2014/06/17

ZAPARRADA HAUR KONPARTSA – COMPARSA INFANTIL



Zenbat gara elkarteko, Gabriel Aresti euskaltegiko, Bilboko Kafe Antzokiko, Gazteola haur eta gazteak taldeko eta Kurkuluxetan antzerki taldeko gure lagunak HAUR KONPARTSA bat sortzeko asmoz batu dira. Ekimen honetarako Algara Konpartsaren laguntza izango dute.

Helburuak:  dibertitzea, lagun berriak egitea eta euskal giroa sustatzea.
Ekintzak: kalejirak, tailerrak, ipuin-kontalariak, antzerkiak, dantzaldiak...
Noiz? Urte osoan zehar: gabonetan, inauterietan, Aste Nagusian...

Anima zaitezte, gure neska-mutilentzat aukera paregabea baita!

Nuestros amigos de Zenbat gara elkartea, Gabriel Aresti euskaltegia, Bilboko Kafe Antzokia, Gazteola haur eta gazteak taldea eta Kurkuluxetan antzerki taldea se han juntado con el propósito de crear una COMPARSA INFANTIL. Para este proyecto contarán con la colaboración de la Comparsa Algara.

Objetivos: divertirse, hacer nuevos/as amigos/as y disfrutar de un entorno euskaldun.
Actividades: pasacalle, talleres, cuentacuentos, teatros, bailes...
¿Cuándo? A lo largo de todo el año: Navidad, carnavales, Aste Nagusia...

¡Animaos, es una ocasión inmejorable para nuestros chicos y chicas!



2014/06/13

HHko EKITALDIA

Arratsalde beroa izan genuen atzo, benetan beroa! Baina ikasle, irakasle eta familiakoak ondo pasatzeko prest geunden. Jolastokian batu ginen urtero lez ikasturte amaierako ekitaldiaz gozatzeko. Txikitxoenak hasi ziren euren dantzak erakusten eta jaiari bukaera borobila emateko 5 urtekoen graduazioa izan genuen, euren lehenengo graduazioa! Arratsalde bikaina pasa genuen denok...

 Argazkiak: 2014-06-12 HAUR HEZKUNTZAKO EKITALDIA


 HH - 2 Urte 

 

 HH - 3 Urte 

 

 HH - 4 Urte 

 

 HH - 5 Urte 

 

5 urteko irakasleen partez, mila esker danori!! Atzoko eguna berezia izan zen guretzat, gure txikiek Haur Hezkuntzako bizipenak atzean utzi eta aurrera jarraitzen dute, Lehen Hezkuntzari ongi etorria emateko. Oso hunkigarria izan zen, zer esanik gabe geratu ginen eta eskertzekoa da.... Gure bihotzetan eramango zaituztegu! 
Gora gu ta gutarrak!!


MUNDAKAKO IRTEERA (DBH 1-2)

Gaur DBH1 eta 2.mailako ikasleek ikasturte amaierako txangoa egin dute Mundakara. Eguraldia lagun, bainuez, jolasez, dantzez, ... gozatzeko aukera paregabea izan dute. Primeran pasa dute! Honatx bideo txiki bat:





2014/06/09

AIPAMEN BEREZIAK BATXILERGOAN / MENCIONES ESPECIALES BACHILLERATO



Aurten Deustuko Botikazar Institutuan zein Begoñazpi Ikastolan Batxilergoa amaitu duten neska-mutilen artean, gure ikasleak izandako honakoen berri izan dugu:
Este año, entre quienes han finalizado el Bachillerato tanto en el IES Botikazar de Deusto como en la ikastola Begoñazpi, algunos/as de nuestros/as antiguos/as alumnos/as han sido reconocidos de la siguiente manera:

OHOREZKO MATRIKULAK / MATRÍCULAS DE HONOR:
Alberto Almazán López.
Ainhoa Maruri Arana.
Maitane Sobrino Alonso.
AIPAMEN BEREZIAK / MENCIONES ESPECIALES:
Maite Larrucea Iruretagoyena
            Maria Boada García


EL LAGO DE LOS CISNES



Kaixo lagunok:

Artxandape ikastolan konturatu gara balleteko ekitaldi bat dagoela ekainaren 10ean, asteartean,”EL LAGO DE LOS CISNES”deiturikoa 18:00etan patioan izango da. Ekitaldia prestatu duen pertsonak eta andereñoak Pilar du izena.
4 akto egongo dira:
http://www.nocturnar.com/imagenes/el-lago-de-los-cisnes-lagoCisnes.jpg

Lehenengo aktoan: Artxandape ikastolako HH2. maila, LH1. maila, LH6. maila, DBH2. maila, ikastolako ikasle ohiak, Eneko eta Paula.

Bigarren aktoan: HH3. maila, LH3. maila, LH4. maila, LH5. maila, LH6. maila, DBH2. maila eta kanpokoak agertuko dira. Bals bat egongo da eta 4 zisne txikiak agertuko dira. 4 zisne txikiak: Maite, Iratxe, Garazi eta Lucía dira.

Hirugarren aktoan: LH3. maila, LH4. maila, LH5. maila, LH 6. maila, DBH2. maila, kanpokoak, Eneko eta Ana. Akto honetan dantzak izango dira. 3 dantza: Zardak, Errusiarrak eta Italiarrak etab. Printzea eta ama agurtzen ditugu.
 
Laugarren aktoan: LH3. maila, LH4. maila, LH5. maila, LH6. maila, DBH2.maila, kanpokoak eta Eneko.
Borroka baten bidez zisneak hilko dituzte eta berpiztu egingo dira, hori bi aldiz gertatuko da.

Azkenean agurtzera aterako dira partaide guztiak.

LUCÍA                 IRATXE              NEREA      (LH 5)

2014/06/06

BILBOKO ESKOLA-ARTEKO AGENDA21 UDAL FOROA

Gaur, ekainak 6, ospatu da Bilboko eskola-arteko Agenda21 udal foroa. Hori dela-eta, 5. mailako Iñigo eta Maider izan ditugu ikastola ordezkatzen. Bertan pleno berezi bat gauzatu da, bereziki ikasleen balorazio, gogoeta, hausnarketa eta konpromisoak isladatuz.

Hoy, 6 de junio, ha tenido lugar en el ayuntamiento el foro municipal inter-escolar de Agenda 21. Por ello, Iñigo y Maider (5º EP) ha estado en el evento en representación de la ikastola. Allí se ha celebrado un pleno extraordinario en el cual se han reflejado pensamientos, reflexiones y compromisos de los/as alumnos/as.

ARGAZKIAK / FOTOS

ESTROPATADA 2014-ekaina