"BOLI BILI BOLI" EUSKAL ANTZEZLANA
Castaños Udaltegian (Castaños kalea 11)
abenduaren 14an (ostirala) 19:30etan
Haur-poesian ospe handiko idazlea den Juan Kruz Igerabideren testuetan
oinarrituta dago antzezlana. Igerabide umorearengatik eta Haiku bezalako
formatu laburreko obrengatik da ezaguna. Haikua egitura oso errazeko
poema laburra da, eta natura edota urtaroak bezalako gaiak lantzen dira.
Horrela beraz, bere poematxo polit eta ipuin laburretatik abiatuko
gara, bertsoak, marrazkiak, abestiak eta paperezko objektuekin egindako
ikuskizuna sortzeko.
https://www.facebook.com/ArtxandapeIkastola
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina