“Bapo Bapo” haurrentzako Gabonetako tailerra Euskal Museora, Berreginen Museora eta Mariaren Bihotza Plazako Aztarnategira heldu da!
Abenduaren 26an, 27an eta 28an, Bizkaiko erakunde hauek gaztetxoei zuzendutako jardueraz beteko dira 10:00etatik 13:30era bitartean.
6 eta 10 urte bitarteko gazte guztiek parte hartu ahal izango dute.
Tailerraren prezioa honakoa izango da: 3 € haurreko eta eguneko
Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea 94 415 02 31 telefono-zenbakian
Euskal Museoak eta Bilboko Berreginen Museoak (eta, aurten, baita Mariaren Bihotza Plazako Aztarnategiak ere) haurrentzako Gabonetako tailer arrakastatsua antolatu dute berriro. Oraingoan, “Bapo Bapo” da jardueraren izena, eta 6 eta 10 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta.
- Abenduak 6 (Berreginen Museoa). Hiru osagai nagusi
- Abenduak 27 (Aztarnategia). Komentuko ortutik
- Abenduak 28 (Euskal Museoa). Artoa edonon
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina