2019/06/10

IPUIN LEHIAKETA XXIII. EDIZIORA IRITSI DA IKASTURTE HONETAN



Lehenengo eta behin, lerro hauen bidez, aurtengo parte hartzaile guztien ahalegina eta lana goraipatu nahi ditugu! LH 2tik DBH 4ra, 7 eta 16 urte bitarteko 460 idazle inguru izan baititugu 2019ko edizio honetan. 

Bestalde, 18 neska-mutil sarituak ere zoriondu beharrean gaude, euren sormen eta idazteko gaitasunagatik!

Gainera, irakur- zein idaz-zaletasun honen atzean dagoen irakasleen eta familien lana ere balioan jarri nahi genuke: maisu-maistren orduak idazlanetan zuzenketak proposatuz, txikitatik aita-amen ipuin-kontaketak oheratzeko uneak goxotuz...
Azkenik, 2019ko edizio honetan aipamen berezia eta gure esker ona andereño Marijoseri, hainbeste urtetan Ipuin Lehiaketa bezalako ekimen garrantzitsu zein aberasgarri honen alde egindako lan eskergagatik!
GOZA EZAZUE IKASTURTE HONETAN SARITUTAKO 18 IPUINEZ OSATUTAKO LIBURUXKAZ:

iruzkinik ez: