2010/11/20

SANTA ZEZILIA

Azken urteotako ohiturari jarraituz, Santa Zezilia ospatzeko asmoz kontzertutxo pare bat antolatu genituen. Hori dela-eta, ostiral arratsaldean elizan bildu ginen.
Lehen saioan LH 4, 5 eta 6. mailako musikari txikiak entzun ahal izan genituen. Bigarrenean, aldiz, DBHko ikasle gazteen musika-zaletasunaz gozatu genuen; piano, gitarra, biolin, biolontxelo, eskusoinu, trikitixa, zehar-txirula, klarinete, saxofoi eta oboearen soinuekin alaitu gintuztelarik. Ausartenak kantuan aritzeko gai ere izan ziren!
Bestalde, ikusleen artean adin ezberdinetako ikasleak izan ziren, 5 urtetik hasita DBH 4. mailara arte. Hauek ere, bere jakinduria eta zaletasuna argi utzi zuten, benetako adituen gisa, kontzertuak isiltasunean entzunez eta ikaskideak biziki txalokatu eta animatuz.


ZORIONAK GURE MUSIKARI TXIKI ETA GAZTEEI ETA ESKER MILA; BERAIEN TALENTU ETA AHALEGIN GABE HAU GUZTIA EZ BAITLITZAKE POSIBLE IZANGO!
OHARRA: galerian argazkiak ikusgai. Irudian klikatu bertara zuzenean jotzeko!


2010/11/09

ASTE HONETAKO KIROL LEHIAKETAK

Zorte on gure kirolari txiki eta gaztetxoei!
http://www.artxandape.net/paginas_euskera/noticias_competiciones_e.htm

Eta ez ahaztu, garrantzitsuena parte hartzea eta ondo pasatzea dela, ez irabaztea!

2010/11/02

SASKIBALOIZALEAK

Bilbao Basketek gaur iluntzean zaleei eskainitako entrenamendua burutu duela aprobetxatuz, ehunka pertsona bildu dira Miribillako Bilbao Arena pabilioian; hauen artean ikastolako zenbait ikasle! Bertan, entrenamendua ikusiz gogoko duten kirol honen inguruan hainbat gauza ikasteaz gain, jokalari eta entrenatzaileekin egoteko parada izan dute saioaren amaieran.
Ikasleak oso pozik agertu dira, kirolari erraldoi hauen sinadura eta argazkiak eskuan zituztela!
+Argazki gehiago gure galerian: http://picasaweb.google.com/argazkiakartxandape