2011/12/09

ZAZPIKOLOROA


2011ko abenduaren 18an Barakaldoko BEC-en;
SARRERAK EROSI - Comprar entradas.

2012ko martxoaren 2, 3 eta 4an Bilboko Arteria Campos Eliseos Antzokian;
SARRERAK EROSI - Comprar entradas.

2011/12/07

GABONETAKO TAILERRAK

Aurten ere, beste urteetan bezala, Gernika-Lumoko EUSKAL HERRIA MUSEOAK, GABONETAKO TAILERRAK antolatu ditu. DOHAINIK! Hauetan parte hartzeko, Museora hurbildu behar da izena emateko. Argibide gehiago: 94 625 54 51 Zuon gustokoak izango direlakoan, atsegin handiz agurtzen zaituztegu eta laster arte.

Este año, al igual que en años anteriores, el MUSEO EUSKAL HERRIA de Gernika-Lumo ha programado los TALLERES DE NAVIDAD. SON GRATUITOS. Para participar, hay que rellenar la hoja de inscripción que pueden pedir en el Museo. Más información: 94 625 54 51. Esperando que sean de su agrado, nos despedimos atentamente y hasta pronto.

GABONETAKO TAILERRAKEUSKAL HERRIA MUSEOA

Allendesalazar, 5; 48300 Gernika-Lumo (Bizkaia)

Tel. 94 625 54 51 - Fax. 94 625 74 15

euskalherriamuseoa@bizkaia.net

www.bizkaia.net/euskalherriamuseoa

2011/11/23

SANTA ZEZILIA 2011

5. ikasturtez jarraian Santa Zezilia ospatzeko asmoz kontzertutxo pare bat antolatu genituen. ikastolan. Hori dela-eta, astearte arratsaldean elizan bildu ginen.
Lehen saioan LH 4, 5 eta 6. mailako musikari txikiak entzun ahal izan genituen. Bigarrenean, aldiz, DBHko ikasle gazteen musika-zaletasunaz gozatu genuen; piano, gitarra, biolontxelo, biolin, trikitixa, eskusoinu, txirula, klarinete eta tronpetaren soinuekin alaitu gintuztelarik. Ausartenak kantuan aritzeko gai ere izan ziren!
Bestalde, ikusleen artean adin ezberdinetako ikasleak izan ziren, 5 urtetik hasita DBH 4. mailara arte.
Argazkiak ikusteko hemen klikatu!

EIB (EUSKO IKASTOLA BATZA) - 25. URTEURREN BIDEOA

2011/11/02

ZIENTZIA ASTEA AZAROAREN 9a ETA 13a BITARTEAN ALHONDIGAN

Gera zaitez gatibu zientziaren eta teknologiaren matazan: ukitu, galdetu, usaindu, begiratu, dastatu... eta ikasi korapiloak askatzen. ZIENTZIASTEA-Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Asteak, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuak, kalera aterako ditu zientzialari eta ikertzaileak, batak soinean eta euren traste eta tresna guztiak aldean.

Info +:



2011/10/24

UMEENTZAKO 9. POESIA LEHIAKETA

Zorionak egindako lan onagatik !