2019/03/25

2 IKASLE SARITU "CUENTOS CONTRA EL MACHISMO" EKIMENEAN

Jone Rubio Villa eta Kattalin Begoña Marínen idazlanak sarituak izan dira, Fair Saturday-k antolatutako "Matxismoaren aurkako ipuinak" ekimenean. Honi esker, Caritas-i bakoitzak ehuna euro bideratzea lortu du.
Beraien idazlanak "De Kribati a Bilbao" eta "Una vida, una pesadilla" izan dira.
Zorionak Jone eta Katallin!

Zorionak eta eskerrik asko parte hartu duten gainerako ikasleei ere!

Sari-banaketa ekitaldia martxoaren 30ean (larunbata) izango da, Bilborocken.

fair saturday bilaketarekin bat datozen irudiak

2019/03/23

GURE BIDEOAK IKUS ETA BOZKA ITZAZU: JAZOTAKOA JASO

Iaz bezala, gure ikasleak Elizbarrutiak antolatutako #JAZOTAKOAJASO lehiaketan parte hartzen ari dira. Aurten gaitzat #Eliza eta #Euskara zituen bideoak ekoiztu behar zituzten neska-mutilek. Artxandapetik 4 lan aurkeztu dituzte ikasleek, ikustera eta bozkatzera anima zaitezte. Eskerrik asko:

Nuestro alumnado está participando en el concurso JAZOTAKOA JASO organizado por la Diócesis de Bilbao/Bilboko Elizbarrutia. Este año el alumnado tiene que producir vídeos con la temática la #Iglesia y el #Euskara. Desde Artxandape nuestros chicos y chicas han presentado 4 trabajos que os animamos a conocerlos y a votarlos. Gracias:

👉 ARTXANDAPE IKASTOLAREN SORRERA (DBH): http://ow.ly/bNuE30o1bPA

👉 BIZKAIA IRRATIA (DBH): http://ow.ly/mqOu30o1bW9

👉 GURE IKASTOLA (HH): http://ow.ly/IQm130o1bYc

👉 ELIZA ETA EUSKARA (LH): http://ow.ly/8WzA30o1c0s

2019/03/20

ESKERRIK ASKO!!!! KORRIKA: BIDEOKLIPA eta BERTSOBAZKARIA

Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkizuegu Auzoko Bideokliparen grabazioan parte hartu duzuen ikasle, familia eta langileoi. Giro atsegin zein dibertigarri batean guztion ekarpenari esker ekimena posible izan zelako. 
Esker bereziak txikienei hain ondo portatzeagatik eta ikasle nagusienei txikiak lagunduz egindako lan onagatik!
Bideoklipa bi aste barru izango dugu ikusgai: apirilaren 6an (larunbata) 20:00etan Auzofactoryn estreinaldi mundiala!!! Artxandape eta Uribarri mundiala egiten duzuelako!!!



BERTSOBAZKARIA eta KULTURA-ASTEA
Beste alde batetik, Auzoko Kultura Astea apirilaren 5etik 11ra izango da, egitaraua laster zabalduko dugularik. Ekintzon artean honakoak aurrera genitzake:

apirilaren 5ean (ostirala) inaugurazio-ekitaldia eta pintxo-potea Artxandapeko Gurasoek lagunduta

apirilaren 6an (larunbata) bertso-bazkaria Artxandape Ikastolan (txartelak idazkaritzan salgai)

apirilaren 9an (asteartea) Korrika txikia (HH Artxandape inguruan eta LH Etxebarria Parkean)

apirilaren 11n (osteguna) KORRIKA Bilbon 14.20etan, parte hartu Auzoko Kilometroan eta ArtxanKilometroan

Egitarau osoa (klikatu handitzeko):

BIDEOKLIPA
Ostiral honetan (martxoak 22) arratsaldeko 17.00etatik aurrera, Auzoko Bideokliparen grabazioa izango da Uzturre Plazan.

Artxandapetarrok, kamiseta zuria (umeek Ikastolakoa adibidez) eta arrantzale-zapia (Ikastolakoa izanez gero, primeran) soinean jantzita, anima zaitezte!

Guri dagokigun atalean, Artxandapeko hiru buruhandiek lagunduta, kalejira bat antzeztuko dugu!
Artxandaperi bideoklipean azken txanda egokitu zaio, abestiaren 3:15etik 3:23ra, gero gainerako taldeak gure kalejirara sartzen joango dira. Beste taldeen txanda denean ere, mugitu, dantzatu eta beraiekin "interaktuatu" beharko dugu!





2019/03/18

IKASLE BRETOIAK BILBON DITUGU JADA: degemer mat!

Neska-mutil bretoiak Bilbon ditugu jada!!! 
¡Degemer mat, bienvenue, ongi etorri, bienvenidos/as!

Hizkuntza eta kultura ezberdinak ikasteko aukera ezinhobea. 

Egunotako agenda ere bete-betea izango dute: Gure hiria (Alde Zaharra, Udaletxea, Guggemheim, Artxanda...), Bilbo-Handia (Bizkaiko Zubia...) eta beste eskualde batzuk Uribe-Kosta (Sopelako kostaldea...) eta Busturialdea (Bakearen Museoa, Mundaka...) esate baterako.

Martxoaren 25ean, DBH 3ko gure ikasleak beraiekin batera Bretainiarantz abiatuko dira, bertan beste astebetez elkar-aldatze esperientzia osatzeko.


2019/03/11

KORRIKA BADATOR, PARTE HARTU EKINTZETAN

Korrikaren 21. edizioa ate joka dugu eta honen prestaketekin darraigu:
AUZOKO EKINTZA ERRALDOIA

Aurreko edizioetako auzoko ekintza erraldoien (LipDub, FlashMove, Mannequin Challenge, Mosaikoa...) arrakastaren ondoren, aurten egingo den bideo- grabazioan parte hartzera animatu nahi zaituztegu: martxoaren 22an (ostirala) 17.15etan Uzturren Plazan.

Antolaketa lanak errazteko asmoz, jakinarazi iezaguzue galdetegi honetan zuen parte hartzea. Aurrerago, hemen adierazitako helbide elektronikoetara zehaztasun gehiago helaraziko zaizkizue.

Gainera parte hartzaileok, nahi izanez gero, zuon argazklika (familia edo talde-selfia) ere bidal dezakezue uribarrikoeuskarabatzordea@gmail.com helbidera!

LEKUKOAREN ERAMAILEAK

Azkenik, aurten Ikastolak Korrikan hartuko duen kilometroan lekukoa eramateko pertsonen proposamenak  honako galdetegiaren bidez jaso nahiko genituzke.

Era berean, egindako diru-ekarpenak eskertu nahi dizkizuegu! Eta aukerarik ez baduzue izan, oraindik laguntzeko denboraz zabiltzatela ere gogoratu nahi dizuegu.Eskerrik asko!
  
Continuamos con los preparativos de la 21ª Korrika que está a la vuelta de la esquin


ACTIVIDAD MASIVA DEL BARRIO

Tras el éxito de las actividades masivas anteriores (LipDub, FlashMove, Mannequin Challenge, Mosaico...) os animamos a participar el la grabación de vídeo que se realizará el viernes 22 de marzo a partir de las 17.15 en la Plaza Uzturre. + Info en el pdf adjunto.

Con el fin de facilitar la organización del mismo indicadnos vuestra participación en el siguiente formulario. Próxima- mente, os haremos llegar más detalles a las direcciones de correo electrónico recogidas en el formulario .

Además, los/as participantes que lo deseen pueden enviar un argazklik (selfie de grupo o familia) a la dirección:


PORTADORES/AS DEL TESTIGO

Finalmente, mediante el siguiente formulario queremos recoger propuestas de personas que puedan llevar el testigo durante el kilómetro que adquirirá la Ikastola.

¡Así mismo, queremos agradecer las aportaciones realizadas! Y si todavía no habéis tenido oportunidad, recordad que aún estáis a tiempo de colaborar. Eskerrik asko!

 

ARTXANDAPEn ere EUSKARAren alde!!!


2019/03/08

HEZKIDETZA: GUZTION ARDURA, BEHARRA ETA AMETSA! / ¡COEDUCACIÓN: RESPONSABILIDAD, DEBER Y SUEÑO DE TODOS/AS!

Ikastolak berdintasunerako hezkuntzan funtzezko eginkizuna du. Hona hemen adibide bat: Bigarren Hezkuntzako ikasleek historiako 100 emakume erreferenterekin horma-irudia sortu dute. Euren garrantzia azpimarratu behar dugulako. 

La Ikastola tiene un papel fundamental en la educación para la igualdad. He aquí un ejemplo dentro de la asignatura de Geografía e Historia: este es el mural que ha formado alumnado de ESO con 100 mujeres de referencia en la historia. Porque debemos ponerlas en valor. 

(Ilustrazioak Giant Kitten Head irudigilearenak)


Artxandape Ikastolako ikasleen 'EguzkiMoreak' taldeak berdintasuna benetakoa eta egunerokoa izateko lan egiten du. Besteak beste, Lauro Ikastolako 'Martxoak8 egunero da' kolektiboarekin ibili da elkarlanean. Berdintasuna Ikastolan hasten da.
 
El grupo feminista de Artxandape Ikastola 'Eguzki Moreak' trabaja para que la igualdad sea verdadera y diaria. Entre otras cosas, ha trabajado junto con el colectivo de Lauro 'Martxoak 8 egunero da'. La igualdad empieza en la Ikastola.


Ikastolako hainbat ikaslek, familiek, irakaslek eta langilek martxoaren 8ko greba deialdiarekin bat egin du.

Multitud de familias, alumnado, profesorado y empleadas de la Ikastola secundan la huelga del 8 de marzo.




BULLYINGari EZETZ ESATEKO IÑAKI ZUBIZARRETAREKIN SOLASEAN

Berdinen arteko tratu txarrak saihestearen eta hauen aurrean erantzutearen garrantziaz jabetzeko atzo Iñaki Zubizarreta izan genuen gure artean LH 5-6 eta DBH 1-2ko ikasleekin.

Iñaki iaz ezagutzeko parada izan genuen zenbait irakaslek eta zuzendaritzako kidek, Fair Saturday mugimenduak antolatutako Cuentos contra el bullying ekimenaren sari-banaketa ekitaldian.
Une hartan, bere istorio eta bizipenek zeharo "ukituta" utzi gintuzten, eta gure ikasleentzat esperientzia aparta izango zelakoan, Iñaki Artxandapera ekartzeko lanean hasi ginen!
Saskibaloi jokalari profesional ohi honen testigantza, gogoetak eta irakaspenak hunkigarriak bezain hezigarriak ditugu. Ikasleek arreta osoz entzun zuten, bigarren partean, gainera, solasaldirako tartea izan zuten. Iñakiren hitzetan, inoiz izan duen saiorik onenetakoa suertatu zitzaion gurean, bere hitzetan "ikasleek jarrera ona erakusteaz gain, galdera bikainak egin zizkiotelako".


2019/03/07

ESKERRIK ASKO, ZUEN ELKARTASUN eta LAGUNTZAGATIK (ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK)

Lerro hauen bidez, gure eskerrik zintzoenak adierazi nahi dizkiogu Artxandape Hezkuntza Komunitateari: ikasleei, familiei, langileei eta gainerkao lagun zein auzotarrei!
Ohar bidez egindako deialdiari hain ondo erantzunez, errefuxiatuentzat arropa ugari biltzea lortu dugulako.

MILA ESKER!
Erlazionatutako irudia