2018/09/16

BEKA-ESKAERA EPEA ZABALDUKO DA / SE ABRIRÁ EL PLAZO PARA LA SOLICITUD DE BECAS

becas 18-19 euskadi bilaketarekin bat datozen irudiak 
[eus] Irailaren 17tik urriaren 19ra IKASTEKO BEKEN ETA LAGUNTZEN 2018-19 IKASTURTERAKO DEIALDIA  zabalik egongo dela jakinarazten dizuegu. Nahi duenak eskaera irailaren 17tik aurrera on-line egiteko aukera badauka
Informazio gehiago:
http://www.euskadi.eus/unibertsitate-aurreko-bekak-diru-laguntzak/web01-a2hikasl/eu/escolarizacion_e.html

Baita Ikastolan bertan ereirailaren 17tik aurrera.
Aurreskaerak Idazkaritzan ere badaude eskuragai.
 

[cas] Del 17 de septiembre al 19 de octubre se abrirá el plazo para la solicitud de BECAS Y AYUDAS AL ESTUDIO PARA EL CURSO 2018-2019. La  solicitud se podrá hacer online a partir del 17 de septiembre.
Más información: 

También de forma presencial en la Ikastola, a partir del día 17.
Presolicitudes también disponibles en secretaría.

 

2018/09/11

LEHEN EGUNETAKO HAURREN AHOTSAK ETA POZA TARTEAN DITUGULARIK EKIN DIOGU IKASTURTEARI



[eus] Artxandape ikastolak 2018-19 honetan, lehen egunetako haurren ahotsak eta poza tartean ditugularik, ikasturtearen hasierari ekin dio.
Inguru honetan, beraien eboluzio pertsonala, zein ikasketaren protagonista bilakatuko dira, eta irakasleriak, familiekin bat, bakoitzaren ahalmen guztien garapena bermatzen dituzten ekintza pedagogikoak proposatuko ditu, banaren pertsonalitate eta ezaugarri bakarrak kontutan hartuz.

Artxandape Ikastolako Hezkuntza Proiektuaren zuzendari berria izanik, irakasleen zein Manuel (Manolo) Gallardo eta bere taldeak urteetan garaturiko praktika onetatik ikasten ari naiz, eta neure ibilbide profesionalean izandako esperientzia gehitzea espero dut. Aurrera!

[cas] Artxandape ikastola inicia el curso 2018-19 con la ilusión que las voces y alegría de los primeros días del alumnado generan en nuestro entorno.
Es en este entorno donde van a ser protagonistas de su evolución y aprendizaje y donde el profesorado en colaboración con las familias va a proponer actuaciones pedagógicas que contribuyan al desarrollo de las diferentes capacidades de cada niño-a y joven, atendiendo a su personalidad y características únicas.

Como nueva directora del Proyecto Educativo de Artxandape, quiero agradecer vuestra acogida, la del profesorado, y la de Manuel Gallardo, Manolo, para todos-as, y su equipo, de quienes estoy aprendiendo las buenas prácticas que lleva desarrollando Artxandape durante años, y a las que espero poder añadir la experiencia acumulada en mi trayectoria profesional. Aurrera!



Nieves Fernández Vicente
Zuzendaria

2018/09/10

MENDI JARDUERAK 8-18 URTE BITARTEKO UME ETA GAZTETXOENTZAT

[eus] Bizkaiko Mendi Federazioko Eskola Kiroleko arloak badu Foru Aldundiarekin hitzartutako programa 8-18 urte bitarteko adineko ume eta gazteentzat.

Programa oso zabala da eta Mendi Federazioaren barruan dauden hainbat modalitatetan trebatzeko aukera eskaintzen dugu (mendi irteerak, espeleologia, eskalada, arroila jaitsiera, alpinismoa…).

Hurrengo astean gure programa zehetasun guztiekin azaltzeko batzarra egingo dugu. Batzarra irailaren 19an, asteazkenean, (euskaraz) eta 20an, ostegunean, (gaztelaniaz) arratsaldeko 19.00etan Bilboko Miribila auzoan dagoen Bizkaia frontoiko aretoan izango da, Martin Barua Pikaza 27an, beheko solairuan, atetik sartzean jarraian eskumatara dagoen aretoan.

Jaso ezazue gonbidapena!




[cas] La sección de Deporte Escolar de la Federación de Bizkaia de Montaña da a conocer el programa que tiene acordado con la Diputación Foral para los menores de entre 8-18 años.

El programa es muy extenso y ofrecemos muchas modalidades que le competen a la Federación (salidas de montaña, espeleología, escalada, barranquismo, alpinismo…).

La semana que viene haremos una reunión para dar todos los detalles del programa. La reunión será el 19 de septiembre, miércoles, (en euskara) y el 20 de septiembre, jueves, (en castellano) a las 19.00 en la sala del Frontón Bizkaia situado en el barrio Miribilla de Bilbao, calle Martin Barua Pikaza 27, en la planta baja según se entra por la puerta principal a mano derecha.

¡Recibir nuestra invitación!

----------------------------------------------------------------------------
Mendieskola Kirola - Deporte Escolar de Montaña
Bizkaiko Mendizale Federazioa
mendieskolakirola@bmf-fvm.org
Oier Nuñez
Tf: 647 619 986

2018/09/09

12-18 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAT EKINTZA MORDOA DOAN GAZTEKLUBAREN ESKUTIK

12 eta 18 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAKO DOAKO EKINTZAK
IRAILAREN 18tik 23ra!
Izen-emate epea: irailaren 14ra arte (ostirala).

¡ACTIVIDADES GRATUITAS PARA JOVENES ENTRE 12 y 18 AÑOS
del 18 al 23 de SEPTIEMBRE!
Plazo de inscipción: hasta el 14 de septiembre (viernes).

informazio gehiago ondorengo estekan:
más información en el siguiente enlace:
http://bilbaogazte.bilbao.eus/gaztekluba-iraila-programazioa/

2018/07/17

AGURRIK EZ, ESKERRAK BAI: ESKER MILA, MANOLO!

Agur esatea ez da kontu erraza! Bazirudien une hau ez zela inoiz iritsiko! Nork esango zigun!

Ia 3 harmarkadaz izan zaitugu Ikastolaren buru. Denbora honetan bizipen, aldaketa, garapen eta lorpen ugari bilduz!

Artxandapen pertsonak garrantzitsuak direlako eta horrela erakutsi duzulako; honetan, zure pazientziak, isiltasunak, “bakardadean eramandako atsekabeak”, eskarmentuak eta buruko zein tripako minak funtsezkoak eta ezinbestekoak izan ditugu.
Asko ikasi dugu zure ondoan, langile nekaezina, baina batez ere pertsona ona eta horrela gogoratuko zaitugu beti.

Zuk hasitako lanari eta bideari jarraipena ematen ahaleginduko gara, azken hamarkadetan zurea eta Ikastolarena izan den esentzia mantenduz...

Artxandape Hezkuntza Komunitatea


2018/06/20

LHko EKITALDIAN UMORE ONA ETA TALDE-LANA NAGUSI!


Etapa osatzen duten 300 ikasletik gora bildu dira goiza kantuz, dantzaz eta antzerkiz elkarrekin igarotzeko!

Izenburu aurrean duzun botoian klikatu menua zabaldu eta abestia aukeratzeko.
Pulsar el botón frente al título para desplegar el menú y seleccionar la canción.

2018/06/18

AGURRIK EZ, LASTER ARTE NESKA-MUTILOK!!!

DBH 4ko neska-mutilek gainerako ikasle, irakasle eta Ikastolako langileoi eskainitako ekitaldiaren une nabarmenak dituzue ikusgai bideo honetan:


[eus] Aurreko astean euren familiekin batera, DBH 4ko ikasleek hainbat urtetako ibilbidea gogoratzeko parada izan zuten; bihar, ordea, irakasleekin, jantokikoekin, idazkaritzakoekin eta gainerako ikasleekin agur esateko ekitaldia ospatuko dute. 
Beraiek esan bezala, oroitzapen eta bizipen mordoa daramatzate baita, inolako espedienteetan ez nota-txostenetan islatzen ez den zerbait ere: adiskidetasuna, elkartasuna eta begirunea bezalako baloreak.

Gure aldetik, gure “familiaren” parte direnaren harrotasuna ere badugu.
Agur ez, gero arte! Badakizue Artxandape zuen etxea ere badela eta!


[cas] El alumnado de 4º ESO junto a sus familias tuvo oportunidad la semana pasada de recordar la trayectoria de tantos años; mañana, en cambio, tendrá lugar el acto de despedida con profesorado, plantilla de comedor, de secretaría y demás alumnado. 
Como destacaron ellos/as, además de un sinfín de recuerdos y experiencias, se llevan algo que no se refleja en ningún expediente ni boletín de notas: valores como la amistad, la solidaridad y el respeto.

Por nuestra parte también sentimos el orgullo de que pertenezcan a nuestra “familia”.
Nos despedimos, no con un adiós, sino con un hasta luego, porque ya sabéis que Artxandape también es vuestra casa.



LAGUN-GIROAN BILDU GARA BESTE BEHIN IKASTURTE AMAIERAKO ELIZKIZUNEAN

Ohiko legez, HHtik hasita DBHraino, Ikasturte Amaierako Elizkizunean parte hartzeko elkartu gara Familia Santua Parrokian. Bizi izan dugun ikasturte oparoagatik eskerrak emanez, oporraldirako zein hurrengo kurtsorako eskaerak luzatuz, otoitz eginez eta abestuz eraman dugu aurrera hitzaren liturgia.

Como es habitual, desde EI hasta ESO, nos hemos congregado en la Parroquía Sagrada Familia, para celebrar las Celebraciones de la Palabra de Fin de Curso. Hemos llevado a cabo el acto dando las gracias por el productivo curso que hemos vivido, realizando nuestras plegarias tanto para el periodo vacacional como para el nuevo curso, orando y cantando.

Hemen lehen 2 elizkizunak ikusgai, txikiena eta ertainena!

2018/06/13

GURE TXIKIENEK IKUSKIZUN HANDIA ESKAINI DIGUTE

Ohiko legez, gure txikienek ikuskizun aparta eskaini digute Ikastolako oholtzan!
Txikienentzat, 2 urtekoentzat, urduritasuna; lehen aldia baitzen! 
Nagusienentzat, 5 urtekoentzat, emozioa eta sentipenak pili-pilean, HHri agur esaten baitiote, beraien bizatzaren beste etapa berri bat hasteko.
Bitartean, guraso, aitite-amamak... irribarrea ahoan euren "umetxoen" dantza eta pozaz gozatuz!

Dantzen bideoak deskargatzeko. / Para descargar los vídeos.

Abestia eta ikastaldea aukeratzeko, bideoaren izenburu aurreko botoian klikatuz menua zabaldu. 
Para escoger la canción, desplegar el menú clicando en el botón a la izquierda del título del vídeo.

GURE AKTOREEN LAN BIKAINA IKUSGAI JADA

Ohiko legez, ikusgai duzue LH 6ko gure aktore bikainen lana. Goza ezazue:
Bai Ikastolan bai Kafe Antzokian egindako antzezlanak deskargatu nahi izanez gero, hemen duzue esteka.

Como es habitual compartimos el gran trabajo realizado por nuestros actores y actrices de 6º EP. Disfrutad de las obras:
Podéis descargar la representaciones realizadas tanto en la Ikastola como en el Kafe Antzoki en el siguiente enlace.