2017/03/27

2017-03-27 NAZIOARTEKO ASTEA

Hilaren 26a eta 31 bitartean DBH 2koak Erresuma Batuan ditugu, egonaldi ahaztezinaz gozatzen.
Atzerrian aurrera eramaten ari garen programak ez du ingelesa ikasteko soilik balio: laguntasuna, elkarlana, leku berriak ezagutzea eta batez ere esperientzia eskaintzen digu.
Frantsesa
Era berean, abenduan gure DBH 3ko ikasleak Bretainian egon ostean, orain; ikasle bretoien txanda dugu, martxoaren 30etik apirilaren 6ra bitartean Bilbon izango ditugu! Ongi etorri!

SEMANA INTERNACIONAL
Entre el 26 y el 31 de este mes alumnado de 2º ESO está disfrutando de una inolvidable estancia en Reino Unido. Además de practicar inglés, este programa que llevamos a cabo en el extranjero permite potenciar: la amistad, la convivencia, el conocer nuevos lugares-culturas y sobre todo el vivir nuevas experiencias.
Francés
Del mismo modo, tras las estancia en Bretaña por parte de nuestro alumnado de 3º ESO, ahora es turno para los bretones que estarán con nosotros del 30 de marzo al 6 de abril. ¡Bienvenidos/as!


2017-03-27 IKA, IKA, IKA... BADATOR KORRIKA!

Hilaren 30ean abiatuko da 20 . Korrika Otxandiotik! Gurean jada dena prest, ohiko legez, Uribarriko Euskara Batzordeak eta hauek biltzen dituen eragileek egindako lanari esker, hauen artea Ikastola eta Guraso Elkartea ere!
Adi datei eta anima zaitezte parte hartzera! Tipi-tapa, tipi-tapa...
- martxoaren 31n, goizez, LH KORRIKA TXIKIA.
- martxoaren 31tik apirilaren 6ra AUZOKO ASTE KULTURALA, honen barne ohiko BERTSO-BAZKARIA Ikastolan*.
- apirilaren 3an, goizez, HH KORRIKA TXIKIA.
- apirilaren 6an, arratsaldez, KORRIKA URIBARRI eta BILBOTIK, jaialdia eta hitzordua auzoan.
- apirilaren 9an KORRIKAREN AMAIERA Iruñean*.
* 2 ekintzotako txartelak Ikastolan salgai: bertso-bazkarirako eta Iruñerako autobuserako.

Informazio gehiago (klikatu irudietan handitzeko):

Euria eginez gero, 
Aste Kulturaleko kale-ekintzak, Uzturre Plazan (Satur) izan beharrean, Piedritaseko estalitako pistan izango lirateke. Mannequin Challengearen proiekzioa izan ezik, hau, AuzoFactoryn izango litzateke.




2017/03/22

2017-03-22 MIKEL, ZUK HASITAKOA GUK HAZIKO DUGU, MILA ESKER

Aste honetan, kolpe latza jaso du Artxandapeko familiak: 80ko hamarkadan gure irakasle eta zuzendari izandako Mikel zendu da.


Maisu Mikel ikasle talde batekin Gorbeian.



2017/03/18

2017-03-18 ESKERRIK ASKO!

Lerro hauen bidez gure eskerrik zintzoenak adierazi nahi dizkiegu Auzoko Mannequin Challengea posible egin duten guztiei; gure kasuan, bereziki, bertaratu ziren ikasle, familia eta irakasleei! Emaitza ikusteko irrikaz gaude...
Bitartean, jarrai dezagun Uribarrin egunero pausoz pauso Euskararen alde.

Mediante estas líneas queremos mostrar nuestro agradecimiento a todas las personas que han hecho posible el Mannequin Challege del Barrio, en nuestro caso, especialmente al alumnado, a las familias y al profesorado que se participó. Estamos ansiosos/as por ver el resultado.
Mientras tanto, sigamos día a día enUribarri avanzando pasito a pasito en favor del Euskara.



2017/03/13

2017-03-14 AUZOKO MANNEQUIN CHALLENGEA

Gogoan izan, KORRIKA 20ren ekintzen barruan, ostiral honetan, hilaren 17an, Uzturre Plazan (Satur) auzoko Mannequin Challenge-aren grabazioa izango dugula!!!
Anima zaitez eta parte hartu:

Kultura Astea iragartzeko asmoz, Mannequin Challenge-a antolatu du Uribarriko Korrika Batzordeak, martxoaren 17an arratsaldeko 17:00etan, Uzturre plazan egitekoa. Dakizuenez, parte hartzaileek guztiz geldirik egon behar dute; bitartean, mugitzen ari den kamera batek hartzen ditu irudiak. Bada, Korrikan parte hartzen ari diren pertsonak irudikatzea edo simulatzea egokitu zaio Artxandape Ikastolari.
 
Ekitaldia egoki girotzeko, komeniko litzateke partaideek euskararen aldeko esloganak, ikurrinak, petoak, Ikastolaren logoa duten arropak… eramatea.

Horrez gain, eta gure parte hartzea ahalik eta ondoen antolatzeko, eskertuko genizueke interesatuoi esteka honetan izena ematea, familiaren deiturak adierazita, bai eta zenbat kide joango zareten ere.

Har ezazue parte!!!!!

Egunean bertan, adi antolatzaileek jarraiideei! Hemen behin behineko kokapena:




2017/03/03

2017-03-03 UDALEKUAK (Barria eta Zuaza)

Uda gainean dugula esatea ausartegia da. Baina gure udaleku kuttunetan izena emateko epea zabalik dagoela eta hilaren 17an amaitzen dela esatea badagokigu!
Izen-emate informazioa Alexia plataforma eta posta elektroniko bidez bidali zen.Zalantzarik izanez gero, idazkaritzara deitu (94 413 24 20).
Ohiko legez bai Barrian bai Zuazan ekintzaz beterik izango ditugu udalekuak: jolasak, kirola, frogak, aisia, elkartasuna-adiskidetasuna, euskara, dantza, musika...
Zer gehiago nahi? Hori ere kontatu egingo dizute ala bizi egingo duzu?

Sería muy atrevido decir que el verano está a la puerta de la esquina. ¡Pero sí que nos toca recordaros que el plazo de inscripción para nuestros queridos udalekus está ya abierto y termina el 17 de este mes!
La información sobre la inscripción fue enviada a través de la plataforma Alexia y correo electrónico. En caso de duda contactar con secretaría (94 413 24 20).
  • LH 1-2-3 EP BARRIA del 26 al 29 de junio (fotos 2016)
  • LH 4-5-6 EP ZUAZA del 24 al 29 de junio (fotos 2016)
Como es habitual llegarán cargados de actividades y buen rollo, tanto en Barria como en Zuaza: juegos, deporte, pruebas, ocio, solidaridad-amistad, euskara, baile, música...
¿Qué más quieres? ¿Te lo van a contar o lo vivirás en persona?