Julene
Hermosillak (LH 5) eta Ander López Iruretagoienak (DBH 3) egindako gabon-postalak
sarituak izan dira Bidelagunek
antolatutako lehiaketan. Bidelagun
Euskadiko Elizbarrutiko zentroen Guraso Elkarteen Federazioa da. Ikasturte honetan,
ikastolako neska-mutilek lehenengoz parte hartu dute, euren irudimena askatuz
eta primerako irudiak aurkeztuz. Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako
ikasleak ibili dira jo ta ke postalak eginez. Hori dela-eta, eskerrik eta
zorionik beroenak guzti-guztiei, baita ere hauek animatzeko lanean jardun diren
irakasleei.
Sari banaketa
Abenduaren 18an
Familia Santuaren elizaren eta Artxandape ikastolaren artean dagoen aretoan
izango da sari banaketa, arratsaldeko 7etan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina