Gure ikasle ohia den Andoni Sánchezek azken hilebeteetan Lamia proiektu kulturalean parte hartu du, produkzio lanetan, hain zuzen ere.
Andoniren hitzetan <<film honetan, Lamiaren mitoaren berrinterpretazioa egin dugu ikuspuntu feministatik>>. Honetaz gain, ekintzaile gazte talde honek sortutako proiektuak <<Amerikako Estatu Batuetan euskal kultura hedatzea>> ere badu xedetzat.
Informazio gehiago ondorengo estekan lor dezakezue; bertan, ekimenean laguntzeko era ezberdinak ere aurki ditzakezuelarik: https://mobile.ulule.com/lamia-film/?lang=es
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina