2011/06/30

UDA ONA IGARO EZAZUE!



Mila esker zuen konfidantzagatik!

Artxandape ikastola

2011/05/12

IKASTURTE AMAIERAKO EKITALDIAK

ekainaren 13an IPUIN LEHIAKETAREN SARI-BANAKETA

ekainaren 14an LH 2. mailakoen eskutik IRAKURTXO

ekainaren 15ean DBH 4. mailakoen AGUR EKITALDIA

ekainaren 15ean HAUR HEZKUNTZA JAIALDIA

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK:

2011/05/04

GAURKO NAGUSIA - ABUELO/-A ACTUAL

Ikastolako 3 eta 4. mailako ikasleek AITITE-AMAMEN GAUZARIK ONENA izeneko ekimenean parte hartzeko aukera izan dute. Horretarako, aitite-amamen merezimendu, ezaugarri eta istorioak azaltzeko idazlantxo bat egin behar izan dute.

Gaur arratsaldean ekitaldi berezi bat izan da Guggenheim Museoan. Bertan, sari banaketa, hitzaldi eta bestelakoen artean, haurrek idatzitako lanentzat ere tartetxo bat izan da. Ikastolako LH 4. mailako Leire IbaƱez Irulegik bere idazlantxoaren txatal bat irakurtzeko aukera izan duelarik. Zorionak eta gure eskerrik zintzoenak parte hartu duten ikasle guztiei eta bereziki, Leire eta bere amamari!

2011/04/17

KORRIKA BILBOKO KALEETAN ZEHAR

Adin ezberdineko jende mordoa bildu zen ostiral arratsaldean gure hiriko bazter askotan KORRIKAren 17.en edizio honi agur egiteko edo bertan parte hartzeko! Gure ikasle, ikasle-ohi eta guraso ugari ere bertan izan ziren, honen erakusgarri ondorengo bideoa. Zorroztu begiak eta adi: BILBOKO KALEETAN ZEHAR: http://www.korrika.org/?p=2523 Batzuk auzoan itxaron zioten lasterketari, baina ausartenak udaletxetik hasi ziren tipi-tapa!

2011/04/15

XXIII. MIKOLETA SARIAK


Urtero bezala, Artxandape ikastolak Bilboko Udaletxeak antolatzen duen Mikoleta Ipuin Lehiaketan parte hartu du. XXIII. edizio honetan Maitane Sobrinok lehenengo Saria irabazi du eta Sara Nicholsonek aipamen berezia lortu du. ZORIONAK PARTE HARTZAILE GUZTIEI ETA BEREZIKI BERAIEI!

2011/04/13

AITITE-AMAMEN GAUZARIK ONENA

Ikastolako 3 eta 4. mailako ikasleek AITITE-AMAMEN GAUZARIK ONENA izeneko ekimenean parte hartzeko aukera izan dute. Horretarako, aitite-amamen merezimendu, ezaugarri eta istorioak azaltzeko idazlantxo bat egin behar izan dute. Parte hartzaile guztien artean. gela bakoitzeko haur batek bere aitite edo amamarekin opari batez gozatzeko aukera izango du: itsasadarrean zehar bidaiatxo bat! Zorionak parte-hartzaile guztiei!



ARGAZKIA: http://zonasenior.blogspot.com-etik hartua.

2011/04/01

KORRIKA. MAIDER LEGARRETAK EGINDAKO ABESTIA

Aurten KORRIKAren 17. edizioa ospatuko da. Behar den moduan giroa berotzeko, ikasgeletan Maider Legarretak konposatutako abestia ikasiko dugu!

Entsaiatu nahi izanez gero, klikatu irudian! Hona hemen... bai letra, bai musika: