2018/12/12

GABON OSPAKIZUNEN ARTEAN AURTEN ERE AZOKA SOLIDARIOA IZANGO DUGU DBH 3koen ESKUTIK!


Aurten ere, DBH 3. mailakoek antolatuko duten AZOKA SOLIDARIOA izango dugu abenduaren 21ean. Postua, Ikastolarako sarbidean jarriko dugu eta jaki ezberdinez gozatzeko aukera izango duzue, kantaldiaren aurretik eta baita ondoren ere. Jasotako dirua Vicente Ferrer Fundazioari zuzenduko zaio. Animatu, parte hartzera!
Honekin batera, Gabon-ospakizunen antolaketa eta kantutegia helarazi nahi dizkizuegu. Gogoan izan, mesedez, gure antolaketa eta helburuak; hau da, espazio-mugak kontuan izanda, lehenengo ikasle-irakasle guztiok abestuko dugu eta jarraian familiokin batera egoteko auzoko gune ezberdinetara abiatuko gara.
2018/12/21 (ostirala)
11:15etan ikasleak eta irakasleak abesteko elkartuko gara.
11:30etan familiei, lagunei eta auzotarrei deia luzatzen diegu: 
- HH ikastolako sarreran.
- LH 1-2 anbulatorio aurrean.
- LH 3-4 Trauko peatonala eta Uzturre plaza.
- LH 5-6 Funicular Plaza eta Campo Volantín.

Jai-zoriontsuak eta urte berri on!
Pastoral Saila – Batzorde Pedagogikoa 

Al igual que el pasado curso, tendréis la oportunidad de degustar diferentes alimentos en el MERCADO SOLIDARIO que organizarán las alumnas y alumnos de 3º ESO el 21 de diciembre. El puesto se situará en los accesos a la Ikastola, antes y después de los villancicos. El dinero recaudado será destinado a la Fundación Vicente Ferrer.
Queremos haceros llegar la organización y el cancionero para las celebraciones Navideñas. Recordad, por favor, nuestra organización y objetivos; es decir, teniendo en cuenta nuestras limitaciones de espacio, primeramente nos juntaremos todo el alumnado y profesorado para cantar juntos, y posteriormente nos dirigiremos a diferentes zonas del barrio con el fin de juntarnos con las familias.
21/12/2018 (viernes)
A las 11:15 alumnado y profesorado nos juntaremos para cantar.
A las 11:30 invitamos a las familias, amigos/as y vecinos/as: 
- EI-HH en la entrada de la Ikastola.
- 1-2 EP-LH frente al ambulatorio.
- 3-4 EP-LH peatonal Trauko y plaza Uzturre.
- 5-6 EP-LH plaza Funicular y Campo Volantín.
¡Felices fiestas y próspero año nuevo!
El Dpto. de Pastoral – El Equipo Pedagógico

2018/12/10

HOTZ ALA BERO... IRAKURRI EGUNERO!

Kaixo lagunok,

Jarraian Gabon-oporretarako egokiak izan daitezkeen irakur-liburu proposamena luzatzeko asmoz zuzentzen gatzaizkizue! Zerrenda, adinaren arabera saillkatuta duzue: HH (0-6 urte) LH 1-2 (6-8 urte) LH 3-4 (8-10 urte) LH 5-6 (10-12 urte) DBH 1-2 (12-14 urte) DBH 3-4 (14-16 urte).

Beste barik, zuen interesekoa izan daitekelakoan, jaso ezazue gure agurra!
Aprobetxa ezazue liburuetakoren bat Olentzerori eskatzeko! Oraindik sasoiz zabiltzate!

Bibliotekako arduraduna


2018/12/05

2018ko JAIOTZA: ASKO DA LANAREKIN ETA ILUSIOAREKIN LOR DEZAKEGUNA...


[eus] Aurtengo jaiotzan ugari dira harriak. Harri horietako asko gure ikasleek dekoratu dituzte, kontuan harturik euren familietan eta ikastolan lantzen dituzten balioak
Bada, harrien eta balioen arteko antzekotasunak nabarmendu nahi izan ditugu. 
Harri bat. Gutxi da harri batekin egin dezakeguna. Mundu justuago baten alde lan egiten ari den pertsona batek berak bakarrik ezer gutxi egin dezakeela senti dezake, bere esfortzua alferrikakoa dela. 
Harri asko. Pentsa ezazue, adibidez, harri askorekin eraikitako katedral zoragarri horietan. Beste horrenbeste gerta daiteke, apurka-apurka, gero eta gehiago bagara mundu justuago baten alde lan egiten dugunok. 
Denon artean “gure katedrala” eraiki dezakegu, erantzukizunarekin, tolerantziarekin, zintzotasunarekin, errespetuarekin, lanerako gogoarekin, leialtasunarekin, zuzentasunarekin, solidaritatearekin… 

Eta irudiak? Ez dira betiko buztinezkoak. Zertaz egindakoak dira? Irudiak ehuntzeko antzinako makina baten txirrikekin eginda daude. Nire auzokideek ehungintzako artisau tailer bat zuten. Eta zarratu zutenean txirrikak eman zizkidaten, agian eskulanak egiteko baliagarri izan zitezkeelakoan. Eta aurten, urte luzez kaxa batean gordeta egon eta gero, aspaldiko txirrika horiek, ezertarako balio ez zutelakoan, gure Jaiotzako irudi bihurtu dira. Ez dezagun inor gutxietsi, pentsaturik ezer gutxi eskain diezagukenik. Ez ezazu pentsatu zure ekarpenek ez dutenik merezi. Asko da lanarekin eta ilusioarekin lor dezakeguna, baita mundu justuago eta hobea ere. Gabon zoriontsuak!


[cas] En el Belén de este año abundan las piedras. Muchas de ellas han sido decoradas por nuestros alumnos con los valores que desde las familias y la ikastola tratamos de inculcarles. Hemos querido hacer una similitud entre las piedras y los valores. 
Una piedra. Poco puedo hacer con una piedra. Una persona trabajando por un mundo más justo puede sentir que poco puede hacer, que su esfuerzo es en vano. 
Un montón de piedras. Pensad, por ejemplo, en esas magníficas catedrales construidas con montones de piedras. 
Lo mismo puede pasar si poco a poco somos más los que trabajamos por un mundo más justo. Entre todos podremos construir “nuestra catedral” con responsabilidad, tolerancia, sinceridad, respeto, laboriosidad, lealtad, honestidad, solidaridad… 

¿Y las figuras? No son las tradicionales de barro. ¿Con que están hechas? Las figuras están hechas con carretes de una antigua tejedora. Mis vecinos tenían un taller de artesanía textil y cuando lo cerraron me dieron los carretes por si nos servían para hacer manualidades. Este año, tras mucho tiempo guardados en una caja, estos antiguos carretes que parecían inservibles se han convertido en las figuras de nuestro Belén. No menospreciemos a nadie pensando que poco o nada puede aportar. No pienses que tu aportación no merece la pena. Con trabajo e ilusión podemos conseguir muchas cosas, incluso un mundo más justo y mejor. ¡Feliz Navidad!

2018/11/22

ZORIONAK ETA MILA ESKER GURE MUSIKARITXOEI BERAIEN EGUNEAN

Gaur, azaroaren 22a, Santa Zezilia Eguna, gure musikari gazteen ekimenari esker eta ohiko legez, 3 kontzertu antolatu dituzte. Musikaren kultur- eta giza-izaera plazaratuz, arte honen garrantzia azpimarratu dute ikasleek, egun honetan eurak protagonista izanik.

2006. urtean hasitako ekimen honen XIII. edizioa izan da gaurkoa!!! Eskerrik asko gure musikaritxoei eta zorionak!

Jarraian 3 ekitaldien bideoak dituzue ikusgai. Web orriko galerian badituzue argazkiak ere!

2018/11/21

"SEGURIDAD EN INTERNET" FAMILIA ETA UMEENTZAKO DOAKO TAILERRA

UMEENTZAKO SEGURTASUNA INTERNETEN
familia eta seme-alabentzako doako tailerra
7-12 urte bitarteko neska-mutilentzat gomendatua

SEGURIDAD EN INTERNET PARA NIÑOS/AS
taller gratuito para familias e hijos/as
recomendado para niños/as entre 7 y 12 años

NOIZ? 
asteazkena azaroaren 28a 18etatik 19etara,
larunbata abenduaren 1a 11etatik 12etara edo 17etatik 18etara.

¿CUÁNDO?
miércoles 28 de noviembre de 18 a 19 horas,
sábado 1 de diciembre de 11 a 12 horas o de 17 a 18 horas.

NON? / ¿DÓNDE?
Bilbao Berrikuntza Faktoria (C/Uribitarte nº6, 3ª Planta, Aula 309) Bilbao

2018/11/20

EUSKARALDIA ATE JOKA DUGU! Ahobizi, belarriprest... Euskararen alde mugi zaitez!



Euskaraldia hurbiltzen daukagun heinean, honako datak gogora ekarri nahi dizkizuegu; Artxandape Ikastola Hezkuntza Komunitate osoak elkarturik (ikasle, familia, hezitzaile, langile) gure hizkuntzaren alde egiteko dugun aukera paregabea probezteko:



Con motivo de la proximidad de Euskaraldia nos dirigimos a vosotros/as para recordaros los siguientes eventos que son una oportunidad inmejorable para que entre toda la Comunidad Educativa de Artxandape Ikastola (alumnado, familias, educadores/as, trabajadores/as) pongamos nuestro granito de arena a favor de nuestra lengua:



ANIMATU ETA PARTE HAR EZAZU!

> azaroaren 22an (og) HASIERA EKITALDIA 19:30etan Azkuna Zentroan: LaBasu + Las Tea Party

> azaroaren 23an (or) KARAOKEJIRA 19:00etan Traukotik LUNTXA 21:00etan Moraza Plazan

> azaroaren 28an (og) URIBARRIKO BIZIPREST EGUNA 16:45etatik aurrera Funikularreko Plazan: tailerrak, mintzodromoa, bideo-proiekzioa, luntxa, gitarra-emanaldia

> abenduaren 2an (ig) BILBOKO BIZIPREST EGUNA 12:30etatik aurrera: argazki erraldoia, fanfarreak, trikitilariak, puzgarriak, kontzertuak eta bazkari herrikoia.

> abenduaren 3an (al) EUSKARAREN EGUNA Ikastolan.



Oharrak:

Gogoan izan Ikastola Ahobizi eta Belarriprest txapen banaketa-puntuetako bat dela, eta bertan zurea batu dezakezula! Oraindik Euskaraldian izenik ez baduzu eman, sasoiz zabiltza: online edo Ikastolan bertan!

Azkenik, Gabonak ere datozkigula kontuan izan eta Olentzerori zein Erregeei euskarazko produktuak eska iezazkiezu (musika, filmak, liburuak, jolasak…).



Recuerda que la Ikastola es uno de los puntos de reparto de las chapas de Ahobizi y Belarriprest, ¡y que puedes recoger ya la tuya! Si todavía no te has inscrito en Euskaraldia, aún estás a tiempo: online o en la propia Ikastola.

Finalmente, teniendo en cuenta la proximidad de la Navidad, pídeles al Olentzero y a los Reyes Magos productos en euskara (música, películas, libros, juegos...).



2018/11/14

EUSKARALDIA: JASO ZURE TXAPA IKASTOLAN AZAROAREN 19tik AURRERA!

10 egun baino ez dira falta Euskaraldia hasteko! 
Azaroaren 23tik aurrera, 11 egunez euskaraz bizitzeko dinamikari ekingo diogu.
Horretarako gure rola txapa baten bidez identifikatuko dugu. 
Txapak jasotzeko, Bilbon 30 gune baino gehiago prestatu ditugu, Bilbotar guztiok etxetik hurbil jaso ahal izateko. Uribarri Barrutian (Uribarri, Matiko, Castaños, Zurbaran) ARTXANDAPE IKASTOLAN edo KASTAÑOSKO UDALTEGIAN batu dezakezu zure txapa! 

Oraindik ez baduzu egin, izena ere leku hauetan eman ahal izango duzu; edo online ere! 
Bilboko webgunean duzue zuen txapa jasotzeko guneari buruzko informazio gehiago.

Gogoratu auzoko datak zein diren:
- Azaroaren 23an (or) KARAOKEJIRA Traukoko peatonaletik hasita 19:00etan, eta 21:00etan luntxa Moraza plazan.
- Azaroaren 28an (az) URIBARRIKO BIZIPREST eguna egingo dugu Funikularreko plazan, 16:45etan hasita tailerrak, mintzodromoa, luntxa, kantaldia...

Euskaraldiaren hasiera ekitaldia Bilbon eta Uribarriko egun bereziak:

2018/10/11

IKASTURTE ONA ESKATU ETA OPATZEKO BILDU GARA BEGOÑAKO ANDRA MARI EGUNEAN

Gaur, Begoñako Andra Mari, LH 6ko ikasleen gidaritzapean Ikasturte Hasierako Elizkizuna eraman dugu aurrera. Bertan guztiok elkarturik eskerrak zein eskaerak adierazi ditugu eta kantuan ere aritu gara.

2018/09/25

HELDUENTZAKO EUSKARA-ESKOLAK DOAN IKASTOLAN / CLASES DE EUSKARA GRATUITAS PARA ADULTOS EN LA IKASTOLA

Betidanik Ikastolak Euskararekiko eta auzoarekiko konpromisoa irmotasunez erakutsi du. Aurten ere helduek Euskara ikasi ahal izateko Gau-eskolak Artxandape Ikastolan izango dira; ohiko legez, doan, astelehen eta asteazkenetan 19:30-21:00.
Informazio gehiago behar izanez gero: 620 514 323 (JON) 94 479 04 30 (GITE IPES)

El compromiso de la Ikastola con el Euskara y con el barrio es palpable desde siempre. Este curso también los/as mayores tendrán oportunidad de aprender Euskara gratis en Artxandape Ikastola gracias a las Gau-Eskolak; como es habitual, será los lunes y miércoles de 19:30 a 21:00.
Para más información. 620 514 323 (JON) 94 479 04 30 (GITE IPES)

2018/09/18

HAURRENTZAKO EKINTZA UGARI AUZOKO JAIETAN

Ohiko legez, haurrei zuzendutako ekintza mordoaz datozkigu Uribarri eta Matikoko Jaiak.
Aurten irailaren 21etik (ostirala) 30era (igandea) ospatuko dira auzoko festak.