2012/12/18

EUSKAL JAIOTZA

Aurten ere, gure belenista profesionalak diren Pili eta Garbiñe andereñoek zur eta lur utzi gaituzte. Honako honetan, Beñat Barandikaren eta Goizane Laisekaren laguntza izan dute eta euskal jaiotza batekin girotu dute ikastola. Oraindik ez duzula ikusi? Hurbil zaitez ikastolara eta ez ezazu aukera gal! Hona aurrerapena:

2012/12/15

OLENTZERO AUZOAN


ANTZERKIRAKO SARRERAK (abenduaren 18rako)


"MOMENTU RIDICCOLI" EUSKAL ANTZEZLANA,
"EN LA LONA" konpainiaren eskutik
Zurbaranbarri Eskolan
abenduaren 18an (asteartea) 19:30etan



https://www.facebook.com/ArtxandapeIkastola

2012/12/14

BIDELAGUN GABON-POSTAL LEHIAKETA



Julene Hermosillak (LH 5) eta Ander López Iruretagoienak (DBH 3) egindako gabon-postalak sarituak izan dira Bidelagunek antolatutako lehiaketan. Bidelagun Euskadiko Elizbarrutiko zentroen Guraso Elkarteen Federazioa da. Ikasturte honetan, ikastolako neska-mutilek lehenengoz parte hartu dute, euren irudimena askatuz eta primerako irudiak aurkeztuz. Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak ibili dira jo ta ke postalak eginez. Hori dela-eta, eskerrik eta zorionik beroenak guzti-guztiei, baita ere hauek animatzeko lanean jardun diren irakasleei.
Sari banaketa
Abenduaren 18an Familia Santuaren elizaren eta Artxandape ikastolaren artean dagoen aretoan izango da sari banaketa, arratsaldeko 7etan.

OLENTZEROREN JAIA KAFE ANTZOKIAN, SARREREN ZOZKETA



SARREREN ZOZKETA!

1 Oraindik ArtxandapeIkastola Facebookaren lagun ez bazara...  harpidetu! Atsegin dut aukeran klikatuz.
2 Lehiaketari dagokion albistean NOREKIN eta ZERGATIK joan nahi duzun iruzkin baten bidez adierazi. Zorte on!


2012/12/11

ANTZERKIRAKO SARRERAK DITUGU!

"BOLI BILI BOLI" EUSKAL ANTZEZLANA
Castaños Udaltegian (Castaños kalea 11)
abenduaren 14an (ostirala) 19:30etan

Haur-poesian ospe handiko idazlea den Juan Kruz Igerabideren testuetan oinarrituta dago antzezlana. Igerabide umorearengatik eta Haiku bezalako formatu laburreko obrengatik da ezaguna. Haikua egitura oso errazeko poema laburra da, eta natura edota urtaroak bezalako gaiak lantzen dira.
Horrela beraz, bere poematxo polit eta ipuin laburretatik abiatuko gara, bertsoak, marrazkiak, abestiak eta paperezko objektuekin egindako ikuskizuna sortzeko.


https://www.facebook.com/ArtxandapeIkastola

ELUR MALUTAK ABESTIA



ELUR MALUTAK

Badatoz beltzak, badatoz zuriak elkarrekin eskutik lotuta.
Badatoz umeak ametsez beteak, zaharren bihotzetan oroitzapenak.  

Elur malutak zerutik, izar bat dir-dir zeruan, 
Belenen munduko argia jaio da Gabon Gauean. (bir.)

Badatoz gaixoak, badatoz txiroak, sufritzen dutenentzat bakea eskatuz.
Behartsu guztiak zorionez beteak, elkarri begira maiteminduak.  

Elur malutak zerutik,... (bir.).

Badatoz jakintsuak, jende xumea, baserritarrak, bertsotan dabiltzanak.
Kantari datoz musikazaleak pailazoak dantzan, barrea eraginez.

Elur malutak zerutik,... (bir.).