ditugu. Hilaren 22an, 6 irakasle izan genituen Ikastolan. Handik astebetera, ostera, herrialde honetako 16 zentrutako zuzendarien bisita jaso genuen.
Ikastolaren izaera, ibilbidea eta funtzionamendua ezagutzeaz gain, azken ikasturteetan aurrera eraman ditugun lan zein aldaketa nabarmenenak ezagutzeko aukera izan zuten:
- irakasleon prestakuntza eta hobekuntza-lana (behaketak, feedback-ak, hausnarketa eta formazioa),
- zeharkonpetentzien lanketaren sakontzea, metodologia hobekuntzak (eskola-saioaren egitura, metakognizioaren lanketa, ikasketa kooperatiboa, pentsamendu errutinak...),
- arlo berrien ezarpena (xakea, robotika...)

Ikasleen zein irakasleen aurkezpen eta azalpenak entzunez, gustura asko izan ziren gurean. Solasaldi benetan aberasgarriak izan genituelarik.




Este mes hemos recibido la visita de diferentes escuelas holandesas. El viernes 22, recibimos a 6 profesores y una semana más tarde nos visitaron los direcctores de 16 centros.
Aparte de conocer la identidad, la trayectoria y el funcionamiento de la Ikastola, pudieron saber más sobre los trabajos y cambios más destacables llevados en los últimos años:
- el trabajo de formación y mejora del profesorado (observaciones, feedbacks, reflexión y formación),
- profundización en el desarrollo de las competencias transversales, mejoras metodológicas (estructura de la sesión lectiva, trabajar la metacognición, aprendizaje cooperativo, rutinas de pensamiento...),
- implantación de nuevas áreas (ajedrez, robótica...).

Escucharon gustosamente las presentaciones y explicaciones dadas tanto por el alumnado como profesorado de Artxandape. Además, las charlas mantenidas durantes esas jornadas han sido realmente enriquecedoras para todos/as.

2017/09/24

17-09-24 GOZALDI ESKAUT TALDEA

Gozaldi Eskaut Taldeak, Uribarriko eskaut taldeak, 8 eta 10 urte arteko gazteentzako talde berri bat zabalduko du. Interesgarria iruditzen bazaizue, urriaren 6an (19:00etan) Artasamina 4 helbidean informazio batzarra antolatu dute. Bestela, beraiekin kontaktuan jar zaitezkete.

Gozaldi Eskaut Taldea, el grupo eskaut de Uribarri, va a abrir un nuevo grupo para chavales de entre 8 y 10 años. Si os interesa, el próximo 6 de octubre (19:00 h) organizan una reunión informativa en sus locales de Artasamina 4. También podéis contactar con ellos.

 http://gozaldi.eskaut.org/

2017/08/16

17-08-16 JAI-ZORIONTSUAK!

[eus] Lerro hauen bidez, ikasle, familia, langile, bilbotar eta bisitari guztioi errespetuz eta zoriontasunez betetako Aste Nagusia opa nahi dizuegu! Aurten ere, laugarren aldiz, txupinak kutsu artxandapetarra ere izango du gainera. Hemen orain arteko artxandapetar txupinerak:
1979 MARIJE AGIRREGOITIA (Uribarri k.) Ikastolako ama-ohia, Ikastolako Jantokiko-arduraduna gaur egun.
2007 LARRAITZ CISNEROS (Altxaporrue k.) Ikasle ohia.
2015 OIHANA PASCUAL (Txomin Barullo k.) Ikasle ohia eta Ikastolako irakaslea gaur egun.
2017 ANE ORTIZ (Askapeña k.) Ikasle ohia.

>> 2017ko ASTE NAGUSIAren PROGRAMA [deskargatu

[cas] ¡Mediante estas líneas queremos desearos una feliz y respetuosa Aste Nagusia a alumnado, familias, personal, bilbotarras y visitantes! Además, este año, por  cuarta ocasión, el chupín tendrá también un toque artxandapino. Estas son nuestras cuatro chupineras:
1979 MARIJE AGIRREGOITIA (Uribarri k.) madre de antiguas alumnas y responsable del Comedor hoy en día.
2007 LARRAITZ CISNEROS (Altxaporrue k.) antigua alumna.
2015 OIHANA PASCUAL (Txomin Barullo k.) antigua alumna y profesora de la Ikastola hoy en día.
2017 ANE ORTIZ (Askapeña k.) antigua alumna.


2017/07/17

17-07-17 HOBEKUNTZA-LANAK / TRABAJOS DE MEJORA


[eus] Ohi bezala, uda garaia Ikastolan hobekuntzak egiteko sasoi egokia dugu. Azken urteetan hasitako lanei jarraipena ematen ari gatzaizkio, behar handienak batik bat, jolastokian zentratuz. Iaz, patioko leihoak, hormak eta zorua zaharberritu genituen, horrekin gune atseginagoa, argitsuagoa zein zarata gutxiagokoa lortuz. Aurten ere, bai barruko bai kanpoko akustika hobetzeko asmoz teilatuaren hormak eta goiko aldea aldatzen dihardugu. Guzti honi esker, barruan ikasleek eta kanpoan bizilagunek hobekuntza-akustiko nabariez gozatu ahal izango dute.
Honetaz gain, bestelako konponketa eta hobekuntza txikiak ere egiten gabiltza gela eta bestelako guneetan, aspaldi diseinatutako instalazioen-mantentze eta -hobekuntza plana aurrera eramanez. Irailerako dena izango da prest, gure ikasleei ongi etorria emateko!

[cas] Como viene siendo habitual, el verano es época propicia para realizar mejoras en la Ikastola. Estamos dando continuidad al trabajo llevado a cabo en los últimos años, centrando nuestros mayores esfuerzos en el patio. El pasado año, renovamos los ventanales, las paredes y suelo de este espacio, transformándolo en más acogedor, proporcionando mayor luminosidad y disminuyendo el ruido. Este año, con el fin de seguir mejorando tanto la acústica interior como la exterior, estamos reformando las paredes y la parte superior del tejado. Esto permitirá disfrutar de mejoras acústicas al alumnado en el interior y al vecindario en el exterior.
Además de esto, siguiendo el plan de mejora y mantenimiento de instalaciones diseñado, estamos haciendo pequeños arreglos y mejoras en aulas y otros espacios. ¡De cara a septiembre estará todo preparado para dar la bienvenida a nuestro alumnado!