2018/12/20

ABENDUA LAN HANDIKO GARAIA SUKALDE ETA JANTOKIAN



[eus] Urte osoko ohiko martxaz gain, abendua lan handiko garaia izan ohi dugu Sukalde eta Jantokian. Alde batetik, hilaren 19an ehunka picnic prestatu behar izan zituzten goizean goiz PINeko txangoaz gozatu zuten 220 ikasleentzat.
Bestalde, ohiko legez, Santo Tomas eguneko postutxoa antolatu dute eta baita menu berezia ere: taloak, txistorrak, “txori-panak”...
Eta hori gutxi balitz, Gabon-oporren aurreko azken eguneko prestaketak.
Lerro hauen bidez gure aintzatespena eta eskerrik zintzoenak Sukalde eta Jantokiko ekipo handiari!

[cas] Aparte del habitual trajín, diciembre suele ser una época de arduo trabajo en la Cocina y en el Comedor. Por una parte, el 19 de este mes tuvieron que preparar cientos de picnics para los más de 220 alumnos/as que disfrutaron de la excursión al PIN. Por otra parte, como es habitual, han montado el puesto de Santo Tomás y con ello un menú especial con talo, chistorra, choripan…
Y por si esto fuera poco, los preparativos del último día antes de las vacaciones Navideñas.
¡Sirvan estas líneas para reconocer y agradecer la labor que realiza este gran equipo de Cocina y Comedor!


2018/12/19

GOTZAINA ETA ELIZBARRUTIKO HEZKUNTZA ARDURADUNAK ARTXANDAPEREN JARDUN ONAZ SOLASEAN ARITU DIRA


[eus] Gaur Gotzainarekin eta Elizbarrutiko Hezkuntza arduradunekin Ikastolaren Hezkuntza Proiektuaren azken urteetako ibilbideaz solasean aritzeko aukera izan dugu Zuzendaritza Taldekideok.
Alde batetik, Artxandaperen ardatz eta lehentasun estrategikoak azpimarratu ditugu, baita ikastetxearen nortasuna eta emaitza onak ere (akademikoak, matrikulaziokoak, ekonomikoak).
Bestalde, etorkizun hurbileko planak ere plazaratu ditugu.
Azkenik, Pastoral Taldeak urteetan aurrera daraman lan sendoa aztertzeko parada ere izan dute, bai Ikastola barnean, bai bestelako kanpo erakunde eta agenteekin.
Gotzainari, Elizbarrutiko arduradunei eta baita zonaldeko Unitate Pastoraleko arduradunari beraien arreta eta ekarpenak eskertu nahi dizkiegu.

[cas] Hoy en el Equipo Directivo hemos podido charlar con el Obispo y con los Responsables de Educación de la Diócesis sobre la trayectoria de la Ikastola en los últimos cursos.
Por un lado, hemos puesto de relieve los ejes y prioridades estratégicas de Artxandape, así como la identidad y los buenos resultados (académicos, de matriculación y económicos).
Por otro lado, también hemos expuesto los planes de futuro del centro.
Finalmente, hemos reflexionado acerca de la encomiable labor que lleva desempeñando el Equipo de Pastoral en los últimos años, tanto dentro de la Ikastola como con entidades y agentes externos.
Queremos agradecer al Obispo, a los/as responsables de la Diócesis y a la responsable de la Unidad Pastoral de la zona.




2018/12/18

PRESTA GAITEZEN JESUSEN JAIOTZA OSPATZEKO!

[eus] Gabonak gain-gainean ditugu jada! Abendualdia hasi genuenetik somatzen da Ikastolan. Ikasleak sasoi honek eskatzen digun hausnarketa egiten ari dira, Jesusen etorrerarako prestatzen ari gara!
Abendualdia eta Gabonen prestaketan ari gara buru-belarri ikastolan. Jesusen etorrera prestatzeko Beleneko Bakearen Argia taldeak sortutako materiala erabili dugu barnera begiratzeko jarduerak eginez. Horretarako, Artxandape Ikastolan egitarau mardula prestatu dugu:

abenduaren 2tik aurrera ABENDUALDIko hausnarketa eta prestaketa-lanak erlijio-saioetan, LH-DBH.
abenduaren 3an "JAIOTZA"ren muntaketa.
abenduaren 12-13an GABON-ARBOGLIFOEN TAILERRA Goaz Museumen.
abenduaren 17an HHkoei zuzendutako IKUSKIZUNA.
abenduaren 20an GABON-ELIZKIZUNAK eta LH 2koek eta LH 4koek prestatutako "JESUSEN JAIOTZA" ANTZEZLANAK La Aneja-Familia Santua Parrokian.
abenduaren 21ean OLENTZEROREN BISITA (HH-LH 1-2) eta GABON-JAIA (HH-LH-DBH).

Bestalde, asko eta asko dira ere girotzeko egindako jarduerak, besteak beste, esku-lan eta apainketa lanak. LH 3-4ko ikasleek, esate baterako,Gabon-abestien kantutegia osatu dute gelan, ondoren, postaz etxeetara bidali dituzte familiekin partekatzeko. Ikasle zein irakasleek familiak zoriondu eta animatu nahi dituzte hilaren 21ean auzotik egingo dituzten kalejiretan parte-hartzera. Beraz, badakizue, kantutegia eskuan eta ikasleekin abestera. Horretarako, neska-mutilak buru belarri dabiltza ere Gabon-abestien azken entseguak egiten.

[cas] ¡Que la Navidad está a la vuelta de la esquina, no es ningún secreto! Es palpable en la Ikastola desde que comenzamos el Adviento!
El alumnado está realizando las reflexiones que este periodo nos invita a hacer, ¡nos estamos preparando para la llegada de Jesús! Estamos inmersos en los preparativos de Adviento y Navidad. Para preparar la llegada de Jesús y reflexionar sobre nuestra fe hemos utilizado material creado por el grupo Luz de la Paz de Belén.
Para ello en Artxandape Ikastola hemos preparado un programa repleto de actividades:

desde el 2 de diciembre reflexión y preparación durante el ADVIENTO en las sesiones de Religión, EP-ESO.
el 3 de diciembre montaje del "NACIMIENTO"
el 12-13 de diciembre TALLER DE ARBOGLIFOS NAVIDEÑOS en Goaz Museum.
el 17 de diciembre ESPECTÁCULO dirigido a EI.
el 20 de diciembre CELEBRACIONES DE LA PALABRA NAVIDEÑAS y REPRESENTACIONES TEATRALES "EL NACIMIENTO DE JESÚS" en la Parroquia La Aneja-Sagrada Familia, a cargo del alumnado de 2ºEP y 4ºEP.
el 21 de diciembre VISITA DEL OLENTZERO (EI-1º-2º EP) y FIESTA NAVIDEÑA (EI-EP-ESO).

Por otro lado, son un sinfín las actividades que se llevan a cabo también para la ambientación, entre otras, las manualidades y los trabajos ornamentales. Por ejemplo, el alumnado de 3º-4º EP ha confeccionado un cancionero para posteriormente enviarlo por correo a sus familias. El fin tanto del alumnado como del profesorado es felicitar las fiestas y animar a las familias a que cancionero en mano participen en el pasacalles que realizarán por diferentes puntos de barrio el día 21. Para lo cual los chicos y chicas están realizando los últimos ensayos.





2018/12/17

HAURRENTZAKO GABONETAKO TAILERRA

“Bapo Bapo” haurrentzako Gabonetako tailerra Euskal Museora, Berreginen Museora eta Mariaren Bihotza Plazako Aztarnategira heldu da!


Abenduaren 26an, 27an eta 28an, Bizkaiko erakunde hauek gaztetxoei zuzendutako jardueraz beteko dira 10:00etatik 13:30era bitartean.

6 eta 10 urte bitarteko gazte guztiek parte hartu ahal izango dute.


Tailerraren prezioa honakoa izango da: 3 € haurreko eta eguneko

Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea 94 415 02 31 telefono-zenbakian
 

Euskal Museoak eta Bilboko Berreginen Museoak (eta, aurten, baita Mariaren Bihotza Plazako Aztarnategiak ere) haurrentzako Gabonetako tailer arrakastatsua antolatu dute berriro. Oraingoan, “Bapo Bapo” da jardueraren izena, eta 6 eta 10 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta.

-          Abenduak 6 (Berreginen Museoa). Hiru osagai nagusi
-          Abenduak 27 (Aztarnategia). Komentuko ortutik
-          Abenduak 28 (Euskal Museoa). Artoa edonon

2018/12/12

GABON OSPAKIZUNEN ARTEAN AURTEN ERE AZOKA SOLIDARIOA IZANGO DUGU DBH 3koen ESKUTIK!


Aurten ere, DBH 3. mailakoek antolatuko duten AZOKA SOLIDARIOA izango dugu abenduaren 21ean. Postua, Ikastolarako sarbidean jarriko dugu eta jaki ezberdinez gozatzeko aukera izango duzue, kantaldiaren aurretik eta baita ondoren ere. Jasotako dirua Vicente Ferrer Fundazioari zuzenduko zaio. Animatu, parte hartzera!
Honekin batera, Gabon-ospakizunen antolaketa eta kantutegia helarazi nahi dizkizuegu. Gogoan izan, mesedez, gure antolaketa eta helburuak; hau da, espazio-mugak kontuan izanda, lehenengo ikasle-irakasle guztiok abestuko dugu eta jarraian familiokin batera egoteko auzoko gune ezberdinetara abiatuko gara.
2018/12/21 (ostirala)
11:15etan ikasleak eta irakasleak abesteko elkartuko gara.
11:30etan familiei, lagunei eta auzotarrei deia luzatzen diegu: 
- HH ikastolako sarreran.
- LH 1-2 anbulatorio aurrean.
- LH 3-4 Trauko peatonala eta Uzturre plaza.
- LH 5-6 Funicular Plaza eta Campo Volantín.

Jai-zoriontsuak eta urte berri on!
Pastoral Saila – Batzorde Pedagogikoa 

Al igual que el pasado curso, tendréis la oportunidad de degustar diferentes alimentos en el MERCADO SOLIDARIO que organizarán las alumnas y alumnos de 3º ESO el 21 de diciembre. El puesto se situará en los accesos a la Ikastola, antes y después de los villancicos. El dinero recaudado será destinado a la Fundación Vicente Ferrer.
Queremos haceros llegar la organización y el cancionero para las celebraciones Navideñas. Recordad, por favor, nuestra organización y objetivos; es decir, teniendo en cuenta nuestras limitaciones de espacio, primeramente nos juntaremos todo el alumnado y profesorado para cantar juntos, y posteriormente nos dirigiremos a diferentes zonas del barrio con el fin de juntarnos con las familias.
21/12/2018 (viernes)
A las 11:15 alumnado y profesorado nos juntaremos para cantar.
A las 11:30 invitamos a las familias, amigos/as y vecinos/as: 
- EI-HH en la entrada de la Ikastola.
- 1-2 EP-LH frente al ambulatorio.
- 3-4 EP-LH peatonal Trauko y plaza Uzturre.
- 5-6 EP-LH plaza Funicular y Campo Volantín.
¡Felices fiestas y próspero año nuevo!
El Dpto. de Pastoral – El Equipo Pedagógico

2018/12/10

HOTZ ALA BERO... IRAKURRI EGUNERO!

Kaixo lagunok,

Jarraian Gabon-oporretarako egokiak izan daitezkeen irakur-liburu proposamena luzatzeko asmoz zuzentzen gatzaizkizue! Zerrenda, adinaren arabera saillkatuta duzue: HH (0-6 urte) LH 1-2 (6-8 urte) LH 3-4 (8-10 urte) LH 5-6 (10-12 urte) DBH 1-2 (12-14 urte) DBH 3-4 (14-16 urte).

Beste barik, zuen interesekoa izan daitekelakoan, jaso ezazue gure agurra!
Aprobetxa ezazue liburuetakoren bat Olentzerori eskatzeko! Oraindik sasoiz zabiltzate!

Bibliotekako arduraduna


2018/12/05

2018ko JAIOTZA: ASKO DA LANAREKIN ETA ILUSIOAREKIN LOR DEZAKEGUNA...


[eus] Aurtengo jaiotzan ugari dira harriak. Harri horietako asko gure ikasleek dekoratu dituzte, kontuan harturik euren familietan eta ikastolan lantzen dituzten balioak
Bada, harrien eta balioen arteko antzekotasunak nabarmendu nahi izan ditugu. 
Harri bat. Gutxi da harri batekin egin dezakeguna. Mundu justuago baten alde lan egiten ari den pertsona batek berak bakarrik ezer gutxi egin dezakeela senti dezake, bere esfortzua alferrikakoa dela. 
Harri asko. Pentsa ezazue, adibidez, harri askorekin eraikitako katedral zoragarri horietan. Beste horrenbeste gerta daiteke, apurka-apurka, gero eta gehiago bagara mundu justuago baten alde lan egiten dugunok. 
Denon artean “gure katedrala” eraiki dezakegu, erantzukizunarekin, tolerantziarekin, zintzotasunarekin, errespetuarekin, lanerako gogoarekin, leialtasunarekin, zuzentasunarekin, solidaritatearekin… 

Eta irudiak? Ez dira betiko buztinezkoak. Zertaz egindakoak dira? Irudiak ehuntzeko antzinako makina baten txirrikekin eginda daude. Nire auzokideek ehungintzako artisau tailer bat zuten. Eta zarratu zutenean txirrikak eman zizkidaten, agian eskulanak egiteko baliagarri izan zitezkeelakoan. Eta aurten, urte luzez kaxa batean gordeta egon eta gero, aspaldiko txirrika horiek, ezertarako balio ez zutelakoan, gure Jaiotzako irudi bihurtu dira. Ez dezagun inor gutxietsi, pentsaturik ezer gutxi eskain diezagukenik. Ez ezazu pentsatu zure ekarpenek ez dutenik merezi. Asko da lanarekin eta ilusioarekin lor dezakeguna, baita mundu justuago eta hobea ere. Gabon zoriontsuak!


[cas] En el Belén de este año abundan las piedras. Muchas de ellas han sido decoradas por nuestros alumnos con los valores que desde las familias y la ikastola tratamos de inculcarles. Hemos querido hacer una similitud entre las piedras y los valores. 
Una piedra. Poco puedo hacer con una piedra. Una persona trabajando por un mundo más justo puede sentir que poco puede hacer, que su esfuerzo es en vano. 
Un montón de piedras. Pensad, por ejemplo, en esas magníficas catedrales construidas con montones de piedras. 
Lo mismo puede pasar si poco a poco somos más los que trabajamos por un mundo más justo. Entre todos podremos construir “nuestra catedral” con responsabilidad, tolerancia, sinceridad, respeto, laboriosidad, lealtad, honestidad, solidaridad… 

¿Y las figuras? No son las tradicionales de barro. ¿Con que están hechas? Las figuras están hechas con carretes de una antigua tejedora. Mis vecinos tenían un taller de artesanía textil y cuando lo cerraron me dieron los carretes por si nos servían para hacer manualidades. Este año, tras mucho tiempo guardados en una caja, estos antiguos carretes que parecían inservibles se han convertido en las figuras de nuestro Belén. No menospreciemos a nadie pensando que poco o nada puede aportar. No pienses que tu aportación no merece la pena. Con trabajo e ilusión podemos conseguir muchas cosas, incluso un mundo más justo y mejor. ¡Feliz Navidad!

2018/11/22

ZORIONAK ETA MILA ESKER GURE MUSIKARITXOEI BERAIEN EGUNEAN

Gaur, azaroaren 22a, Santa Zezilia Eguna, gure musikari gazteen ekimenari esker eta ohiko legez, 3 kontzertu antolatu dituzte. Musikaren kultur- eta giza-izaera plazaratuz, arte honen garrantzia azpimarratu dute ikasleek, egun honetan eurak protagonista izanik.

2006. urtean hasitako ekimen honen XIII. edizioa izan da gaurkoa!!! Eskerrik asko gure musikaritxoei eta zorionak!

Jarraian 3 ekitaldien bideoak dituzue ikusgai. Web orriko galerian badituzue argazkiak ere!

2018/11/21

"SEGURIDAD EN INTERNET" FAMILIA ETA UMEENTZAKO DOAKO TAILERRA

UMEENTZAKO SEGURTASUNA INTERNETEN
familia eta seme-alabentzako doako tailerra
7-12 urte bitarteko neska-mutilentzat gomendatua

SEGURIDAD EN INTERNET PARA NIÑOS/AS
taller gratuito para familias e hijos/as
recomendado para niños/as entre 7 y 12 años

NOIZ? 
asteazkena azaroaren 28a 18etatik 19etara,
larunbata abenduaren 1a 11etatik 12etara edo 17etatik 18etara.

¿CUÁNDO?
miércoles 28 de noviembre de 18 a 19 horas,
sábado 1 de diciembre de 11 a 12 horas o de 17 a 18 horas.

NON? / ¿DÓNDE?
Bilbao Berrikuntza Faktoria (C/Uribitarte nº6, 3ª Planta, Aula 309) Bilbao

2018/11/20

EUSKARALDIA ATE JOKA DUGU! Ahobizi, belarriprest... Euskararen alde mugi zaitez!



Euskaraldia hurbiltzen daukagun heinean, honako datak gogora ekarri nahi dizkizuegu; Artxandape Ikastola Hezkuntza Komunitate osoak elkarturik (ikasle, familia, hezitzaile, langile) gure hizkuntzaren alde egiteko dugun aukera paregabea probezteko:



Con motivo de la proximidad de Euskaraldia nos dirigimos a vosotros/as para recordaros los siguientes eventos que son una oportunidad inmejorable para que entre toda la Comunidad Educativa de Artxandape Ikastola (alumnado, familias, educadores/as, trabajadores/as) pongamos nuestro granito de arena a favor de nuestra lengua:



ANIMATU ETA PARTE HAR EZAZU!

> azaroaren 22an (og) HASIERA EKITALDIA 19:30etan Azkuna Zentroan: LaBasu + Las Tea Party

> azaroaren 23an (or) KARAOKEJIRA 19:00etan Traukotik LUNTXA 21:00etan Moraza Plazan

> azaroaren 28an (og) URIBARRIKO BIZIPREST EGUNA 16:45etatik aurrera Funikularreko Plazan: tailerrak, mintzodromoa, bideo-proiekzioa, luntxa, gitarra-emanaldia

> abenduaren 2an (ig) BILBOKO BIZIPREST EGUNA 12:30etatik aurrera: argazki erraldoia, fanfarreak, trikitilariak, puzgarriak, kontzertuak eta bazkari herrikoia.

> abenduaren 3an (al) EUSKARAREN EGUNA Ikastolan.



Oharrak:

Gogoan izan Ikastola Ahobizi eta Belarriprest txapen banaketa-puntuetako bat dela, eta bertan zurea batu dezakezula! Oraindik Euskaraldian izenik ez baduzu eman, sasoiz zabiltza: online edo Ikastolan bertan!

Azkenik, Gabonak ere datozkigula kontuan izan eta Olentzerori zein Erregeei euskarazko produktuak eska iezazkiezu (musika, filmak, liburuak, jolasak…).



Recuerda que la Ikastola es uno de los puntos de reparto de las chapas de Ahobizi y Belarriprest, ¡y que puedes recoger ya la tuya! Si todavía no te has inscrito en Euskaraldia, aún estás a tiempo: online o en la propia Ikastola.

Finalmente, teniendo en cuenta la proximidad de la Navidad, pídeles al Olentzero y a los Reyes Magos productos en euskara (música, películas, libros, juegos...).



2018/11/14

EUSKARALDIA: JASO ZURE TXAPA IKASTOLAN AZAROAREN 19tik AURRERA!

10 egun baino ez dira falta Euskaraldia hasteko! 
Azaroaren 23tik aurrera, 11 egunez euskaraz bizitzeko dinamikari ekingo diogu.
Horretarako gure rola txapa baten bidez identifikatuko dugu. 
Txapak jasotzeko, Bilbon 30 gune baino gehiago prestatu ditugu, Bilbotar guztiok etxetik hurbil jaso ahal izateko. Uribarri Barrutian (Uribarri, Matiko, Castaños, Zurbaran) ARTXANDAPE IKASTOLAN edo KASTAÑOSKO UDALTEGIAN batu dezakezu zure txapa! 

Oraindik ez baduzu egin, izena ere leku hauetan eman ahal izango duzu; edo online ere! 
Bilboko webgunean duzue zuen txapa jasotzeko guneari buruzko informazio gehiago.

Gogoratu auzoko datak zein diren:
- Azaroaren 23an (or) KARAOKEJIRA Traukoko peatonaletik hasita 19:00etan, eta 21:00etan luntxa Moraza plazan.
- Azaroaren 28an (az) URIBARRIKO BIZIPREST eguna egingo dugu Funikularreko plazan, 16:45etan hasita tailerrak, mintzodromoa, luntxa, kantaldia...

Euskaraldiaren hasiera ekitaldia Bilbon eta Uribarriko egun bereziak:

2018/10/11

IKASTURTE ONA ESKATU ETA OPATZEKO BILDU GARA BEGOÑAKO ANDRA MARI EGUNEAN

Gaur, Begoñako Andra Mari, LH 6ko ikasleen gidaritzapean Ikasturte Hasierako Elizkizuna eraman dugu aurrera. Bertan guztiok elkarturik eskerrak zein eskaerak adierazi ditugu eta kantuan ere aritu gara.

2018/09/25

HELDUENTZAKO EUSKARA-ESKOLAK DOAN IKASTOLAN / CLASES DE EUSKARA GRATUITAS PARA ADULTOS EN LA IKASTOLA

Betidanik Ikastolak Euskararekiko eta auzoarekiko konpromisoa irmotasunez erakutsi du. Aurten ere helduek Euskara ikasi ahal izateko Gau-eskolak Artxandape Ikastolan izango dira; ohiko legez, doan, astelehen eta asteazkenetan 19:30-21:00.
Informazio gehiago behar izanez gero: 620 514 323 (JON) 94 479 04 30 (GITE IPES)

El compromiso de la Ikastola con el Euskara y con el barrio es palpable desde siempre. Este curso también los/as mayores tendrán oportunidad de aprender Euskara gratis en Artxandape Ikastola gracias a las Gau-Eskolak; como es habitual, será los lunes y miércoles de 19:30 a 21:00.
Para más información. 620 514 323 (JON) 94 479 04 30 (GITE IPES)

2018/09/18

HAURRENTZAKO EKINTZA UGARI AUZOKO JAIETAN

Ohiko legez, haurrei zuzendutako ekintza mordoaz datozkigu Uribarri eta Matikoko Jaiak.
Aurten irailaren 21etik (ostirala) 30era (igandea) ospatuko dira auzoko festak.

2018/09/16

BEKA-ESKAERA EPEA ZABALDUKO DA / SE ABRIRÁ EL PLAZO PARA LA SOLICITUD DE BECAS

becas 18-19 euskadi bilaketarekin bat datozen irudiak 
[eus] Irailaren 17tik urriaren 19ra IKASTEKO BEKEN ETA LAGUNTZEN 2018-19 IKASTURTERAKO DEIALDIA  zabalik egongo dela jakinarazten dizuegu. Nahi duenak eskaera irailaren 17tik aurrera on-line egiteko aukera badauka
Informazio gehiago:
http://www.euskadi.eus/unibertsitate-aurreko-bekak-diru-laguntzak/web01-a2hikasl/eu/escolarizacion_e.html

Baita Ikastolan bertan ereirailaren 17tik aurrera.
Aurreskaerak Idazkaritzan ere badaude eskuragai.
 

[cas] Del 17 de septiembre al 19 de octubre se abrirá el plazo para la solicitud de BECAS Y AYUDAS AL ESTUDIO PARA EL CURSO 2018-2019. La  solicitud se podrá hacer online a partir del 17 de septiembre.
Más información: 

También de forma presencial en la Ikastola, a partir del día 17.
Presolicitudes también disponibles en secretaría.

 

2018/09/11

LEHEN EGUNETAKO HAURREN AHOTSAK ETA POZA TARTEAN DITUGULARIK EKIN DIOGU IKASTURTEARI



[eus] Artxandape ikastolak 2018-19 honetan, lehen egunetako haurren ahotsak eta poza tartean ditugularik, ikasturtearen hasierari ekin dio.
Inguru honetan, beraien eboluzio pertsonala, zein ikasketaren protagonista bilakatuko dira, eta irakasleriak, familiekin bat, bakoitzaren ahalmen guztien garapena bermatzen dituzten ekintza pedagogikoak proposatuko ditu, banaren pertsonalitate eta ezaugarri bakarrak kontutan hartuz.

Artxandape Ikastolako Hezkuntza Proiektuaren zuzendari berria izanik, irakasleen zein Manuel (Manolo) Gallardo eta bere taldeak urteetan garaturiko praktika onetatik ikasten ari naiz, eta neure ibilbide profesionalean izandako esperientzia gehitzea espero dut. Aurrera!

[cas] Artxandape ikastola inicia el curso 2018-19 con la ilusión que las voces y alegría de los primeros días del alumnado generan en nuestro entorno.
Es en este entorno donde van a ser protagonistas de su evolución y aprendizaje y donde el profesorado en colaboración con las familias va a proponer actuaciones pedagógicas que contribuyan al desarrollo de las diferentes capacidades de cada niño-a y joven, atendiendo a su personalidad y características únicas.

Como nueva directora del Proyecto Educativo de Artxandape, quiero agradecer vuestra acogida, la del profesorado, y la de Manuel Gallardo, Manolo, para todos-as, y su equipo, de quienes estoy aprendiendo las buenas prácticas que lleva desarrollando Artxandape durante años, y a las que espero poder añadir la experiencia acumulada en mi trayectoria profesional. Aurrera!



Nieves Fernández Vicente
Zuzendaria

2018/09/10

MENDI JARDUERAK 8-18 URTE BITARTEKO UME ETA GAZTETXOENTZAT

[eus] Bizkaiko Mendi Federazioko Eskola Kiroleko arloak badu Foru Aldundiarekin hitzartutako programa 8-18 urte bitarteko adineko ume eta gazteentzat.

Programa oso zabala da eta Mendi Federazioaren barruan dauden hainbat modalitatetan trebatzeko aukera eskaintzen dugu (mendi irteerak, espeleologia, eskalada, arroila jaitsiera, alpinismoa…).

Hurrengo astean gure programa zehetasun guztiekin azaltzeko batzarra egingo dugu. Batzarra irailaren 19an, asteazkenean, (euskaraz) eta 20an, ostegunean, (gaztelaniaz) arratsaldeko 19.00etan Bilboko Miribila auzoan dagoen Bizkaia frontoiko aretoan izango da, Martin Barua Pikaza 27an, beheko solairuan, atetik sartzean jarraian eskumatara dagoen aretoan.

Jaso ezazue gonbidapena!




[cas] La sección de Deporte Escolar de la Federación de Bizkaia de Montaña da a conocer el programa que tiene acordado con la Diputación Foral para los menores de entre 8-18 años.

El programa es muy extenso y ofrecemos muchas modalidades que le competen a la Federación (salidas de montaña, espeleología, escalada, barranquismo, alpinismo…).

La semana que viene haremos una reunión para dar todos los detalles del programa. La reunión será el 19 de septiembre, miércoles, (en euskara) y el 20 de septiembre, jueves, (en castellano) a las 19.00 en la sala del Frontón Bizkaia situado en el barrio Miribilla de Bilbao, calle Martin Barua Pikaza 27, en la planta baja según se entra por la puerta principal a mano derecha.

¡Recibir nuestra invitación!

----------------------------------------------------------------------------
Mendieskola Kirola - Deporte Escolar de Montaña
Bizkaiko Mendizale Federazioa
mendieskolakirola@bmf-fvm.org
Oier Nuñez
Tf: 647 619 986

2018/09/09

12-18 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAT EKINTZA MORDOA DOAN GAZTEKLUBAREN ESKUTIK

12 eta 18 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAKO DOAKO EKINTZAK
IRAILAREN 18tik 23ra!
Izen-emate epea: irailaren 14ra arte (ostirala).

¡ACTIVIDADES GRATUITAS PARA JOVENES ENTRE 12 y 18 AÑOS
del 18 al 23 de SEPTIEMBRE!
Plazo de inscipción: hasta el 14 de septiembre (viernes).

informazio gehiago ondorengo estekan:
más información en el siguiente enlace:
http://bilbaogazte.bilbao.eus/gaztekluba-iraila-programazioa/

2018/07/17

AGURRIK EZ, ESKERRAK BAI: ESKER MILA, MANOLO!

Agur esatea ez da kontu erraza! Bazirudien une hau ez zela inoiz iritsiko! Nork esango zigun!

Ia 3 harmarkadaz izan zaitugu Ikastolaren buru. Denbora honetan bizipen, aldaketa, garapen eta lorpen ugari bilduz!

Artxandapen pertsonak garrantzitsuak direlako eta horrela erakutsi duzulako; honetan, zure pazientziak, isiltasunak, “bakardadean eramandako atsekabeak”, eskarmentuak eta buruko zein tripako minak funtsezkoak eta ezinbestekoak izan ditugu.
Asko ikasi dugu zure ondoan, langile nekaezina, baina batez ere pertsona ona eta horrela gogoratuko zaitugu beti.

Zuk hasitako lanari eta bideari jarraipena ematen ahaleginduko gara, azken hamarkadetan zurea eta Ikastolarena izan den esentzia mantenduz...

Artxandape Hezkuntza Komunitatea