2014/06/13

HHko EKITALDIA

Arratsalde beroa izan genuen atzo, benetan beroa! Baina ikasle, irakasle eta familiakoak ondo pasatzeko prest geunden. Jolastokian batu ginen urtero lez ikasturte amaierako ekitaldiaz gozatzeko. Txikitxoenak hasi ziren euren dantzak erakusten eta jaiari bukaera borobila emateko 5 urtekoen graduazioa izan genuen, euren lehenengo graduazioa! Arratsalde bikaina pasa genuen denok...

 Argazkiak: 2014-06-12 HAUR HEZKUNTZAKO EKITALDIA


 HH - 2 Urte 

 

 HH - 3 Urte 

 

 HH - 4 Urte 

 

 HH - 5 Urte 

 

5 urteko irakasleen partez, mila esker danori!! Atzoko eguna berezia izan zen guretzat, gure txikiek Haur Hezkuntzako bizipenak atzean utzi eta aurrera jarraitzen dute, Lehen Hezkuntzari ongi etorria emateko. Oso hunkigarria izan zen, zer esanik gabe geratu ginen eta eskertzekoa da.... Gure bihotzetan eramango zaituztegu! 
Gora gu ta gutarrak!!


iruzkinik ez: