2019/06/10

HIGIENE PRODUKTUEN BILKETA SOLIDARIOA EKAINAREN 14 eta 17an

LH 4. mailako ikasleek “Izan zinetelako gara…” izeneko ikasturteko azken proiektuan aitite-amamak omentzeko “Jai ahaztezina” antolatzeko beta izango dute.

Batik bat, zientziak, euskara, gaztelania eta erlijioa uztartu dituen diziplina arteko proiektu honetan, izaki bizidun ezberdinen ugalketaz ikasteaz gain, euren jaiotzaz zein euren arbasoen inguruan ikertzeko tartea izan dute. Horretarako, arakatze zein komunikazio lan ezberdinak egiten joan dira batzuk euskaraz beste batzuk gaztelaniaz; besteak beste, euren jaiotzaren bideo-erreportajea, jaialdirako gonbidapena, aitite-amamei esker ona erakusteko gutuna edota hauetakoren baten biografia. Guzti honi amaiera emateko, aitite-amamei omenaldia lelopean jai ahaztezina antolatu dute, hainbeste maite gaituzten eta hain lan eskerga egiten duten gure nagusiei merezitako aintzatespena eskaintzeko asmoz.

Jaialdi honetan gehien behar dutenekiko gure alde solidarioa ere erakutsi nahi izan dugu, bakoitzak ahal izan duen heinean, “Egunon etxea”-ko aitite-amamak laguntzeko higiene produktuak jasoz.
HIGIENE PRODUKTUEN BILKETA SOLIDARIOAn parte hartzera gonbidatzen zaituztegu: xaboia, xanpua, bizarra mozteko aparra, bizar-aitzurrak, krema, paperezko zapiak...
Ekainaren 14an (ostirala) eta 17an (astelehena) 9:00etan Ikastolako sarreran.
Kartoizko kutxak jarriko ditugu, saihestu plastikozko poltsak ekartzea. Eskerrik asko!


Dentro del proyecto “Somos porque fuisteis...” el alumnado de 4º EP podrán organizar “Una fiesta inolvidable” en homenaje a nuestros abuelos/as.

Gracias al proyecto interdisciplinar que integra las ciencias, el euskara, la lengua castellana y la asignatura de religión, han podido comprender la reproducción de diferentes seres vivos, así como investigar sobre su propio nacimiento o  sobre sus antepasados. Para ello, han realizado diferentes tareas de investigación y comunicación, algunas en euskara y otras en castellano, tales como, el vídeo-reportaje sobre su nacimiento, invitación para el homenaje, carta de agradecimiento a los aitites y amamas y la biografía de uno de ellos/as. Como broche final al proyecto han organizado una fiesta inolvidable bajo el lema homenaje a los aitites-amamas, con el fin de brindar el tan merecido reconocimiento a estas personas que tanto nos quieren y ayudan.


En esta fiesta también hemos querido mostrar nuestro lado más solidario hacia las personas más necesitadas, aportando cada uno/a en la medida de lo posible, productos de limpieza para los aitites y amamas de “Egunon etxea”.
Os invitamos a participar en la RECOGIDA SOLIDARIA DE PRODUCTOS DE HIGIENE: gel-jabón, champú, espuma de afeitar, maquinillas, crema hidratante, servilletas de papel.
El 14 (viernes) y el 17 (lunes) a las 9:00 en la entrada de la Ikastola.
Evitar traer bolsas de plástico, pondremos cajas de cartón. ¡Gracias!

iruzkinik ez: