Abenduaren 3an EUSKARAREN EGUNA dela-eta, ekintza ezberdinak antolatu ditugu ikastolan.

Hau guztia, apaingarriz eta musikaz alaituta, noski.
Nagusienek (DBH) ere zeresana emango dute egun horretan; honen erakusgarri, besteak beste, euskararen aldeko grafiti erakusketa, auzoko dendetan banatzeko kartelak, hamaiketakoa, mahai-jolasak, ginkana, irrintzi eta txapel-jaurtiketa lehiaketak, herri kirolak edota Durangoko Euskal liburu eta Diska Azoka ere bisitatuko dute.
Ekintza hauek guztiak primeran daude gure hizkuntza omentzeko, baina hausnarketa sakona egin beharko genuke guztiok (ikasle, guraso, irakasle...) eta eguneroko jardunean bakoitzak bere ahalegintxoa erakutsi.
Abestien leloak ezagutzea, Gandiagaren hitzak gogoratzea edota ikurrinak margotzea alferrikako lana baita, gure artean euskara erabiltzen ez badugu.