2014/12/05

2014-12-05 EUSKARAREN EGUNA

Aurtengo Euskararen eguna joan zaigu! Dugun altxorraz jabetzeko balio izan digu eta berau zaintzeak duen garrantziaz ere!
Txikienetatik hasita nagusienetara, ekintza mordoa izan genituen: mahai-jolasak, telebistako lehiaketak, ipuin-kontalariak (zelako lana egin zuten DBHko neska-mutilek!), tailerrak, kantak, dantzak, karaokea, kirolak, txokolatada... Astea borobiltzeko, gaur DBH 3-4koak Durangoko Azokara doaz!
Guzti hau argazki-galerian eta bideo-galerian duzue ikusgai, baita Facebook zein Twitter giza-sareetan ere!
ETA EZ AHAZTU GUZTIOK EUSKARAREN ALDE ZERTXOBAIT EGIN DEZAKEGULA!
Dakigun apurra erabiliz, adibidez! 365 egunak Euskararen egun bihur ditzagun!
Hurrengora arte.
Argitxo

iruzkinik ez: