2011/05/12

IKASTURTE AMAIERAKO EKITALDIAK

ekainaren 13an IPUIN LEHIAKETAREN SARI-BANAKETA

ekainaren 14an LH 2. mailakoen eskutik IRAKURTXO

ekainaren 15ean DBH 4. mailakoen AGUR EKITALDIA

ekainaren 15ean HAUR HEZKUNTZA JAIALDIA

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK:

2011/05/04

GAURKO NAGUSIA - ABUELO/-A ACTUAL

Ikastolako 3 eta 4. mailako ikasleek AITITE-AMAMEN GAUZARIK ONENA izeneko ekimenean parte hartzeko aukera izan dute. Horretarako, aitite-amamen merezimendu, ezaugarri eta istorioak azaltzeko idazlantxo bat egin behar izan dute.

Gaur arratsaldean ekitaldi berezi bat izan da Guggenheim Museoan. Bertan, sari banaketa, hitzaldi eta bestelakoen artean, haurrek idatzitako lanentzat ere tartetxo bat izan da. Ikastolako LH 4. mailako Leire IbaƱez Irulegik bere idazlantxoaren txatal bat irakurtzeko aukera izan duelarik. Zorionak eta gure eskerrik zintzoenak parte hartu duten ikasle guztiei eta bereziki, Leire eta bere amamari!