2019/03/20

ESKERRIK ASKO!!!! KORRIKA: BIDEOKLIPA eta BERTSOBAZKARIA

Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkizuegu Auzoko Bideokliparen grabazioan parte hartu duzuen ikasle, familia eta langileoi. Giro atsegin zein dibertigarri batean guztion ekarpenari esker ekimena posible izan zelako. 
Esker bereziak txikienei hain ondo portatzeagatik eta ikasle nagusienei txikiak lagunduz egindako lan onagatik!
Bideoklipa bi aste barru izango dugu ikusgai: apirilaren 6an (larunbata) 20:00etan Auzofactoryn estreinaldi mundiala!!! Artxandape eta Uribarri mundiala egiten duzuelako!!!



BERTSOBAZKARIA eta KULTURA-ASTEA
Beste alde batetik, Auzoko Kultura Astea apirilaren 5etik 11ra izango da, egitaraua laster zabalduko dugularik. Ekintzon artean honakoak aurrera genitzake:

apirilaren 5ean (ostirala) inaugurazio-ekitaldia eta pintxo-potea Artxandapeko Gurasoek lagunduta

apirilaren 6an (larunbata) bertso-bazkaria Artxandape Ikastolan (txartelak idazkaritzan salgai)

apirilaren 9an (asteartea) Korrika txikia (HH Artxandape inguruan eta LH Etxebarria Parkean)

apirilaren 11n (osteguna) KORRIKA Bilbon 14.20etan, parte hartu Auzoko Kilometroan eta ArtxanKilometroan

Egitarau osoa (klikatu handitzeko):

BIDEOKLIPA
Ostiral honetan (martxoak 22) arratsaldeko 17.00etatik aurrera, Auzoko Bideokliparen grabazioa izango da Uzturre Plazan.

Artxandapetarrok, kamiseta zuria (umeek Ikastolakoa adibidez) eta arrantzale-zapia (Ikastolakoa izanez gero, primeran) soinean jantzita, anima zaitezte!

Guri dagokigun atalean, Artxandapeko hiru buruhandiek lagunduta, kalejira bat antzeztuko dugu!
Artxandaperi bideoklipean azken txanda egokitu zaio, abestiaren 3:15etik 3:23ra, gero gainerako taldeak gure kalejirara sartzen joango dira. Beste taldeen txanda denean ere, mugitu, dantzatu eta beraiekin "interaktuatu" beharko dugu!





iruzkinik ez: