Gure berri era azkar eta errazago batean izan ezazu Facebooken sortu berri dugun orrialdearen bidez.
2012/09/21
IKASTOLAREN FACEBOOK ORRIA
Azken aldian, bogan dauden teknologia berri eta giza-sareetan beste pausu bat emateko erabakia hartu dugu.
Gure berri era azkar eta errazago batean izan ezazu Facebooken sortu berri dugun orrialdearen bidez.
Gure berri era azkar eta errazago batean izan ezazu Facebooken sortu berri dugun orrialdearen bidez.
2012/05/17
MIKOLETA SARIAK 2012
Aurten Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXIV edizioan Ikastolako bi
ikaslek berriz ere saria eskuratu dute:
DBH 4. mailako Maitane Sobrinok 1. saria eta
DBH 3. mailako Nerea Godoik aipamen berezia.
Zorionak eta eskerrik asko zuen
lanagatik!
2012/04/27
GIZA ONDAREAREN EGUNA : UNESCO ETA BIZKAIA ZUBIA
Giza ondare eguna zela eta DBH 4.mailako ikasleek UNESCO Etxeak antolatutako Bizkaia Zubira bisitaldian parte hartu zuten.
2012/03/23
ARAZO BAT KONPONBIDE BAT
Hona hemen 1. mailakoek egindako proiektua, zer egin dezakegu ingurugiroko arazoen aurrean?
2012/03/05
ELKAR TRUKEAN ESPERIENTZIA
Euskara arloan testu batetik abiatuta, diruaren balioa alboratu eta mesedeen eta objektuen trukean oinarritutako gizartea nolakoa izango litzatekeen irudikatu dute DBH 1.mailakoek hausnarketa txiki honetan.
2012/02/27
BIKARIO NAGUSIA IKASTOLAN
Gaur, otsailaren27a, Lurraldeko Bikarioa den Antón Reyren bisita izan dugu ikastolan.
Ikastola bera ezagutu eta honen eguneroko bizitzan dauden gorabeherak, antolaketa eta egitasmoen inguruan solas egiteko parada izan dugu. Hizketaldi honetan Bikarioa bera, Elizbarrutiko ordezkariak eta ikastolako Pastoral Saileko eta Zuzendaritzako zenbait kide izan dira.
Ohore handia izan da guretzat!

2012/02/02
2012/01/26
2012/01/24
2012/01/20
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)