2011/05/04

GAURKO NAGUSIA - ABUELO/-A ACTUAL

Ikastolako 3 eta 4. mailako ikasleek AITITE-AMAMEN GAUZARIK ONENA izeneko ekimenean parte hartzeko aukera izan dute. Horretarako, aitite-amamen merezimendu, ezaugarri eta istorioak azaltzeko idazlantxo bat egin behar izan dute.

Gaur arratsaldean ekitaldi berezi bat izan da Guggenheim Museoan. Bertan, sari banaketa, hitzaldi eta bestelakoen artean, haurrek idatzitako lanentzat ere tartetxo bat izan da. Ikastolako LH 4. mailako Leire IbaƱez Irulegik bere idazlantxoaren txatal bat irakurtzeko aukera izan duelarik. Zorionak eta gure eskerrik zintzoenak parte hartu duten ikasle guztiei eta bereziki, Leire eta bere amamari!

iruzkinik ez: