2022/02/24

MOZORRO USAINA ETA INAUTERI GIROA NAGUSI AZKEN EGUNETAN

Jantziak, ikasgelak eta bestelako apainketek inauterien hasiera gainean dugula gogora dakarkigute.

Osasun neurriak direla eta, aurten ez da kaleko desfilerik egingo eta ekintza guztiak Ikastolaren eremuan burutuko dira.

Hemen ostiral honetarako egitaraua:



2022/01/27

3. PROIEKTUA AURRERA DOAN HEINEAN, IKASJAIAREN EDIZIO BERRI BAT ATE JOKA DUGU!

[EUS] Azken asteetan ikasleria batik bat Zientziak ardatz nagusi komun duten diziplinarteko proiektu kurrikular ezberdinetan lan egiten aritu da. Dakizuen bezala Ikasjaia ikasle, irakasle zein familientzat egun berezia da. Gelako hormek eta ikasleen koaderno/portfolioek ikasitakoaren ebidentziak jasotzen dituzte eta familiei harrera egiten diegu ikasitakoa modu berezian partekatzeko.
Ikasjai hau antolatzeko gaur egun aurkitzen garen osasun egoera hartu da kontuan. Hori horrela izanik, zenbait neurri adostu ditugu: 
 - bisitari kopurua murriztu denez, ikasle bakoitzeko familia-kide bakarrak parte hartu ahal izango du bertaratzeko zozketan, 
 - musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da, FFP2 motakoa ekartzea eskatzen delarik. 

Aurreko edizioari jarraipena emanez, hiru egunetan banatzea erabaki dugu multzokatzeak ekiditeko: HH otsailaren 10ean, LH otsailaren 11n eta DBH otsailaren 14an (egun horietarako egitaraua eta ordutegia e-posta zein komunikazio-plataforma bidez helarazi delarik). 
Ikasjaian egoteko zozketan parte hartzeko epea: otsailaren 2a. 

[GAZ] Durante las últimas semanas el alumnado ha estado trabajando diferentes proyectos curriculares, sobre todo las Ciencias como eje central vertebrador. La Ikasjaia es un día muy especial tanto para el profesorado como para las familias, pero sobre todo, para el alumnado. Las paredes de cada aula y los cuadernos/portfolios recogen las evidencias de lo aprendido y se recibe a las familias para compartir una jornada muy especial. 

Para organizar esta celebración hemos tenido en cuenta la situación sanitaria actual. Es por ello, que se han tomado las siguientes medidas: 
- por cada alumno/a, podrá inscribirse en el sorteo para acudir un único familiar, 
- será obligatorio el uso de la mascarilla y pedimos que sea del tipo FFP2. 

En esta edición, continuando con el sistema de la anterior celebración, hemos decidido realizarla en días distintos: el 10 de febrero en EI, el 11 de febrero en EP y el 14 de febrero en ESO (detallamos el programa y el horario mediante correo electrónico y la plataforma de comunicación). 
Plazo para inscribirse en el sorteo para acudir a la Ikasjaia: 2 de febrero.




2022/01/12

22/23 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA / MATRICULACIÓN CURSO 22/23

[EUS] 22/23 ikasturterako matrikulazio epea hastear da jada. Hori dela eta, gure hezkuntza-proiektua ezagut ezazu eta bisita gaitzazu. Horretarako, hilaren 15ean (larunbata) izango ditugun jardunaldi-irekietan txanda har dezakezu; edo nahiago baduzu, beste edozein egunerako eska iezaguzu banakako bisita pertsonalizatua. Zure zain gaude!
Informazio gehiago: ikastola@artxandape.net / 94 413 24 20 / ezagutu.artxandape.net

Bilboko bihotzean, bihotzez hezten! 
#hurbiltasuna #konpromisoa #baloreak #euskara+eleaniztasuna #berrikuntza
#sukaldepropioa #ibilbidepertsonilizatudunautobusa #goizeko/arratsaldekozaintza
#eskolazkanpokoak #udalekuak #elkartruke/egonaldiak (Erresuma Batua, Bretainia, AEB)

[CAS] La matriculación para el curso 22/23 comienza ya. Por lo que conoce nuestro proyecto educativo y visítanos. Para ello, puedes reservar cita para la jornada de puertas abiertas del 15 de enero (sábado); o si lo prefieres, puedes solicitar una visita individual personalizada para cualquier otro día. ¡Te esperamos! 
Más información: ikastola@artxandape.net / 94 413 24 20 / ezagutu.artxandape.net

Bilboko bihotzean, bihotzez hezten! ¡Educando de corazón, en el corazón de Bilbao!
#cercanía #compromiso #valores #euskara+plurilingüismo #innovación
#concinapropia #autobúsconrecorridopersonalizado #aulamadrugadores/serviciodecuidadovespertino
#extraescolares #udalekus #intercambios/estancias (Reino Unido, Bretaña, USA)


2021/12/23

KIKUKE GURE ALDIZKARIAREN 26. ALEA KALEAN DA JADA

2021eko abenduari dagokion KIKUKE gure aldizkariaren 26. alea ikusgai duzue jada.

Lauhileko honek zer esan ugari eman ditu eta gure argitalpenari esker albiste hauen inguruko nondik norako guztiak ezagutuko dituzu. Sar zaitez eta ez ezazu gal xehetasunik (esteka irudian):

EL EJEMPLAR Nº 26 de NUESTRA REVISTA KIKUKE ESTÁ YA EN LA CALLE

El ejemplar número 26 de nuestra revista KIKUKE correspondiente a diciembre de 2021 está ya disponible.

Este cuatrimestre ha dado mucho de qué hablar y gracias a nuestra publicación podrás conocer todos los pormenores a cerca de dichas noticias. Entra y no pierdas detalle (enlace en la imagen):



2021/12/22

GABONETAKO ZUZENEKO EMANALDIAK ARTXANDAPE TELEBISTAN IKUSGAI / EMISIONES NAVIDEÑAS EN DIRECTO EN ARTXANDAPE TELEBISTA

Familia, ikasle eta lankide agurgarriok,

Gogoan izan gabon-ospakizunak zuzenean jarrai ditzakezuela Artxandape Telebista gure youtubeko kanalean. 

Recordad que podéis seguir en directo las retransmisiones navideñas en nuestro canal de youtube  Artxandape Telebista .


abenduaren 22a, asteazkena / miércoles, 22 de diciembre

Olentzeroren bidaia miresgarriak antzezlana eta bisita

LH 1-2-3 Gabon-elizkizuna eta Jesusen jaiotza


abenduaren 23a, osteguna / jueves, 23 de diciembre

Gabon-kantaldiak (gutxi beherako ordutegiak / horarios aproximados):

10.00 HH

10.40 LH 3-4

11.10 LH 5-6

11.40 LH 1-2

12.10 LH osoa 

2021/12/10

ABENDUALDIAK GABONAK PRESTATZEKO ETA HAUSNARKETARAKO TARTEA ESKAINTZEN DIGU

Abendualdian bete-betean sartuta gauden garai honetan, ikasleekin Gabonak ospatzeko prestatzen gara. Kristauontzat hain sasoi garrantzitsua izanik, bakoitzaren barnera begirada bat egiteko denbora eskeintzen dugu, gure jokabideak nolakoak diren eta inguruan daukagun jendearen egoeraz hobeto jabetu gaitezen.

Entrados de lleno en el Adviento en este periodo nos preparamos con el alumnado para preparar la Navidad. Siendo una época tan importante para los cristianos dedicamos un tiempo para que cada uno mire en su interior reflexionando cómo son nuestras conductas y para percatarnos de la realidad de las personas que nos rodean.






Ikastolako jaiotza ere prest dugu aurreko astetik Gabonak ate joka ditugunaren seinale. Ohiko legez eskerrik asko Pili gure "belenista profesionalari".

Como indicador de que la Navidad está a la vuelta de la esquina, nuestro habitual nacmiento está expuesto desde la semana anterior. Como siempre gracias a Pili, nuestra "belenista profesional".



2021/12/01

SARREREN ZOZKETA: BIZKAIKO BERTSOLARI FINAL HANDIRAKO 2 SARRERA LOR DITZAKEZU!

Jakin dakizuenez, gure ardatzetako bat euskara eta euskal kultura dira. Hori dela-eta, LH 5 eta 6. ikasmailetan ikasleek BERTSOLARITZA tailerra lantzen dute;besteak beste, ahozkotasunean, hiztegian, errimetan, kantuan, edota sormenean trebatzeko.

Hau aitzakiatzat hartuta, gure giza-sareetan abenduaren 18an (17.00etan) Miribillako Bilbao Arena ospatuko den Bizkaiko Bertsolari Final handira joateko 2 sarrera zozketatuko ditugu. Beraz, adi egon, laster bertan izango dituzuelako parte harzeko jarraibideak!

Bitartean, hemen jarrai dezakezu bertsolaritzaren eguneroko informazio guztia.



EKINTZA-SORTA ANITZA DAKARKIGU 2021eko EUSKARAREN EGUNAK ERE

Urtero legez, abenduaren 3a aldarrikapenerako eguna dugu, baita ospakizunetarako ere. 

Euskarak, gure hizkuntzak, bere lekua eta aintzatespena merezi ditu; horregatik, altxor preziatu hau edukitzea ospa dezakegu, ezbairik gabe. 

Baina, aldarrikapenerako eguna ere badela ere diogu, euskararen lekua, garrantzia eta guztion konpromiso irmoa erakusteko beharra ere baduelako euskarak!

Har dezagun bada hitza eta egin diezaiogun keinu euskarari!





2021/11/30

IKASTURTEKO 2. IKASJAIA ATE JOKA DUGU JADA

Abenduaren 1ean, 2an eta 3an izango dugu! 

Aurreko ikasjaia, urrian, barnekoa izan zen; hau da, ikasleen artean eraman genuen aurrera modu arrakastatsuak gainera!

Oraingo honetan, orain arteko ohiko formatua berreskuratuz, hezkuntza komunitateko 3 "hanka" nagusiek bat egingo dugu bertan: ikasleek, familiek eta hezitzaileok. Azken asteetan egindako lana balioan jartzea eta ikasitakoaz gozatzea izango du helburu egitasmo honek. Hori bai, osasun-egoera kontuan izanda neurri hauek hartu behar izan ditugu, batik bat jende pilaketa handiak saihesteko:

- Ikasjaia 3 egun ezberdinetan burutzea (etapaka bananduta) eta ez egun bakarrean orain arte bezala.

- Ikastalde bakoitzeko aforoa heren batera murriztea (9-10 guraso taldeko). Oraingoan, itxaron-zerrendan geratu diren familiei lehentasuna eskainiko zaie hurrengo ikasjaietan (otsaila eta ekaina).

- FFP2 motako musukoa jantzita ekartzeko eskaera egitea.

Beste barik, goza ezazue IKASJAIAz! Zorionak guztioi egindako lanagatik!



2021/11/26

AZAROAK 25: EGUNEZ EGUN GUZTIOK GIZARTE HOBEA ERAIKIZ, EMAKUMEAREN KONTRAKO INDARKERIARI EZ!

🟣 Ohiko legez Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin bat egin dugu. Gure ikasleak, langileria eta irakasleak hainbat ekintzatan inplikatu dira, hausnarketarako tartea hartuz, emakumeen oinarrizko eskubideen aldeko konpromisoa adierazteko. Aske maite, aske bizi!

🟣 Artxandape Ikastola se adhiere a las reivindicaciones del Día Internacional de la Eliminación de la Violencia Contra la Mujer. Nuestro alumnado, personal docente y no docente se ha implicado en diferentes actividades para la reflexión y mostrar su compromiso por los derechos fundamentales de las mujeres. Aske maite, aske bizi!