2017/04/05

2017-04-05 ERDI AROKO OSPAKIZUNA

Martxoaren 23an ikasgelak gaztelu bihurtu ziren egun batez!
Asteak  zeramatzaten DBH 2ko neska-mutilek aro honen inguruan ikertzen zein ikasten, horretarako ikasgai ezberdinetako saioak uztartuz: Matematika-Fisika, Hizkuntzak, Geografia-Historia, Gorputz Hezkuntza, Arte Hezkuntza eta Erlijioa;
honen emaitza jardunaldi osoko jai bitxia izan delarik!
Egitasmo hau ikasleen interesetik jaio zen, beraiek eskatu baitzuten. Hasiera-hasieratik erronkari ekin geniolarik, ikasketa aktibo, kooperatibo eta esanguratsurako aukera paregabea zelako, ikasleen interesa eta motibazioa areagotuz!
Azken ekintza, azoka bera, LHko irakasleria guztiari zuzenduta egon da, hori dela eta, 6-12 urteko ikasle orok ikasi eta gozatu izan du bertan! Hauekin batera, DBH2koen familiek ere tartetxoa izan dute.
Gainera, ekintzak merezi zuen girotzea ere izan du, aurretik familia ezberdin bat ordezkatzen zuen ikastalde bakoitzak bere gela gaztelu, dorretxe... bihurtu baitu; baita abizen bakoitzaren armarriarekin soinekoa ere.
Ikasteko, irakasteko, elkarbizitzeko eta gozatzeko parada ezin hobea!

Lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu ekimena posible egin duten pertsona guztiak zoriondu eta eskertzeko, ikasle zein irakasle, bai DBHkoak bai LHkoak, baina bereziki Itziar eta nola ez, Zigor!

ARGAZKIAK:



BIDEOA prest egon bitartean, trailerrarekin uzten zaituztegu:



iruzkinik ez: