2020/06/19

EZIN IKASTURTEA AGURTU HHko EKITALDI GABE, HORI BAI, AURTEN BIRTUALA EDO TELE-EKITALDIA

2019/20 ikasturteari agur esateko momentua heldu da, eta urtero bezala ekitaldi eguna iritsi da! Beraz, familiakoak eta lagunak abisatu eta presta zaitezte gure ikuskizuna disfrutatzeko. Hemen gure ekitaldi birtuala. Gozatu!

Ha llegado el momento de despedir el curso 2019/20. Y como venimos haciendo desde hace algunos años, ¡hoy festival de fin de curso! Avisad a familiares y amigos y disfrutad del espectáculo. ¡He aquí nuestro festival virtual!

Ikastaldea aukeratzeko  botoia klikatuz menua zabaldu.
Desplegar menu para escoger grupo clicando en el botón 


Deskargatzeko:

HH0A: GUK EUSKARAZ

HH0B: UDAK JADA BADU

HH0D: EURI TANTA BANINTZ

HH1A: IZTERRAK, TXALOAK

HH1B: PERU KROKODILOA

HH2A: ASTONAUTA

HH2B: PINGUI 

HH3A: GORA EUSKARA 

HH3B: AUKERA BERRIAK

ETXETIK BAINA SENTIMENDUAK PIL-PILEAN DIOTSAGU AGUR IKASTURTEARI LHn

Ez ohiko ikasturte hau era ofizialean bere helmugara iritsi da. Hain hunkigarria zein berezia den une honetan, ikasleak zoriondu, eskertu, agurtu, besarkatu, musukatu... irrikaz desiratzen dugu. Baina ezin behar bezala egin! Horregatik, ahal den heinean denok hurbil sentitzeko, ikasle, familia eta irakasleok elkarlanean omenalditxo xume hau eskaintzeni dizuegu. Aurrera gure LHko ikastaldeen ikasturte-amaierako bideoklipak:

Este curso tan extraordinario llega oficialmente a su destino. En estos instantes tan especiales tan entrañables, deseamos felicitar, agradecer, despedir, abrazar, besar... ¡Pero nos es imposible hacerlo en condiciones! Por eso, con el fin de sentirnos lo más cerca posible, queremos ofreceros este humilde homenaje realizado en colaboración del alumnado, familias y profesorado. Damos paso a los videoclips de fin de curso de nuestros de EP (LH):


[taldea aukeratzeko, botoia erabiliz zerrenda zabaldu]
[utilizad el botón  para desplegar el listado y escoger el grupo]

2020/06/14

GURE IPUIN LEHIAKETAREN XXIV. EDIZIOA DUGU AURTEN, KONFINAMENDUAK ERE EZIN IZAN DU BERAU GELDIARAZI!

Lehenengo eta behin, lerro hauen bidez, aurtengo parte hartzaile guztien ahalegina eta lana goraipatu nahi ditugu! LH 2tik DBH 4ra, 7 eta 16 urte bitarteko 460 idazle inguru izan baititugu 2020ko edizio honetan. Ez ohiko egoera honek ere ezin izan du Ikastolan hain sustraituta dagoen ekimena zapuztu, eta oro har, telelanaren bidez izan bada ere, ohiko epeak betez, hemen dugu hilabeteetako lanaren fruitua.

Bestalde, 18 neska-mutil sarituak ere zoriondu beharrean gaude, euren sormen eta idazteko gaitasunagatik!

Gainera, irakur- zein idaz-zaletasun honen atzean dagoen irakasleen eta familien lana ere balioan jarri nahi genuke: maisu-maistren orduak idazlanetan zuzenketak proposatuz, txikitatik aita-amen ipuin-kontaketak oheratzeko uneak goxotuz... eta nola ez, aurten familien ezinbesteko laguntza ere etxetik gure txiki zein gazteak euren idazlanetan aholkatuz eta animatuz!
Azkenik, 2020ko edizio honetan aipamen berezia eta gure esker ona andereño Marijoseri, hainbeste urtetan Ipuin Lehiaketa bezalako ekimen garrantzitsu zein aberasgarri honen alde egindako lan eskergagatik!
GOZA EZAZUE IKASTURTE HONETAN SARITUTAKO 18 IPUINEZ OSATUTAKO LIBURUXKAZ: