2009/12/23

JAI ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!

  • Dagoeneko badaude ikusgai Gabon argazkiak!
  • 2. hiruhilabeteko menuak ere prest daude jada.
  • ¡Ya están colgadas las fotos de Navidad!
  • También están disponibles los menús del 2º trimestre.

Beste barik, ZORIONAK eta URTE BERRI ON; ikasle, guraso-senide eta langile zein irakasle guztioi!

2009/12/16

GONZALO

Gaurkoan gertaera gogor eta tamalgarri batekin hasi dugu eguna. Guztiok hotz eta sinistu ezinik utzi gaituen zorigaiztoko albistea: Gonzaloren heriotza hain zuzen.

Bera ezagutzeko zortea izan dugun guztiok, ikaskideek, gurasoek, ikastolako langile zein irakasleok, une latz hauetan elkartasuna, berotasuna eta gure doluminik zintzoenak adierazi nahi dizkiogu bere sendiari; batez ere, Inesi, Nerea txikiari eta bere gurasoei.

Zure irribarre jator eta amaigabea beti gogoan izango dugulako, zure arimaren aldeko otoitzean parte hartu gura dugu.

HILETA-ELIZKIZUNA: abenduaren 17an (osteguna) Salbatzaile elizan, 19.30etan.

.


El día de hoy nos ha traído una triste noticia a toda la "familia de Artxandape", la muerte de Gonzalo.

Todos aquellos que tuvimos la suerte de conocerlo, compañeros, padres-madres, profesores y trabajadores del centro, queremos mostrar a su familia nuestra solidaridad, calor humano y nuestras más sinceras condolencias, especialmente a sus padres, a Inés y a la pequeña Nerea.

Porque siempre guardaremos en nuestro recuerdo tu amable e interminable sonrisa, queremos unirnos a las oraciones y plegarias.

FUNERAL: en la parroquia El Salvador, el 17 de diciembre (jueves) a las 19.30 h.

.

2009/12/13

OLENTZERORI ESKEINITAKO GUNE BERRIA (eitb)

Gabon kantak, eskulanak, postalak bidaltzeko aukera, jokoak, eta beste hainbat eduki interesgarri aurki ditzakezue Olentzerori eskainita eitb-k atera berri duen web berezian.
Nueva web de la mano de eitb dedicada a nuestro querido "Olentzero", donde podréis encontrar: villancicos, manualidades, postales, juegos, etc.

2009/12/12

EUSKAL KANTAGINTZAREN ATARIA

Hona hemen euskal kantagintzaren atari berria. Bertan, talde zein abeslarien biografiak, abestiak, bideoak, letrak, diskoetxeei inguruko informazioa, albisteak... aurki ditzakezue.
Nueva web dedicada a la canción vasca, en la cuál podréis encontrar: biografías, canciones, vídeos, letras, información acerca de las discográficas, noticias...

2009/12/05

EUSKARAREN ALDEKO IKASTOLEN JAIALDIAK

Ospakizun hauek iristen joan ahala, autobusez joateko asmoa izanez gero, ikastolan apuntatzeko aukera egongo da. Ohar baten bidez jakinaraziko zaizue egun batzuk lehenago.

A medida que se aproximen estos eventos, para todos aquellos que estén interesados en acudir en autobús, se ofertará la posibilidad de apuntarse en la ikastola. Enviaremos una circular previamente.

2009/11/27

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an EUSKARAREN EGUNA dela-eta, ekintza ezberdinak antolatu ditugu ikastolan.
Txikitxoenek (HH) olerki eta abesti artean hasiko dute eguna, antzerkia ere izango dute hilaren 4an. Gaztetxoak (LH) ere kantuan arituko dira, baina honetaz gain, batzuk mahai-jolasekin ikasteko eta filmak ikusteko aukera izango dute. Herri Kirolekin dibertitu ostean, txokolatadari esker indarberritu ahal izango dira.
Hau guztia, apaingarriz eta musikaz alaituta, noski.
Nagusienek (DBH) ere zeresana emango dute egun horretan; honen erakusgarri, besteak beste, euskararen aldeko grafiti erakusketa, auzoko dendetan banatzeko kartelak, hamaiketakoa, mahai-jolasak, ginkana, irrintzi eta txapel-jaurtiketa lehiaketak, herri kirolak edota Durangoko Euskal liburu eta Diska Azoka ere bisitatuko dute.

Ekintza hauek guztiak primeran daude gure hizkuntza omentzeko, baina hausnarketa sakona egin beharko genuke guztiok (ikasle, guraso, irakasle...) eta eguneroko jardunean bakoitzak bere ahalegintxoa erakutsi.
Abestien leloak ezagutzea, Gandiagaren hitzak gogoratzea edota ikurrinak margotzea alferrikako lana baita, gure artean euskara erabiltzen ez badugu.