2019/03/08

BULLYINGari EZETZ ESATEKO IÑAKI ZUBIZARRETAREKIN SOLASEAN

Berdinen arteko tratu txarrak saihestearen eta hauen aurrean erantzutearen garrantziaz jabetzeko atzo Iñaki Zubizarreta izan genuen gure artean LH 5-6 eta DBH 1-2ko ikasleekin.

Iñaki iaz ezagutzeko parada izan genuen zenbait irakaslek eta zuzendaritzako kidek, Fair Saturday mugimenduak antolatutako Cuentos contra el bullying ekimenaren sari-banaketa ekitaldian.
Une hartan, bere istorio eta bizipenek zeharo "ukituta" utzi gintuzten, eta gure ikasleentzat esperientzia aparta izango zelakoan, Iñaki Artxandapera ekartzeko lanean hasi ginen!
Saskibaloi jokalari profesional ohi honen testigantza, gogoetak eta irakaspenak hunkigarriak bezain hezigarriak ditugu. Ikasleek arreta osoz entzun zuten, bigarren partean, gainera, solasaldirako tartea izan zuten. Iñakiren hitzetan, inoiz izan duen saiorik onenetakoa suertatu zitzaion gurean, bere hitzetan "ikasleek jarrera ona erakusteaz gain, galdera bikainak egin zizkiotelako".


iruzkinik ez: