2015/02/25

2015-02-25 PRAKTIKA ONAK

Gaur Elizbarrutiko eta honen ikastxeetako zuzendari zein ordezkariak izan ditugu Ikastolan. Ohiko zuzendarien batzarra egiteaz gain, Artxandapeko zenbait praktika onen inguruko azalpen eta xehetasunak ezagutzeko parada izan dute; besteak beste, Jolly Phonics, Adimen emozionala, Ikasketa kooperatiboa, Proiektu interdiziplinarrak eta Tutoretza hobekuntzak (tutoretza partekatuak - portfolioa).

Hoy nos han visitado representates y directores del Obispado y de Centros Diocesanos. Aparte de realizar la reunión ordinaria de directores, han podido conocer algunas de las buenas práticas de Artxandape Ikastola, entre otras: Jolly Phonics, Educación emocional, Aprendizaje cooperativo, Proyectos interdisciplinares y Mejoras en la Tutoría (tutorías compartidas - portfolio).


2015/02/20

2015-02-20 ArtxanXake TXAPELKETA 2015 (LH-DBH)

DBHko Xake Txapelketa azken txanpan da jada, gaur ospatzear zegoen finala, azken orduko "kontutxuengatik" atzeratu behar izan da. Baina laster ezagutuko dugu txapeldun handia!
LHkoa, ordea, laster hastear dago!
Xake Batzordeko zenbait kidek arautegia eguneratu ostean, gaur egin dute zozketa!

El campeonato de ajedrez de ESO está en su recta final, de hecho, la gran final que debía disputarse hoy, ha quedado pospuesta por motivos de última hora. De todos modos, en pocos días conoceremos al gran campeón.
La competición de EP, en cambio, está a punto de arrancar. Algunos miembros del comite de ajedrez de primaria han revisado el reglamento y han procedido a realizar el sorteo.

2015/02/12

2015-02-12 INAUTERIAK / CARNAVALES

Bihar inauteri-jaia dugu eta horren berri LH 6ko Ainhize eta Nereak eman digute; beraiek ibili dira ikastolan kazetari lanetan. Mila esker biei, hartutako lanagatik!
Mañana celebramos la fiesta de carnaval, Ainhize y Nerea (6ºEP) han hecho de reporteras. 
¡Eskerrik asko a ambas, por la labor realizada!



HAUR HEZKUNTZAN
2 urteko gelak
Artxandape ikastolako 2 urteko gelakoek, aurten inauteriak ospatu nahi dituztenez,nahi duten mozorroak hartu eta HH-koekin batera DBH-ko antzerkia ikustera joango dira, eta gainera dantzatu eta abestu egingo dute.

3 urteko gelak
Aurten inauteriak ospatzeko, HH 1.mailak indioz mozorrotuko dira eta DBH-koek antzerki bat egin dutenez haiek ikustera joango dira. Gainera, abestu eta dantzatu egingo dute txikitxoek.

4 urteko gelak
HH 2.maila ez da asko aldatzen, sorginez eta aztiz mozorroturik aurkituko ditugu. DBH-koen antzerkia ikustera joango dira eta dantzatu eta abestu egingo dute.

5 urteko gelak
3.mailakoek gauza berbera egingo dute (antzerkia ikusi, dantzatu eta abestu) baina, hauek berriz, piratez joango dira mozorratuta.

LEHEN HEZKUNTZAN
LH-koak, eguraldi ona egiten badu... PLAZA BERRIRA JOANGO DIRA!! Hantxe txokolatada edango dute eta hainbat jolas egongo dira.
Txikienek (LH 1-2), txokolatada eta festa ikastolan bertan egingo dute, ez baitira kalejirara joaten.
Aurtengo mozorro gaiak hauek dira:

LH 1. mailakoak: Lehen gizakiak
LH 2. mailakoak: Arrantzaleak-itsasgizonak
LH 3. mailakoak: Txinatarrak
LH 4. mailakoak: Arabiarrak
LH 5. mailakoak: Euskal Inauteriak
LH 6. mailakoak: Erdi Aroa

BIGARREN HEZKUNTZAN
Aurten DBH-koek antzerki bat prestatu dute, eta HH-koei aurkeztuko diete. Gero, kalera irtengo dira txokolatea hartzera. Gainera, argazki lehiaketa bat  egin dute. Ez dakigu zerez mozorraturik etorriko diren: sopresaaaaa!, bakoitzak nahi duen mozorroa ekarriko duelako.

2015/02/06

2015-02-06 KIROL EKINTZAK BERTAN BEHERA

Asteburu honetako kirol-ekintzak bertan behera, eguraldia dela-eta!
¡Las actividades deportivas de este fin de semana han sido suspendidas, debido al mal tiempo!

2015/02/02

2015-02-04 SANTA AGEDA [BERTAN BEHERA]

Eguraldia dela-eta, kalejirak bertan behera uztea erabaki dugu. Barkatu eragozpenak!
Debido al mal tiempo, hemos decidido suspender las "kalejiras". Disculpen las molestias.


Santa Ageda ate joka dugu, gogora ekar dezagun, bada!