2021/02/03

SANTA AGEDA BEZPERAKO OHITURAK ZABALDUZ JARRAITUKO DUGU, EGOERAK AHALBIDETZEN DUEN HEINEAN

Aurten, osasun-egoera dela eta, ezinezkoa izango zaigu antzinakoa den Santa kantuan eta eskean auzotik kalez kale ibili!

Hala ere, betiko usadio hauek mantentzeko asmoz, talde-burbuilak bermatuz, Ikastolan bertan abesteko eta egun honetako tradizioa betetzeko prest izango gaituzue. Horregatik, LHko ikasleei zapia ekartzeko eskatu diegu.

Egoerara moldatutako ekitaldia izanik ere, errepertorioa ere laburtu dugu: "Oles oles" eta "Aintzaldu" kantuak soilik abestuko ditugularik!



iruzkinik ez: