2011/12/07

GABONETAKO TAILERRAK

Aurten ere, beste urteetan bezala, Gernika-Lumoko EUSKAL HERRIA MUSEOAK, GABONETAKO TAILERRAK antolatu ditu. DOHAINIK! Hauetan parte hartzeko, Museora hurbildu behar da izena emateko. Argibide gehiago: 94 625 54 51 Zuon gustokoak izango direlakoan, atsegin handiz agurtzen zaituztegu eta laster arte.

Este año, al igual que en años anteriores, el MUSEO EUSKAL HERRIA de Gernika-Lumo ha programado los TALLERES DE NAVIDAD. SON GRATUITOS. Para participar, hay que rellenar la hoja de inscripción que pueden pedir en el Museo. Más información: 94 625 54 51. Esperando que sean de su agrado, nos despedimos atentamente y hasta pronto.

GABONETAKO TAILERRAKEUSKAL HERRIA MUSEOA

Allendesalazar, 5; 48300 Gernika-Lumo (Bizkaia)

Tel. 94 625 54 51 - Fax. 94 625 74 15

euskalherriamuseoa@bizkaia.net

www.bizkaia.net/euskalherriamuseoa

2011/11/23

SANTA ZEZILIA 2011

5. ikasturtez jarraian Santa Zezilia ospatzeko asmoz kontzertutxo pare bat antolatu genituen. ikastolan. Hori dela-eta, astearte arratsaldean elizan bildu ginen.
Lehen saioan LH 4, 5 eta 6. mailako musikari txikiak entzun ahal izan genituen. Bigarrenean, aldiz, DBHko ikasle gazteen musika-zaletasunaz gozatu genuen; piano, gitarra, biolontxelo, biolin, trikitixa, eskusoinu, txirula, klarinete eta tronpetaren soinuekin alaitu gintuztelarik. Ausartenak kantuan aritzeko gai ere izan ziren!
Bestalde, ikusleen artean adin ezberdinetako ikasleak izan ziren, 5 urtetik hasita DBH 4. mailara arte.
Argazkiak ikusteko hemen klikatu!

EIB (EUSKO IKASTOLA BATZA) - 25. URTEURREN BIDEOA

2011/11/02

ZIENTZIA ASTEA AZAROAREN 9a ETA 13a BITARTEAN ALHONDIGAN

Gera zaitez gatibu zientziaren eta teknologiaren matazan: ukitu, galdetu, usaindu, begiratu, dastatu... eta ikasi korapiloak askatzen. ZIENTZIASTEA-Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Asteak, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuak, kalera aterako ditu zientzialari eta ikertzaileak, batak soinean eta euren traste eta tresna guztiak aldean.

Info +:



2011/10/24

UMEENTZAKO 9. POESIA LEHIAKETA

Zorionak egindako lan onagatik !

2011/06/30

UDA ONA IGARO EZAZUE!



Mila esker zuen konfidantzagatik!

Artxandape ikastola

2011/05/12

IKASTURTE AMAIERAKO EKITALDIAK

ekainaren 13an IPUIN LEHIAKETAREN SARI-BANAKETA

ekainaren 14an LH 2. mailakoen eskutik IRAKURTXO

ekainaren 15ean DBH 4. mailakoen AGUR EKITALDIA

ekainaren 15ean HAUR HEZKUNTZA JAIALDIA

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK:

2011/05/04

GAURKO NAGUSIA - ABUELO/-A ACTUAL

Ikastolako 3 eta 4. mailako ikasleek AITITE-AMAMEN GAUZARIK ONENA izeneko ekimenean parte hartzeko aukera izan dute. Horretarako, aitite-amamen merezimendu, ezaugarri eta istorioak azaltzeko idazlantxo bat egin behar izan dute.

Gaur arratsaldean ekitaldi berezi bat izan da Guggenheim Museoan. Bertan, sari banaketa, hitzaldi eta bestelakoen artean, haurrek idatzitako lanentzat ere tartetxo bat izan da. Ikastolako LH 4. mailako Leire Ibañez Irulegik bere idazlantxoaren txatal bat irakurtzeko aukera izan duelarik. Zorionak eta gure eskerrik zintzoenak parte hartu duten ikasle guztiei eta bereziki, Leire eta bere amamari!