2012/11/18

EUSKARAREN INTERPRETAZIO ZENTROAN

Sarean nabigatzen albiste honekin topo egin dugu:
Azkue Fundazioaren Egunkaritik hartuta! Mila esker beraiei!!!

Artxandape ikastola Euskararen Etxean bisitan

Aste osoan zehar Artxandape ikastolako hainbat talde etorri zaizkigu bisitan Euskararen Etxera.
Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatzera etorri dira lau talde guztira. Gustura egon dira gure artean euskararen inguruko eduki gehiago ikasten eta komiki digitalen tailerra burutzen.
Azpimarratu behar dugu gainera, ohikoa den baino gazteagoak zirela ikasleak; guztiak Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak ziren eta oso ondo portatu dira, jarrera ezin hobea aurkeztuz.

Komiki digitalen tailerra ere burutu zuten lau taldeek. Guztiontzako aukeratu genuen gaia Euskara interneten da. Internetek ematen dituen aukerak euskaraz ere aritzeko aztertu genituen.
Eskerrik asko bisitan etortzeagatik eta hain jarrera ona izateagatik neska-mutilok!

Hemen albistea, argazki eta guzti!
http://www.azkuefundazioarenegunkaria.org/artxandape-ikastola-euskararen-etxean-bisitan/

1 iruzkin:

Azkue Fundazioa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!
Eskerrik asko zuei etortzeagatik eta bueltatu nahi duzuenean.

Laster jakingo dugu gainera komiki digitalen lehiaketako emaitzak. Zorte on!

Gure blogean, sare sozialetako profiletan edo webgunean bideratzen ditugun beste hainbat ekimenen berri izango duzue.

Eskerrik asko!