2011/12/21

SANTO TOMAS JANTOKIAN



Santo Tomas eguna dela-eta, ikastolako jantokia ere berezian apainduta eta trikitixa musikaz girotuta izan dugu. Menua ere ez da nolanahikoa izan: gure sukaldari trebea den Josek, txorizoaz batera jateko taloak eta egun honetarako aproposak diren bestelako gutiziak prestatu dizkigu.
Eskerrik asko bai sukaldariari bai jantokiko langile guztiei, egindako ahaleginagatik.

Con motivo de la festividad de Santo Tomás hoy nuestro comedor ha estado adornado de forma especial y ambientado con música de “trikitixa”. El menú también ha sido diferente, acorde a la celebración: entre otras delicias propias de este día, nuestro hábil cocinero José ha preparado unos ricos talos para que los degustáramos acompañados de chorizo.

Gracias tanto al cocinero como a todas las trabajadoras del comedor por su esfuerzo.



2011/12/09

ZAZPIKOLOROA


2011ko abenduaren 18an Barakaldoko BEC-en;
SARRERAK EROSI - Comprar entradas.

2012ko martxoaren 2, 3 eta 4an Bilboko Arteria Campos Eliseos Antzokian;
SARRERAK EROSI - Comprar entradas.

2011/12/07

GABONETAKO TAILERRAK

Aurten ere, beste urteetan bezala, Gernika-Lumoko EUSKAL HERRIA MUSEOAK, GABONETAKO TAILERRAK antolatu ditu. DOHAINIK! Hauetan parte hartzeko, Museora hurbildu behar da izena emateko. Argibide gehiago: 94 625 54 51 Zuon gustokoak izango direlakoan, atsegin handiz agurtzen zaituztegu eta laster arte.

Este año, al igual que en años anteriores, el MUSEO EUSKAL HERRIA de Gernika-Lumo ha programado los TALLERES DE NAVIDAD. SON GRATUITOS. Para participar, hay que rellenar la hoja de inscripción que pueden pedir en el Museo. Más información: 94 625 54 51. Esperando que sean de su agrado, nos despedimos atentamente y hasta pronto.

GABONETAKO TAILERRAKEUSKAL HERRIA MUSEOA

Allendesalazar, 5; 48300 Gernika-Lumo (Bizkaia)

Tel. 94 625 54 51 - Fax. 94 625 74 15

euskalherriamuseoa@bizkaia.net

www.bizkaia.net/euskalherriamuseoa

2011/11/23

SANTA ZEZILIA 2011

5. ikasturtez jarraian Santa Zezilia ospatzeko asmoz kontzertutxo pare bat antolatu genituen. ikastolan. Hori dela-eta, astearte arratsaldean elizan bildu ginen.
Lehen saioan LH 4, 5 eta 6. mailako musikari txikiak entzun ahal izan genituen. Bigarrenean, aldiz, DBHko ikasle gazteen musika-zaletasunaz gozatu genuen; piano, gitarra, biolontxelo, biolin, trikitixa, eskusoinu, txirula, klarinete eta tronpetaren soinuekin alaitu gintuztelarik. Ausartenak kantuan aritzeko gai ere izan ziren!
Bestalde, ikusleen artean adin ezberdinetako ikasleak izan ziren, 5 urtetik hasita DBH 4. mailara arte.
Argazkiak ikusteko hemen klikatu!

EIB (EUSKO IKASTOLA BATZA) - 25. URTEURREN BIDEOA

2011/11/02

ZIENTZIA ASTEA AZAROAREN 9a ETA 13a BITARTEAN ALHONDIGAN

Gera zaitez gatibu zientziaren eta teknologiaren matazan: ukitu, galdetu, usaindu, begiratu, dastatu... eta ikasi korapiloak askatzen. ZIENTZIASTEA-Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Asteak, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuak, kalera aterako ditu zientzialari eta ikertzaileak, batak soinean eta euren traste eta tresna guztiak aldean.

Info +:



2011/10/24

UMEENTZAKO 9. POESIA LEHIAKETA

Zorionak egindako lan onagatik !

2011/06/30

UDA ONA IGARO EZAZUE!



Mila esker zuen konfidantzagatik!

Artxandape ikastola

2011/05/12

IKASTURTE AMAIERAKO EKITALDIAK

ekainaren 13an IPUIN LEHIAKETAREN SARI-BANAKETA

ekainaren 14an LH 2. mailakoen eskutik IRAKURTXO

ekainaren 15ean DBH 4. mailakoen AGUR EKITALDIA

ekainaren 15ean HAUR HEZKUNTZA JAIALDIA

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK:

2011/05/04

GAURKO NAGUSIA - ABUELO/-A ACTUAL

Ikastolako 3 eta 4. mailako ikasleek AITITE-AMAMEN GAUZARIK ONENA izeneko ekimenean parte hartzeko aukera izan dute. Horretarako, aitite-amamen merezimendu, ezaugarri eta istorioak azaltzeko idazlantxo bat egin behar izan dute.

Gaur arratsaldean ekitaldi berezi bat izan da Guggenheim Museoan. Bertan, sari banaketa, hitzaldi eta bestelakoen artean, haurrek idatzitako lanentzat ere tartetxo bat izan da. Ikastolako LH 4. mailako Leire Ibañez Irulegik bere idazlantxoaren txatal bat irakurtzeko aukera izan duelarik. Zorionak eta gure eskerrik zintzoenak parte hartu duten ikasle guztiei eta bereziki, Leire eta bere amamari!

2011/04/17

KORRIKA BILBOKO KALEETAN ZEHAR

Adin ezberdineko jende mordoa bildu zen ostiral arratsaldean gure hiriko bazter askotan KORRIKAren 17.en edizio honi agur egiteko edo bertan parte hartzeko! Gure ikasle, ikasle-ohi eta guraso ugari ere bertan izan ziren, honen erakusgarri ondorengo bideoa. Zorroztu begiak eta adi: BILBOKO KALEETAN ZEHAR: http://www.korrika.org/?p=2523 Batzuk auzoan itxaron zioten lasterketari, baina ausartenak udaletxetik hasi ziren tipi-tapa!

2011/04/15

XXIII. MIKOLETA SARIAK


Urtero bezala, Artxandape ikastolak Bilboko Udaletxeak antolatzen duen Mikoleta Ipuin Lehiaketan parte hartu du. XXIII. edizio honetan Maitane Sobrinok lehenengo Saria irabazi du eta Sara Nicholsonek aipamen berezia lortu du. ZORIONAK PARTE HARTZAILE GUZTIEI ETA BEREZIKI BERAIEI!

2011/04/13

AITITE-AMAMEN GAUZARIK ONENA

Ikastolako 3 eta 4. mailako ikasleek AITITE-AMAMEN GAUZARIK ONENA izeneko ekimenean parte hartzeko aukera izan dute. Horretarako, aitite-amamen merezimendu, ezaugarri eta istorioak azaltzeko idazlantxo bat egin behar izan dute. Parte hartzaile guztien artean. gela bakoitzeko haur batek bere aitite edo amamarekin opari batez gozatzeko aukera izango du: itsasadarrean zehar bidaiatxo bat! Zorionak parte-hartzaile guztiei!



ARGAZKIA: http://zonasenior.blogspot.com-etik hartua.

2011/04/01

KORRIKA. MAIDER LEGARRETAK EGINDAKO ABESTIA

Aurten KORRIKAren 17. edizioa ospatuko da. Behar den moduan giroa berotzeko, ikasgeletan Maider Legarretak konposatutako abestia ikasiko dugu!

Entsaiatu nahi izanez gero, klikatu irudian! Hona hemen... bai letra, bai musika:

2011/03/22

KORRIKA 17ren ALDEKO URIBARRIKO LIP DUB-a

URIBARRI AUZOLANEAN-en GONBITEA:
<<…Uribarri auzolanean-etik proposamen bat dugu zuretzako. Korrikari babesa emateko, auzoan LIP DUB baten grabaketa egin nahi dugu. Bideo honetan auzoan dauden errealitate ezberdinak agertzea gustatuko litzaiguke. Euskara izango da gure artean hain ezberdinak garenon arteko bateragunea Martxoaren 25ean arratsaldeko 17.00etan eskoletako kanpan elkartuko gara parte-hartzaileak eta bertatik ibilbideko gune ezberdinetara bideratuko gaituzte antolatzaileek….>>

Ikastolari dagokionez, ekintza honetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu!


INVITACIÓN DE URIBARRI AUZOLANEAN:
<<…Desde Uribarri auzolanean tenemos una propuesta para ti. Para dar respaldo a la korrika queremos grabar un LIP DUB en el barrio. Nos gustaría que en este video aparecerían las diferentes realidades con las que convivimos en el barrio. El euskara será el punto de encuentro entre las personas que somos tan diferentes entre si, va a ser el euskara el que nos de la homogeneidad dentro de nuestra heterogeneidad. El 25 de Marzo nos juntaremos en la campa a las 17.00 de la tarde y de ahí, las personas coordinadoras nos dirigirán a los diferentes puntos del recorrido…>>

¡Desde la ikastola os queremos animar a participar en esta actividad!

2011/03/09

INAUTERIAK 2011

2011/03/15 ADI: Argazki berriak erantsi ditugu Inauterietako albumetan!

Aurtengo inauterietako argazkiak ikusgai daude jada gure argazki galerian.
Errazago kuxkuxeatu dezazun, hiru album desberdin daude, etapa bakoitzeko bana; hots, HH, LH eta DBH.

Mila esker, zenbait argazki eskaini dizkiguzuen gurasooi!
https://picasaweb.google.com/argazkiakartxandape

2011/02/18

LEIZAOLA SARIAK



Ikasturte honetan ere, aurrekoetan egin ohi den moduan, DBHko 1.eta 2. mailetako ikasleek Leizaola Elkargoak antolatzen duen “Berdintasuna” Idazkuntza izeneko lehiaketan parte hartu dute.
Gaia, emakume eta gizonen arteko berdintasuna bizitzako eremu guztietan datza eta deialdia, Bizkaiko 10 eta 14 urte bitarteko neska-mutilei luzatu zaie.
MIREN CAMPO MAESTRO DBHko 2. mailako ikaslea irabazlea izan da, ZORIONAK Artxandape ikastola osatzen dugunon partez eta jarrai dezagun lanean gure gizartean erabateko berdintasuna lortu arte! Gure eskerrik zintzoenak parte hartu duten ikastolako ikasle guztiei ere!


TAMARA LLORENTE, MIREN CAMPO, NAIARA LÓPEZ,
ZURIÑE PUENTE eta URTSULE PEÑA.

http://leizaola.org/idaz1011.php

Como es costumbre, este curso también hemos participado en el concurso de narración sobre la igualdad entre hombres y mujeres que organiza Leizaola Elkargoa. En él está llamado a participar el alumnado de Bizkaia de entre 10 y 14 años.
MIREN CAMPO MAESTRO, alumna de 2º de ESO ha sido la ganadora. FELICIDADES de parte de todos los que formamos Artxandape y que este tipo de iniciativas nos animen a seguir trabajando hasta lograr la IGUALDAD (con mayúsculas) entre ambos sexos. Agradecer el esfuerzo de todos los/-as alumnos/-as que han participado.