2019/03/20

ESKERRIK ASKO!!!! KORRIKA: BIDEOKLIPA eta BERTSOBAZKARIA

Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkizuegu Auzoko Bideokliparen grabazioan parte hartu duzuen ikasle, familia eta langileoi. Giro atsegin zein dibertigarri batean guztion ekarpenari esker ekimena posible izan zelako. 
Esker bereziak txikienei hain ondo portatzeagatik eta ikasle nagusienei txikiak lagunduz egindako lan onagatik!
Bideoklipa bi aste barru izango dugu ikusgai: apirilaren 6an (larunbata) 20:00etan Auzofactoryn estreinaldi mundiala!!! Artxandape eta Uribarri mundiala egiten duzuelako!!!



BERTSOBAZKARIA eta KULTURA-ASTEA
Beste alde batetik, Auzoko Kultura Astea apirilaren 5etik 11ra izango da, egitaraua laster zabalduko dugularik. Ekintzon artean honakoak aurrera genitzake:

apirilaren 5ean (ostirala) inaugurazio-ekitaldia eta pintxo-potea Artxandapeko Gurasoek lagunduta

apirilaren 6an (larunbata) bertso-bazkaria Artxandape Ikastolan (txartelak idazkaritzan salgai)

apirilaren 9an (asteartea) Korrika txikia (HH Artxandape inguruan eta LH Etxebarria Parkean)

apirilaren 11n (osteguna) KORRIKA Bilbon 14.20etan, parte hartu Auzoko Kilometroan eta ArtxanKilometroan

Egitarau osoa (klikatu handitzeko):

BIDEOKLIPA
Ostiral honetan (martxoak 22) arratsaldeko 17.00etatik aurrera, Auzoko Bideokliparen grabazioa izango da Uzturre Plazan.

Artxandapetarrok, kamiseta zuria (umeek Ikastolakoa adibidez) eta arrantzale-zapia (Ikastolakoa izanez gero, primeran) soinean jantzita, anima zaitezte!

Guri dagokigun atalean, Artxandapeko hiru buruhandiek lagunduta, kalejira bat antzeztuko dugu!
Artxandaperi bideoklipean azken txanda egokitu zaio, abestiaren 3:15etik 3:23ra, gero gainerako taldeak gure kalejirara sartzen joango dira. Beste taldeen txanda denean ere, mugitu, dantzatu eta beraiekin "interaktuatu" beharko dugu!





2019/03/18

IKASLE BRETOIAK BILBON DITUGU JADA: degemer mat!

Neska-mutil bretoiak Bilbon ditugu jada!!! 
¡Degemer mat, bienvenue, ongi etorri, bienvenidos/as!

Hizkuntza eta kultura ezberdinak ikasteko aukera ezinhobea. 

Egunotako agenda ere bete-betea izango dute: Gure hiria (Alde Zaharra, Udaletxea, Guggemheim, Artxanda...), Bilbo-Handia (Bizkaiko Zubia...) eta beste eskualde batzuk Uribe-Kosta (Sopelako kostaldea...) eta Busturialdea (Bakearen Museoa, Mundaka...) esate baterako.

Martxoaren 25ean, DBH 3ko gure ikasleak beraiekin batera Bretainiarantz abiatuko dira, bertan beste astebetez elkar-aldatze esperientzia osatzeko.


2019/03/11

KORRIKA BADATOR, PARTE HARTU EKINTZETAN

Korrikaren 21. edizioa ate joka dugu eta honen prestaketekin darraigu:
AUZOKO EKINTZA ERRALDOIA

Aurreko edizioetako auzoko ekintza erraldoien (LipDub, FlashMove, Mannequin Challenge, Mosaikoa...) arrakastaren ondoren, aurten egingo den bideo- grabazioan parte hartzera animatu nahi zaituztegu: martxoaren 22an (ostirala) 17.15etan Uzturren Plazan.

Antolaketa lanak errazteko asmoz, jakinarazi iezaguzue galdetegi honetan zuen parte hartzea. Aurrerago, hemen adierazitako helbide elektronikoetara zehaztasun gehiago helaraziko zaizkizue.

Gainera parte hartzaileok, nahi izanez gero, zuon argazklika (familia edo talde-selfia) ere bidal dezakezue uribarrikoeuskarabatzordea@gmail.com helbidera!

LEKUKOAREN ERAMAILEAK

Azkenik, aurten Ikastolak Korrikan hartuko duen kilometroan lekukoa eramateko pertsonen proposamenak  honako galdetegiaren bidez jaso nahiko genituzke.

Era berean, egindako diru-ekarpenak eskertu nahi dizkizuegu! Eta aukerarik ez baduzue izan, oraindik laguntzeko denboraz zabiltzatela ere gogoratu nahi dizuegu.Eskerrik asko!
  
