2012/03/23

ARAZO BAT KONPONBIDE BAT

Hona hemen 1. mailakoek egindako proiektua, zer egin dezakegu ingurugiroko arazoen aurrean?

2012/03/05

ELKAR TRUKEAN ESPERIENTZIA



Euskara arloan testu batetik abiatuta, diruaren balioa alboratu eta mesedeen eta objektuen trukean oinarritutako gizartea nolakoa izango litzatekeen irudikatu dute DBH 1.mailakoek hausnarketa txiki honetan.

2012/02/27

BIKARIO NAGUSIA IKASTOLAN

Gaur, otsailaren27a, Lurraldeko Bikarioa den Antón Reyren bisita izan dugu ikastolan.
Ikastola bera ezagutu eta honen eguneroko bizitzan dauden gorabeherak, antolaketa eta egitasmoen inguruan solas egiteko parada izan dugu. Hizketaldi honetan Bikarioa bera, Elizbarrutiko ordezkariak eta ikastolako Pastoral Saileko eta Zuzendaritzako zenbait kide izan dira.
Ohore handia izan da guretzat!


2012/02/02

SANTA AGEDA BEZPERA



Larunbata badator, Santa Ageda bezpera, eta eztarriak berotzen hasteko unea da.







2011/12/21

SANTO TOMAS JANTOKIAN



Santo Tomas eguna dela-eta, ikastolako jantokia ere berezian apainduta eta trikitixa musikaz girotuta izan dugu. Menua ere ez da nolanahikoa izan: gure sukaldari trebea den Josek, txorizoaz batera jateko taloak eta egun honetarako aproposak diren bestelako gutiziak prestatu dizkigu.
Eskerrik asko bai sukaldariari bai jantokiko langile guztiei, egindako ahaleginagatik.

Con motivo de la festividad de Santo Tomás hoy nuestro comedor ha estado adornado de forma especial y ambientado con música de “trikitixa”. El menú también ha sido diferente, acorde a la celebración: entre otras delicias propias de este día, nuestro hábil cocinero José ha preparado unos ricos talos para que los degustáramos acompañados de chorizo.

Gracias tanto al cocinero como a todas las trabajadoras del comedor por su esfuerzo.



2011/12/09

ZAZPIKOLOROA


2011ko abenduaren 18an Barakaldoko BEC-en;
SARRERAK EROSI - Comprar entradas.

2012ko martxoaren 2, 3 eta 4an Bilboko Arteria Campos Eliseos Antzokian;
SARRERAK EROSI - Comprar entradas.