2022/04/05

KORRIKA BADATOR! ARTXANKILOMETROAN (1576 km-a) PARTE HAR EZAZU!

Bihar, apirilaren 6a (asteazkena) KORRIKAren 22. edizioa Bilbotik igaroko zaigu. Animatu eta parte har ezazu! Hitzordua arratsaldeko 19:45etan dugu Ikastola aurrean; 20:00ak aldera Korrika Anselma de Salces kaletik igarotzea iragarrita baitago.

Aurten, lekukoaren eramaile gisa, Ikastolako Hezkuntza Komunitatearen hiru hankak ordezkatuta egotea proposatu da. Jasotako ekarpenak kontuan izanda honakoa erabakiz:

ikasleria DBHko Aitzolek ordezkatuko ditu, batik bat kanpotik etorri ohi diren ikasleek Euskara ikasteko egiten duten ahalegin handia balioan jartzeko,

langileriaren izenean, andereño Ane ibiliko da tipi-tapa, Ikastolan urte dezente, auzotarra eta ikasle ohia bera,

azkenik, familien ordezkari, Guraso Elkartearen Euskara Batzordetik Idoiak jarriko du bere aletxoa, talde honek urteetan erakutsitako ardura eta egindako ahalegina nabarmenduz.

Mila esker galdetegiaren bidez helarazi zenizkiguten ekarpenengatik.
Eta mila esker guztioi ere, egunero Euskararen alde egiten duzuen lanagatik!

Beste pauso txiki bat eman dezagun eta parte har dezagun ArtxanKilometroan! Langile, familia, lagun eta ikasle, jantzi zure Ikastolako kamiseta eta sudadera, edota hartu petoa eta tipi-tapa... Ikastolatik auzora euskara korrika!



2022/03/26

ARTXANDAPEKO 2 BIDEO SARITUAK IZAN DIRA JAZOTAKOA JASOREN AURTENGO EDIZIOAN

[EUS] Aurten, ekologia integrala eta etxe komunaren zaintza zainketa ardatz nagusitzat hartuta, Jazotakoa jaso ekimenaren V. edizioa ospatu da, honetan Artxandape Ikastolak aurkeztutako 2 lanek saria lortu dutelarik.

Alde batetik, LH 5. mailako ikasleen "Begiratuz maitatu, maitatuz zaindu" bideoak LH etapatik aurkeztutako bideo-irabazlea izan da. Epaimahaiak honen lanketa nabarmendu: antzezpena, ikasle guztien parte hartzea, portaera edo jarreren adierazpena edota jantziak, besteak beste.

Beste alde batetik, DBHko ikasleen "Tximinoaren istorioa" lanak ere alor arteko jakintza onena adierazten duen bideo onenaren aintzatespena eskuratu du. Kasu honetan, originaltasuna, mezuaren argitasuna eta erabilitako baliabide anitzak (marrazkia, rap musika eta istorioa-natura-historia uztartzea, esate baterako) izan dira bideo honen indarguneak.

Eskerrik asko eta zorionak parte hartzaile guztiei!!!


[CAS] Con la ecología integral y el cuidado de la casa común como ejes principales, este año se ha celebrado la Vª edición del certamen de vídeos Jazotakoa jaso, siendo premiados en la misma 2 vídeos presentados por Artxandape Ikastola.

Por un lado, el trabajo "Begiratuz maitatu, maitatuz zaindu" de nuestro alumnado de 5º de EP ha sido reconocido como el mejor vídeo en la categoría de educación primaria. El jurado ha destacado su elaboración: la interpretación, la participación de todo el alumnado, la expresión de diferentes conductas y comportamientos o el vestuario, entre otros aspectos.

Por otro lado, el vídeo "Tximinoaren istorioa" de DBH ha sido reconocido por su contenido interdisciplinar. En este caso, las fortalezas del trajo del alumnado de la ESO han sido la originalidad, la claridad en el mensaje y la variedad de recursos utilizados (dibujo, composición de música rap y confluir trama-naturaleza e historia).

¡¡¡Eskerrik asko y zorionak a todo el alumnado participante!!!



KORRIKAREN KOREOGRAFIA ENTSAIA EZAZU, KORRIKATXIKI BADATOR ETA!

 Hona hemen Korrika 22ren koreografia. Entsaia ezazu, Korrika Txikirako: Aurrera!


Gogoan izan, beheko torlojuaren bidez bideoaren abiadura alda dezakezula; entsaiatzeko motelduz.


2022/03/24

KORRIKAREN 22. EDIZIOA GIROTUKO DUEN AUZOKO KULTURA ASTEAN PARTE HARTU APIRILAREN 1etik 10era




Auzoko Korrika Batzordeak antolatutako Kultura-Astearen egitaraua hemen duzu. Parte hartzera anima zaitez!


Korrikaren 22. edizioak Donostian izango du helmuga apirilaren 10ean (igandea). Amaiera ekitaldi honetara Auzoko Euskara Batzordeak antolatutako autobusean joateko asmoa izanez gero, izena eman ezazu galdetegi honen bidez

Bidaia-txartelaren zenbatekoa 5€koa izango da pertsonako.

Plaza kopurua urria izanik, izen-emate ordena kontuan izango da.



2022/03/17

MARTXOAREN 18an PARTE HAR EZAZU AUZOKO GURUTZEGRAMA ERRALDOIAN

Kultura Astea iragartzeko asmoz, Auzoko ekintza erraldoia antolatu du Uribarriko Korrika Batzordeak, martxoaren 18an arratsaldeko 17:30etan, Uzturre plazan. Egitekoa grabaketa masiboa izango da. Auzoko eragile, ikastola eta eskolen artean GURUTZEGRAMA ERRALDOIA duen erronka proposatzen du.

Ekitaldia egoki girotzeko, parte hartzaile guztiek Ikastolako kirol-jertsea edo arropa berdea jantzi behar dute.  


Dentro del programa de actos para anunciar la Semana Cultural, la Comisión de la Korrika de Uribarri ha organizado una Actividad inicial para el  Barrio, que tendrá lugar  en la plaza Uzturre el 18 de marzo a las 17:30 de la tarde. Realizarán una grabación masiva. Las entidades, ikastola y escuelas del barrio proponen la realización de un CRUCIGRAMA GIGANTE como reto.

Sería aconsejable que los participantes vistiesen la sudadera de la ikastola o alguna prenda verde. con el fin de ambientar la actividad. 



BOZKA ITZAZU JAZOTAKOA JASO EKIMENEAN AURKEZTU DITUGUN BIDEOAK

Zabalik dago jada Bilboko Elizbarrutiko Kultur Erakundeen Mahaiak EBI ikastegietarako antolatzen duen Jazotakoa Jaso V. bideoklip lehiaketan bozkatzeko epea.  Aurten, ekologia integrala eta etxe komunaren zaintza da gaia. Jarraian gure bideo guztiak ikus ditzakezu! Bozka ezazu hauen alde! Eskerrik asko!

Ya está abierto el plazo para votar por los videoclips de la Vª edición del Concurso Jazotakoa Jaso que organiza la Mesa de Entidades Culturales de la Diócesis de Bilbao para la red de centros EBI. Este año, con el tema central de la ecología integral y el cuidado de la casa común. ¡A continuación puedes ver todos nuestros vídeos! ¡Vota por ellos! ¡Muchas gracias!

LH BEGIRATUZ MAITATU, MAITATUZ ZAINDU

DBH TXIMINOAREN ISTORIOA

DBH ITSASOA GARA

DBH %100

DBH BIZITZAREN OLATUA

2022/03/09

BUELTAN DITUGU BARRIAko (LH1-2-3) ETA ZUAZAko (LH4-5-6) UDALEKUAK

Koronabirusak eragindako halabeharrezko "etenaldiaren" ondoren, aurten Barria eta Zuazako Udalekuak bueltan ditugu.

  • LH 1-2-3 BARRIA ekainaren 22tik 25era, asteazken-larunbat (itzulera goizez)

    [informazio-bilera martxoaren 16an (asteazkena) 17.00etan]


  • LH 4-5-6 ZUAZA ekainaren 22tik 27ra, asteazken-astelehen (itzulera arratsaldez)

     [informazio-bilera martxoaren 23an (asteazkena) 17.30etan]





2022/03/08

MARTXOAK 8: TXIKIENETATIK NAGUSIENETERA, GURE NESKA-MUTILAK BERDINTASUNEAN HEZTEN ETA HAZTEN!

🟣 Gaur egun eta etorkizunean genero berdintasun eraginkorra lortzeko tresnarik onena hezkuntza da. Artxandape Ikastolan horretan egiten dugu lan aldarrikapenaren eta hausnarketaren bitartez. Gora emakumeak! 

🟣 La educación es la mejor herramienta para lograr una igualdad de género efectiva en el presente y en el futuro. En Artxandape Ikastola trabajamos en ello a través de la reivindicación y la reflexión. Gora emakumeak!



ROBOTIKAKO FIRST LEGO LEAGUEN IZAN DITUGU ARTXANDAPEKO LH 4ko IKASLEAK JOAN DEN ASTEBURUAN

🤖👌 Artxandape Ikastolako ikasleak First Lego League lehiaketara itzuli dira bi zientzia-proiektu bikainekin. Eta, gainera, solidarioak. Cargo Connect erronkaren inguruan, bi taldek Ukraniara lagungarria den materiala jaso eta bidaltzeko sistema robotikoak prestatu dituzte. Zorionak!  

🤖👌 El alumnado de Artxandape Ikastola ha vuelto a la First Lego League con dos proyectos científicos excelentes. Y solidarios, además. En torno al reto Cargo Connect, los dos equipos han preparado un sistema robótico para recibir y enviar material de ayuda a Ucrania. Zorionak! 



200 MANTA AITA MARIRENTZAT KANPAINA, MARTXOAREN 10 eta 11n

[EUS] Azken ikasturteetan, gure Ikastolak, Aita Mari itsas-salbamendu ontziarekin harremana izan du migrazio proiektu ezberdinei lotuta.

Gaur eguneko munduak duen erronka handienetako bat migrazioena izanik, Aita Mari bezalako ontzien lana mirestekoa da. Hauek, migratzaileak jasotzen dituztenean, bakoitzari haientzako izango den manta bana ematen diete; beraz, Aita Mariren manta premia etengabea da.

Hori dela eta, Artxandape Ikastolak, "200 manta Aita Marirentzat" kanpainian parte hartzeko erabakia hartu du. Hortaz, martxoak 10 (osteguna) eta martxoak 11 (ostirala) Ikastolako sarreran egongo gara 08:30 - 10:30 manta eta barrita energetikoak biltzeko.

Asko eskertuko genizueke, etxean erabiltzen ez duzuen mantarik edo barrita energetikorik eskeintzea posible izango balitzaizue.


[CAS] Estos últimos cursos, nuestra Ikastola ha mantenido relaciones con el barco de salvamento marítimo Aita Mari unido a diferentes proyectos sobre las migraciones.

Siendo las migraciones uno de los mayores retos que el mundo actual debe afrontar, es admirable la labor que el Aita Mari realiza. Estos, reparten una manta por cada migrante que salvan del mar y ésta será para cada uno de ellos. Y por tanto, la necesidad de mantas por parte del Aita Mari es constante.

Por todo ello, Artxandape Ikastola, ha decidido participar en la campaña  "200 manta Aita Marirentzat". Así,el jueves 10 de marzo y el viernes 11 de marzo, diferentes alumnos y alumnas estarán en la entrada de la Ikastola recogiendo mantas y barritas energéticas de 08:30 a 10:30. Mila esker!