Continuamos con los preparativos de la 21ª Korrika que está a la vuelta de la esquin


ACTIVIDAD MASIVA DEL BARRIO

Tras el éxito de las actividades masivas anteriores (LipDub, FlashMove, Mannequin Challenge, Mosaico...) os animamos a participar el la grabación de vídeo que se realizará el viernes 22 de marzo a partir de las 17.15 en la Plaza Uzturre. + Info en el pdf adjunto.

Con el fin de facilitar la organización del mismo indicadnos vuestra participación en el siguiente formulario. Próxima- mente, os haremos llegar más detalles a las direcciones de correo electrónico recogidas en el formulario .

Además, los/as participantes que lo deseen pueden enviar un argazklik (selfie de grupo o familia) a la dirección:


PORTADORES/AS DEL TESTIGO

Finalmente, mediante el siguiente formulario queremos recoger propuestas de personas que puedan llevar el testigo durante el kilómetro que adquirirá la Ikastola.

¡Así mismo, queremos agradecer las aportaciones realizadas! Y si todavía no habéis tenido oportunidad, recordad que aún estáis a tiempo de colaborar. Eskerrik asko!

 

ARTXANDAPEn ere EUSKARAren alde!!!


2019/03/08

HEZKIDETZA: GUZTION ARDURA, BEHARRA ETA AMETSA! / ¡COEDUCACIÓN: RESPONSABILIDAD, DEBER Y SUEÑO DE TODOS/AS!

Ikastolak berdintasunerako hezkuntzan funtzezko eginkizuna du. Hona hemen adibide bat: Bigarren Hezkuntzako ikasleek historiako 100 emakume erreferenterekin horma-irudia sortu dute. Euren garrantzia azpimarratu behar dugulako. 

La Ikastola tiene un papel fundamental en la educación para la igualdad. He aquí un ejemplo dentro de la asignatura de Geografía e Historia: este es el mural que ha formado alumnado de ESO con 100 mujeres de referencia en la historia. Porque debemos ponerlas en valor. 

(Ilustrazioak Giant Kitten Head irudigilearenak)


Artxandape Ikastolako ikasleen 'EguzkiMoreak' taldeak berdintasuna benetakoa eta egunerokoa izateko lan egiten du. Besteak beste, Lauro Ikastolako 'Martxoak8 egunero da' kolektiboarekin ibili da elkarlanean. Berdintasuna Ikastolan hasten da.
 
El grupo feminista de Artxandape Ikastola 'Eguzki Moreak' trabaja para que la igualdad sea verdadera y diaria. Entre otras cosas, ha trabajado junto con el colectivo de Lauro 'Martxoak 8 egunero da'. La igualdad empieza en la Ikastola.


Ikastolako hainbat ikaslek, familiek, irakaslek eta langilek martxoaren 8ko greba deialdiarekin bat egin du.

Multitud de familias, alumnado, profesorado y empleadas de la Ikastola secundan la huelga del 8 de marzo.




BULLYINGari EZETZ ESATEKO IÑAKI ZUBIZARRETAREKIN SOLASEAN

Berdinen arteko tratu txarrak saihestearen eta hauen aurrean erantzutearen garrantziaz jabetzeko atzo Iñaki Zubizarreta izan genuen gure artean LH 5-6 eta DBH 1-2ko ikasleekin.

Iñaki iaz ezagutzeko parada izan genuen zenbait irakaslek eta zuzendaritzako kidek, Fair Saturday mugimenduak antolatutako Cuentos contra el bullying ekimenaren sari-banaketa ekitaldian.
Une hartan, bere istorio eta bizipenek zeharo "ukituta" utzi gintuzten, eta gure ikasleentzat esperientzia aparta izango zelakoan, Iñaki Artxandapera ekartzeko lanean hasi ginen!
Saskibaloi jokalari profesional ohi honen testigantza, gogoetak eta irakaspenak hunkigarriak bezain hezigarriak ditugu. Ikasleek arreta osoz entzun zuten, bigarren partean, gainera, solasaldirako tartea izan zuten. Iñakiren hitzetan, inoiz izan duen saiorik onenetakoa suertatu zitzaion gurean, bere hitzetan "ikasleek jarrera ona erakusteaz gain, galdera bikainak egin zizkiotelako".


2019/03/07

ESKERRIK ASKO, ZUEN ELKARTASUN eta LAGUNTZAGATIK (ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK)

Lerro hauen bidez, gure eskerrik zintzoenak adierazi nahi dizkiogu Artxandape Hezkuntza Komunitateari: ikasleei, familiei, langileei eta gainerkao lagun zein auzotarrei!
Ohar bidez egindako deialdiari hain ondo erantzunez, errefuxiatuentzat arropa ugari biltzea lortu dugulako.

MILA ESKER!
Erlazionatutako irudia

2019/02/05

SANTA AGEDA BEZPERA: ESKERRIK ASKO ZUEN AHALEGIN ETA ELKARTASUNAGATIK

Lerro hauen bidez, Artxandape Hezkuntza Komunitateari zorionik eta eskerrik zintzoenak helarazi nahi dizkiegu, ohitura mantenduz, auzoko kaleak eure kantuez girotzeagatik.
Jardunaldia borobila izan zen, neska-mutilek Cáritasi bideratzeko dirua lotu baitzuten Santa eskean.

Mediante estas líneas queremos felicitar y agradecer a la Comunidad Educativa de Artxandape, por ambientar y llenar las calles del barrio con sus coplas, siguiendo la tradición.
La jornada fue redonda, ya que el alumnado recogió limosna que será destinada a Cáritas.

ARGAZKIAK / FOTOS


2019/02/01

PRIMERAKO HITZALDI BI ANTOLATU DITUGU OTSAILERAKO

Otsailerako antolatu ditugun bi hitzaldiren berri eman nahi dizuegu.

Lehena, Roberto Aguado Romoren eskutik “EL PAPEL DE LA COMUNIDAD EDUCATIVA ANTE EL MALTRATO ENTRE IGUALES”, otsailaren 13an (asteazkena) 19.00etan Parrokian. Honetan, antolaketa kontuengatik parte hartzea galdetegi honen bidez baieztatzea eskatzen da.

Bigarrena, Alberto Santana Ezkerraren “HISTORIA DE MATIKO”, otsailaren 14an (osteguna) 19.30etan Aretoan. Sarrera edukiera bete arte onartuko da.
Anima zaitezte.

Queremos informaros sobre dos charlas que hemos organizado para febrero.

Por un lado, “EL PAPEL DE LA COMUNIDAD EDUCATIVA ANTE EL MALTRATO ENTRE IGUALES” a cargo de Roberto Aguado Romo, el 13 de febrero (miércoles) a las 19.00 en la Parroquia.  Por motivos organizativos solicitamos confirmación de asistencia mediante este formulario.

Por otro lado, “HISTORIA DE MATIKO” de Alberto Santana Ezkerra, el 14 de febrero (jueves) a las 19.30 en el Salón Parroquial. Entrada hasta completar aforo.
Animaos.




2019/01/24

ATHLETICeko NESKEKIN BAT EGITEN DUGU, SAN MAMESERA ZARAMATZAGU!

Artxandape Ikastolan bat egiten dugu Athleticeko gure neskekin eta kirolaren onurekin: osasuna, gozamena, talde-lana, begirunea...!

Urtarrilaren 30ean (asteazkena) 19.00etan San Mamesen Kopako kanporaketa jokatuko da partida bakarrera Madrilgo Atlético taldearen aurka.
Bertan egon nahi baduzu, oso erraz jartzen dizugu:
- gure Facebook orrialdean honen inguruan egindako argitalpenean, urtarrilaren 27a bitartean, utz iezaguzu iruzkin bat zenbat sarrera gura dituzun adieraziz.
- batu zure sarrerak idazkaritzan urtarrilaren 28tik aurrera.


TE LLEVAMOS A SAN MAMÉS ¡En Artxandape Ikastola apoyamos a nuestras chicas del Athletic y destacamos los beneficios del deporte: salud, diversión, trabajo en equipo, respeto…!

El 30 de enero (miércoles) a las 19.00 se disputa en San Mamés la eliminatoria de copa a partido único frente al Atlético de Madrid.
Si quieres asistir, te lo ponemos muy fácil:
-  escribe un comentario en la publicación sobre este tema en nuestra página de Facebook indicando cuántas entradas necesitas, hasta el 27 de enero.
- recoge tus entradas en secretaría a partir del 28 de enero.


2019/01/11

ZAINTZA-ZERBITZU BERRIA HHn EGUERDIETAN


[eus] Familien hobekuntzarako ekarpen batetatik abiaturik, HHko ikasleentzat zaintza-zerbitzu berria jarriko dugu abian laster. Honen bidez, ikasle hauek 12:30etan atera beharrean, 13:00ean irteteko parada izango dute. Era honetan, neba-arreba-anaia-ahizpa nagusiagoak dituzten ikasleen familiek, seme-alaba guztiak (HH eta LHkoak) ordu berean jaso ahal izango dituzte, 13:00etan, alegia.
Informazio gehiago e-mailez helaraziko zaizue, interesatuok zerbitzua kontratatu ahal izateko.

[cas] Partiendo de una propuesta de mejora de las familias, se pondrá en marcha próximamente un nuevo servicio de guardería en HH (EI). Mediante el mismo, el alumnado de HH, podrá salir a las 13:00 horas, en lugar de a las 12:30. Así, las familias del alumnado con hermanos/as mayores, podrá recoger a todos sus hijos/as (EI y EP) a la misma hora, a las 13:00 horas.
Se enviará más información mediante e-mail, para que las familias interesadas podáis contratar el servicio.