2015/06/18

2015-06-20 GAU ZURIA

“Bilboko lau ikastetxetako ikasleek Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiko fatxada “birdiseinatu” dute

Hilaren 15ean Bilbok bere 715. urteurrena bete zuen! Hori dela-eta, “Gau Zuria” ospakizuna izango dugu larunbatean. Urtemuga berezi honetan, Ikastolak bere ekarpentxoa egingo du: ekainaren 20an “Ametsak Marrazten” ekimena izango da ikusgai Foru Aldundiaren Eraikinean. Ikasleen irudimenari tiraka, irudi multzoa sortu dute eta Logela Multimediak irudi horiekin mappinga prestatu du Aldundiaren Jauregiko fatxadaren gainean proiektatzeko.
Beste zentro batzuen artean, gure 12 ikasleren marrazkiak biltzen dituen 15 minutuko proiekzioa etengabe izango duzue ikusgai, 22:30ak eta 02:00ak bitartean.

Eguna heldu bitartean, hemen dituzue gure artisten lanen aurrerapenak. Dena den, kontuan izan, eraikinean bertan eta argi bereziz osatuta erabat txundigarria izango dela!



El 15 de junio se celebró el 715. aniversario de nuestra villa. Por lo que este sábado tendrá lugar la "Noche Blanca". Artxandape Ikastola pondrá su granito de arena en este especial evento con las obras de arte de 12 de nuestros/as alumnos/as. Enmarcada en la actividad  llamada "Ametsak Marrazten" (dibujando los sueños), la proyección de estos dibujos podrá verse ininterrumpidamente entre las 22:30 y las 02:00, ya que servirá para iluminar de forma especial la fachada del Palacio de La Diputación Foral.



iruzkinik ez: