2022/04/05

KORRIKA BADATOR! ARTXANKILOMETROAN (1576 km-a) PARTE HAR EZAZU!

Bihar, apirilaren 6a (asteazkena) KORRIKAren 22. edizioa Bilbotik igaroko zaigu. Animatu eta parte har ezazu! Hitzordua arratsaldeko 19:45etan dugu Ikastola aurrean; 20:00ak aldera Korrika Anselma de Salces kaletik igarotzea iragarrita baitago.

Aurten, lekukoaren eramaile gisa, Ikastolako Hezkuntza Komunitatearen hiru hankak ordezkatuta egotea proposatu da. Jasotako ekarpenak kontuan izanda honakoa erabakiz:

ikasleria DBHko Aitzolek ordezkatuko ditu, batik bat kanpotik etorri ohi diren ikasleek Euskara ikasteko egiten duten ahalegin handia balioan jartzeko,

langileriaren izenean, andereƱo Ane ibiliko da tipi-tapa, Ikastolan urte dezente, auzotarra eta ikasle ohia bera,

azkenik, familien ordezkari, Guraso Elkartearen Euskara Batzordetik Idoiak jarriko du bere aletxoa, talde honek urteetan erakutsitako ardura eta egindako ahalegina nabarmenduz.

Mila esker galdetegiaren bidez helarazi zenizkiguten ekarpenengatik.
Eta mila esker guztioi ere, egunero Euskararen alde egiten duzuen lanagatik!

Beste pauso txiki bat eman dezagun eta parte har dezagun ArtxanKilometroan! Langile, familia, lagun eta ikasle, jantzi zure Ikastolako kamiseta eta sudadera, edota hartu petoa eta tipi-tapa... Ikastolatik auzora euskara korrika!